Generoan Oinarritutako Biolentzia Sexualaren aurkako borroka KEDan eta Euskadin

Basaurikoa bezalako udaletxeei, eta beste erakunde kolaboratzaileei esker, medicusmundi biziakaiak Generoan Oinarritutako Biolentzia Sexualaren (GOBS) eta emakume zein nesken aurkako diskriminazioaren aurka komunitateak eta aginte politiko-administratiboak mugiarazteko lanean jarraitzen du, bai Hegoaldean eta baita Iparraldean ere. Erdialdeko Kongo da biolentzia sexual indizerik altuena duen zonaldea Kongoko Errepublika Demokratikoan; azken 20 urteetako borroka armatu etengabearen ondorioz […]

medicusmundi bizkaiak afrikan osasun eskubidearen aldeko konpromisoa berresten du

Gaur, maitzak 26 Afrikako eguna da, eta horregatik medicusmundi bizkaian Sexu eta Ugalketa Eskubidearekin, genero biolentziako biktimei laguntzarekin eta osasunera sarbidearen inguruan, Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen ditugun zenbait proiekturen emaitzak aurkeztu nahi ditugu  Alde batetik, generoan oinarritutako sexu biolentziaren biktimei arreta emateko plan bat eta sendagaien kudeaketa egokirako plan bat burutu dugu, Kinshsasako Ngaba osasun […]

Zer0,7 erakundeak medicusmundi bizkaiak KEDan egiten duen lana finantzatzen jarraitzen du

Beste urte batez Zer0,7 elkarteak medicusmundi bizkaiak Kongoko Errepublika Demokratikoan burutzen duen lana finantzatzen jarraituko du. Oraingo honetan, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako langileek osatutako erakundeak 49.966 euro zuzendu dizkigute, KEDko Biyela osasun eremuan haurren malnutrizioaren alorrean egiten dugun lanarekin jarraitu ahal izateko. Laguntza honi esker, malnutriziotik eratorritako osasun arazoak dituzten 5 urtetik beherako 250 haurrei […]

Beste behin ere medicusmundi bizkaiak Santurtzitik Bilbora lasterketan parte hartuko dugu

Azaroaren 26an Santurtzitik Bilbora XXIX. lasterketa ospatuko da eta medicusmundi bizkaiako kideak bertan izango gara, lasterketako 4.000 parte hartzaileekin batera mundu guztiarentzako bizimodu osasuntsu baten aldeko mezua zabaltzeko. Aurten izen emate bakoitzeko euro bat medicusmundi bizkaiak Kongoko Errepublika Demokratikoan nerabeen Sexu eta Ugalketa Eskubideak babesteko garatzen ditugun proiektuetara bideratuko dira. 2004 urtean hasita, medicusmundi bizkaiatik zenbait proiektu bultzatzen hasi ginen, Kongoko […]