Txostengileak arreta handiz aztertuz: Cristina del Carmen Alvarado Lara

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Cristina del Carmen Alvarado Lara Image

Astea ekainaren 25 eta 26an Bilbon antolatuko den “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duen beste txostengile berri batekin hasiko dugu, Cristina Alvarado Lara, Hondurasen oso ezaguna dena, aurrera eraman duen genero-indarkeriaren kontrako borroka dela eta.

cristina alvarado fotoCristina del Carmen Alvarado Larak Honduraseko Unibertsitate Nazional Autonomoan eman zituen bere lehen urratsak, Gizarte Langintzan lizentziatuz. Horrez gain, gutxi izango balitz, Homeopatia titulua lortu zuen, medizina osagarrietan enfasia duen Terapeuta tituluaz gain.

1997tik 2004ra arte, Emakume Unibertsitarioen Kolektibo Feministaren parte izan zen, non Honduraseko emakumeen eskubideak babesteko hainbat ekintza eta tailerretan parte hartu baitzuen.

Gaur egun, Honduraseko Visitación Padilla emakumezko mugimenduaren parte da, non Genero eta Tokiko Garapeneko aholkularia baita. Bertan, emakumeen parte-hartzea sustatzen du, indarkeria sexuala desagerrarazteko eta emakumeen eskubideak oinarrizko komunitateetatik defendatu ahal izateko.

Itzuli