TXOSTENA: Bizkaiko nerabeak oso urrakorrak dira eta gorputza eta edertasun femeninoari buruzko presio sozialei aurre egiteko gaitasun gutxi dute

TXOSTENA: Bizkaiko nerabeak oso urrakorrak dira eta gorputza eta edertasun femeninoari buruzko presio sozialei aurre egiteko gaitasun gutxi dute Image

Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea txostena Ez nago salgai, eta zu?  kanpainaren barne dago. Honen bitartez, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi du. Edertasun femeninoari buruzko mezu tradizionalei lotutako esposizio maila oso altua da 13 eta 18 urte bitarteko Bizkaiko nerabeetan. Ondorioz, neska-mutilazk guztiz urrakorrak dira, jokabideak eta ohiturak behin eta berriro errepikatzen dituztelako era inkontzientean.

Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna. Ez nago salgai, eta zu? Kanpainaren barne, medicusmundi bizkaia elkarteak gaur goizean Bilbon Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea” txostenaren ondorioak aurkeztu du. Ikerlanak autokontzeptuaren eta gorputz femeninoaren gaineko presioari lotutako urrakortasunaren eta erresitentziaren analisia egiten du, Bizkaiko sei udalerrietako 13 eta 18 urte bitarteko nerabeen artean. Ekitaldian ondorengoek hartu dute parte: Itziar Irazabal, medicusmundi bizkaia elkarteko presidentea; Norma Vazquez, Sortzen Aholkularitzaren -emakumeen jabekuntzan eta indarkeria sexistan adituak-  sortzailea eta zuzendaria; eta Ane Navarro, gizarte hezitzailea eta Sortzen sortutako indarkeria matxistak saihesteko programaren arduraduna.

Txostenak nerabean edertasun femeninoari buruzko mezu tradizionalei lotutako esposizio maila oso altua dela azpimarratzen du. Ondorioz, neska-mutilazk guztiz urrakorrak dira, jokabideak eta ohiturak behin eta berriro errepikatzen dituztelako era inkontzientean. Alde horretatik, ondorioek adierazi dute: mutilak urrakorrak direla baina urrakortasun hori arriskua izan daiteke eurentzat eta baita neskentzat ere, neskek ez dutelako baliabiderik urrakortasunari aurre egite eta barneratzeko.

Ikerketan Bizkaiko sei udalerrietako (Durango, Sopela, Getxo, Mungia, Muskiz eta Galdakao) 394 neska-mutilak hartu dute parte, 13 eta 18 urte bitartekoak.
Hala ere, ikerketarako sortutako eztabaida taldeek baieztatu dute mutilen diskurtsoak neskenak baino gutxiago daudela landuta. Beraz, esan dezakegu gorputzaren irudiak neskak eta mutilak arduratzen baditu ere, mutilek ez dituztela sentimenduak eta ondoezak argi adierazten.

Bestalde, nesken diskurtsoek adierazten dute gorputz irudiaren eta autokontzeptuaren alorrean, aldaketak zatikakoak eta kontraesanez betetakoak direla. Neskak haserre daude hedabideetako ereduekin baina, era berean, balio horiek baliozkotzat dituzte barneratuta. Gai dira fikziozko irudien irrealtasuna onartzeko baina ezin diote aurre egin banaka jasotako presioari.

Ondorioztatu dezakegu, sexua aldagairik indartsuena dela urrakortasuna eta erresistentziaren inguruan, hau da, irudi femeninoaren gaineko presioan generoaren araberako ikaskuntza dagoela. Gainera, hedabideen eragina azertu denean, joera indartu egiten da. Neskei txutxu-mutxuei, edertasunari eta bizitzarik buruzko gaiak gustatzen zaizkie eta eurotaz arduratzen dira, eta mutilei, aldiz, kirolari eta albisteei buruzkoak.

Urrakortasun eta erresistentzia maila aztertzeko orduan, adina garrantzitsua da, 16-18 urteko neskek urrakortasun maila handiagoa diote presio sozialari 13-15 urtekoek baino. Nagusiek harremanen presio handiago dute. Baina bestalde, besteek ikusteko prestatzen direnean, euren autoirudia apaindu eta zaintzeko gustuko dutena aztertzean, adina ez da aldagai esanguratsua; dirudienez, emakumeak txikitatik arduratzen dira eginkizun hori ondo betetzen.

Aipatzekoa da, neska-mutil etorkinek gorputz femeninoaren eta autokontzeptuaren gaineko presio sozialei urrakortasun gutxiago eta erresistentzia gehiago dietela. Pentsa dezakegu Latinoamerikako edo Afrikako neska-mutilen gorputzek momentuan mugatzen dutela edertasun erdeduekin identifikatzea: azal zuria, altuak, argalak…

Azkenik, hedabideen kulturaren eragina gazteengan aztertzen bada, ikusi da euskarazko serieek ez dutela ia eraginik. Ipar Amerikako eragina, ostera, handia da.

Txostenaren ondorioak 13 eta 18 urte bitarteko nerabeekin lantzen hari dira, ikerlana garatu den Bizkaiko sei udalerrietan. Orain arte burutu diren saioetatik atera ditzakegun emaitzak, ikerlanan adierazten diren ondorioekin bat etortzen dira.

Ikerlanaren aurkezpenean medicusmundi bizkaia elkarteak egoera honen larritasuna adierazi du. Emakumeen aurkako indarkeriak maila fisikoan eta psikologikoan eragiten die emakumeei eta, oro har, jendarteari. Izan ere, Osasun Publikoak oraindik konpondu gabeko arazoa da. Hori dela eta,  medicusmundi bizkaiak aipatutako gaitz soziala bistaratu eta ezabatzen lagundu nahi  du.

Nahiz eta imajinario kolektiboak indarkeria kolpeei, bortxaketei eta heriotzari lotu, egon badago indarkeria arriskutsuagoa, sotilago dena. Edertasun kanonei lotutako indarkeria da, emakumeek jasaten dutena, hedabideek, modak, sare sozialek eta, oro har, jendarteak inposatzen dutena, arrakasta edo porrot soziala ematen dutenak. Kontsumo jarraibideen eta edertasun kanonen ondorioz, jendarteak, orokorrean, eta nerabeek, batez ere,  osasunaren aurkako praktikak eta ohiturak dituzte.

Ikerlana HEMEN irakur dezakezu

Ez nago salgai, eta zu? kanpainarekin lotuta eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, gaur arratsaldean, 20.30ak aldera, Gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoaren aurkako Performance burutuko da, Mujeres Imperfectas taldearen eskutik. Bilbon antolatutako manifeztazioaren ostean izango da.

Itzuli