“Matxismoak erail eta pobretzen du, tontatzen baitu” II. Online Ikastaroa. Izena eman!

Martxoaren 18an “Matxismoak erail eta pobretzen du, tontatzen baitu. Indarkeria sinbolikoa, emakumeen gorputza eta osasuna” online ikastoaren bigarren edizioa martxan jarriko da. Bi hilabete hauetan, Faktoria Lilaren laguntzarekin, zenbait tresna garatuko ditugu, ezin ikusizkotzat ematen zitzaizkigun indarkeriak ikusteko, eta arreta berezia emango diegu komunikabideen bidez helarazitako mezuei. Izen eman martxoaren 7a arte!

Iurretako Udalak hondurasen Lenca etniarekin egiten dugun lana finantzatuko du

Herrialde txirotuen garapena lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko interes handiena duen proiektua bezala aukeratua, Iurretako Udalak 4.953,16 euroko diru-laguntzarekin finantzatuko du medicusmundi bizkaiak Hondurasen garatzen duen proiektua. “LENCA ETNIAREN HEZKUNTZA ELKARTEKO GAITASUNAK HOBETZEN HAURDUNTZA GOIZTIARREN PROBLEMATIKAKO PARTE-HARTZE AKTIBOAN – HONDURAS” izenpean, proiektu honen helburu nagusia Intibuca etxaldeko Lenca etniako nerabeen haurdunaldiak murriztea da. Horretarako, ASODOC (Hondurasko […]

Guatemalan egondako euskal gazte lankideei elkarrizketa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan genero indarkeria jaso duten Guatemalako emakumeekin lanean Begoña eta Garazi Guatemalako Chimaltenango hirian izan dira medicusmundi bizkaiak eta Asogen elkarteek kudeatzen duten genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako aterpetxe baten lanean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker. Gazte biek udako hiru hilabeteak eman dituzte Guatemalako hegoaldean dagoen Chimaltenango herrian, medicusmundi bizkaia eta ASOGENek genero indarkeria […]

Gure gorputzaren desjabe

Kalean topatu ginen adiskidearekin, emakumea bera, eta bete-betea zekarren gorputza: heren bat amorruz, beste heren bat tristuraz, eta azken herena, berriz, larridura hutsez. Espero dut, aurpegi ezagun eta feministekin aurkituta, gutxien-gutxienik indarrez beteko zitzaiola gorputzean libre geratzen zitzaion azken zirrikitu hura, atakari aurre egiteko. Halako egoeren aurrean, gure buruan sinetsi besterik ezin dezakegu egin. Goiz […]

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Verónica Cruz

Ostegun honetan, “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duen beste txostengile berri batekin jarraituko dugu, Verónica Cruz, Guanajaton (Mexicon) dagoen Las Libres zentroaren zuzendaria.

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Cristina del Carmen Alvarado Lara

Astea ekainaren 25 eta 26an Bilbon antolatuko den “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duen beste txostengile berri batekin hasiko dugu, Cristina Alvarado Lara, Hondurasen oso ezaguna dena, aurrera eraman duen genero-indarkeriaren kontrako borroka dela eta.

Ekainaren 25 eta 26an Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Politika Publikoak eta Gizartearen Parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren erronkak Kongresua

Ekainaren 25 eta 26an, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Politika Publikoak eta Gizartearen Parte-hartzea:  Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak kongresua egingo da Bilbon (Esperientziaren Gelak) goizez eta arratsaldez.  Izena emateko epea ekainaren 18an amaitu zen eta, ia plaza gehienak bete dira.

“Ez nago salgai, eta zu?” Indarkeria sinbolikoaren aurkako kanpaina

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Ez nago salgai, eta zu?  lelopean, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi dugu. Imajinario kolektiboak, batez ere nerabeenak, indarkeria kolpeei, bortxaketei eta heriotzari lotzen du. Baina egon badago bestelako indarkeria, sinbolikoa, hain maltzurra ze indarkeriatzat ere jotzen ez dena, naturala delakoan.