Hondakinez egindako itsasoek Omoako kostaldea itotzen ari dira Hondurasen

Hondartza ederrak non hondakinez osatutako tapiz kiradun batek are zuria estaltzen du, ur gardenak  estaltzen dituzten plastikozko irlak eta zaborrez betetako mangladiak. Hori da gaur egun Honduraseko iparraldean dagoen Omoa herriko kostaldeak duen irudi dohakabea. Motagua ibaiak Caribe itsasora bidaian, Guatemalako 96 udalerritik igarotzean garraiatzen dituen milaka zabor tonen ondorioa da, urtez urte areagotzen doan hondamendi […]

Honduras eta El Salvadorreko osasun sistemak eta sarbideak

Munduko herrialde ezberdinetan dauden osasun sistemak eta herritarrek hauetara duten sarbidea ikustaraziko duen dokumentala filmatzeko, medicusmundi bizkaia Ertamerikan izan da. Oraingo honetan taldea El Salvador eta Hondurasen egon da, bertako osasun sistemetan egiten ari diren erreformak aztertzen.   Herrialde hauetako egoera sozio-sanitarioa hurbiletik ezagutzeko, taldeak osasun zerbitzu eta ministerioetako langile eta ordezkariez gain, erabiltzaileak eta hango erakundeak […]

CETA eta Osasunaren pribatizazioa

Donald Trumpek hauteskundeak irabazi eta gero, badirudi Amerikako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko TTIP akordioa (Merkataritza eta Inbertsiorako Akordio Transatlantikoa) izoztuta geratu dela. CETA (Kanadarekin Merkataritza eta Ekonomia Akordio Integrala), ordea, Europar Parlamentuan berretsi zen otsailaren 15ean, 2009. urtetik zortzi urtez sekretupean negoziatzen egon eta gero. Itun honen helburua Kanada eta Europar Batasunaren arteko […]

“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Bizkaiara heldu da

Igande honetan, irailak 18, 13:00etan, Basauriko Kale Nagusiaren eta Berriotxoa Kalearen arteko bidegurutzean, Medicus Mundi GGKEk “Osasuna preziorik onenean” izenburua duen musika eta antzerki ekitaldiari hasiera emango dio, Basaurin, Algortan, Erandion, Santurtzin eta Bilbon aurrera eramango dena, Gipuzkoatik pasa eta gero. Lan hori sortu duen eta euskal herriko kaleetan hori antzeztuko duen Tirante Plataformak, Medicus […]

TTIP ETA OSASUNAREN PRIBATIZAZIOA

Mario Fernández, OSALDEko eta Osasun Aldeko Euskal Foroko kidea. TTIP benetako mehatxu izan daiteke osasunerako eta gaur egun lortuak ditugun osasun-sistemetarako.Gaur egun ezagutzen dugun Osasun Sistema Nazionala (OSN), bere arazo guztiekin, nazioarte mailan munduko onenetako eta eraginkorrenetako bat bezala ikusia dago.Espainiako Estatuan Osakidetzak ospe eta estimu handia du alde horretatik.Adituek diotenez, “osasun-sistema unibertsalek –jabetza eta […]

Juan Luis Uriari, Osalde (Osasunaren aldeko Euskal Foroaren antolakunde kide) presidenteari, egindako elkarrizketa “Sektore ekonomiko boteretsuenek indarra egiten dute osasuna ahalik eta gehien pribatizatzeko”

Osakidetzako Osasun sailean egiten du lan baina, horrez gain, Juan Luis Uria Osaldeko presidentea da; elkarte hori Osasunaren aldeko Euskal Foroan dago, eta foro horretan zenbait antolakunde eta talde elkartzen dira osasun publiko eta unibertsalaren alde.  Izatez, egun, Foroak eta medicusmundik elkarrekin egiten dute lan proiektu bat gauzatzeko eta, proiektuak, ondoko helburua du, besteak beste: […]

Euskal osasun publikotik populazio migratzailearen parte bat etengabe baztertzearen salaketa

Osasunaren aldeko Euskal Foroa osatzen duten erakundeek, eta erakunde horien artean daude Osalde, Munduko Medikuak edo Medicus Mundi, Nazio Batuek abenduaren 18ko Populazio Migratzailearen Nazioarteko Eguna izendatutakoaren testuinguruan populazio migratzaile irregularrak euskal osasun publikoaren sisteman jasaten ari den etengabeko bazterketa salatu nahi dute, eta horrenbestez, arreta publiko eta unibertsala eskatu nahi du EAEko populazio guztiarentzat, […]

Hitzaldia: “Osasuneko langileen migrazioa: joan-etorriko bide bat”

Abenduaren 16rako, ondoko hitzaldia antolatu dugu: “Osasuneko langileen migrazioa:  joan-etorriko bide bat”. Carlos Mediano medikuak eskainiko du hitzaldia; Healthworkers for all europar kanpainako estatu-arduraduna eta Nazioarteko Medicus Mundiko presidenteordea da.

Desberdintasunaren aurka borrokatu osasun-eskubidearen alde egiteko

Osasunaren Nazioarteko Eguna apirilaren 7an ospatzen da urtero, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) sorreraren urteurrena oroitzeko, 1948an. Aurten bektoreen bidez transmititzen diren gaixotasunei buruz hitz egingo da. Bektoreak gaixotutako pertsona baten (edo animali baten) patogenoak beste pertsona bati transmititzen dizkioten organismoak dira; orokorrean, eremu tropikaletan eta edateko ura eta saneamendua izateko arazoak dituzten lekuetan ohikoagoak dira. […]