Indarkeria Sinbolikoa: Ezkutuko pandemia

Azken asteotan ikusi ahal izan dugunez, konfinamenduak geure etxeetara murriztu gaitu eta koronabirusak bereganatu du albistegietan agertokirik handiena. Lehentasuna zein den garbi dago, pandemiaren hedapena etetea, baina garrantzitsua da azaltzea salbuespen-egoera honengatik ezin diogula begia kendu beste pandemia mota bati, hau da, emakumeen kontrako indarkeriari, zeina Covid-19a bezalaxe zabaltzen baita kontinente guztietan zehar, tokiko mutazio […]

Geure buruak askatzeko ilustrazioak

Analfabetismoa nagusi den tokietan, hala nola Guatemalan, ilustrazioek idatzizko hitzari laguntzen diote edo hura ordezkatzen dute. laCuerda aldizkari feministan argazkiak, margolanak, grabatuak, grafitiak, collageak zein formatu teknologikoak argitaratu ditugu emantzipazio-mezuak helarazteko.

Martxoak 10, Lilakrosa Durangon. Elastikoak jantzi eta parte hartu!

Martxoaren 10an, XIV. Lilakrosa izango da, Berdintasunaren aldeko lasterketa, Durangoko Emakumeen Nazioarteko Eguna Programaren barne. Aurten, kamiseten salmentarekin lortutako dirua Guatemalara zuzenduko da, indarkeria matxistak jasan dituzten emakumeei, hain zuzen ere. Egin korrika gurekin!!!

Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak – Jardunaldia 2018/10/25

Emakumeen aurkako indarkeriak kasu askotan komunikabideetan jasotzen duen tratamenduagatik arduratuta, eta gai honen inguruan hausnarketa bat bultzatzeko asmoarekin, medicumundi bizkaiak “Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak” jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 25ean egingo da, Bilboko Hika Ateneoan 10:00etatik 14:00etara. Ikuspegi ezberdin baten ekarpena egiteko, ekitaldiak Maria Dolores Marroquinen parte hartzea izango du. Bera Guatemalako La Cuerda […]

Trans* pertsonek osasun integrala izateko eskubidearen alde

1980an Alfred Hitchcock eta Jean-Paul Sartre hil ziren; Umberto Ecok El nombre de la rosa argitaratu zuen, eta Almodóvar-ek ‘Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón’ estreinatu zuen; Madrilgo Universidad Autónoman Emakumearen Azterlanen Mintegia (gaztelaniaz, Seminario de Estudios de la Mujer) inauguratu zen; eta Bartzelonan Asociación Grupo Alba izeneko elkarteak berariazko egoitza bat erreklamatzen […]

Gure gorputzaren desjabe

Kalean topatu ginen adiskidearekin, emakumea bera, eta bete-betea zekarren gorputza: heren bat amorruz, beste heren bat tristuraz, eta azken herena, berriz, larridura hutsez. Espero dut, aurpegi ezagun eta feministekin aurkituta, gutxien-gutxienik indarrez beteko zitzaiola gorputzean libre geratzen zitzaion azken zirrikitu hura, atakari aurre egiteko. Halako egoeren aurrean, gure buruan sinetsi besterik ezin dezakegu egin. Goiz […]

Gernikako udaletxeak Guatemalan berdintasun proiektuak finantzatuko ditu

Gernika-Lumoko udaletxeak, Guatemalako ASOGEN erakundeak burutzen duen proiektuari laguntza emango dio, sexu indarkeriaren biktima izan diren nerabeen eskubideak defendatzen dituen proiektua babestuz, medeicusmudi bizkaia erakundearen bitartekaritzarekin. Proiektu honekin sexu indarkeria jasan duten 12 eta 17 urte bitarteko 33 nerabeei arreta osoa eskainiko zaie. Kolaborazio honi esker, nerabeek osasun arreta eta laguntza psikologikoa jaso ahal izango dute, epaiketa kasuetan ere […]