Indarkeria Sinbolikoa: Ezkutuko pandemia

Azken asteotan ikusi ahal izan dugunez, konfinamenduak geure etxeetara murriztu gaitu eta koronabirusak bereganatu du albistegietan agertokirik handiena. Lehentasuna zein den garbi dago, pandemiaren hedapena etetea, baina garrantzitsua da azaltzea salbuespen-egoera honengatik ezin diogula begia kendu beste pandemia mota bati, hau da, emakumeen kontrako indarkeriari, zeina Covid-19a bezalaxe zabaltzen baita kontinente guztietan zehar, tokiko mutazio […]

[ELKARRIZKETA] KARIM ASRY: “Hain garai zailetan baliagarriak izatearen zortea izan dugu”

Karim Asry Fab Lab-eko arduraduna da Open Espazioan eta Maker Faire Bilboren antolatzailea, estatuko maker jaialdirik zaharrenarena, alegia. Elkartearen zuzendari sortzailea da aldi berean, eta Ana Juaristi gure boluntario eta kazetariaren bitartez medicusmundi Bizkaiarentzat elkarrizketa bat emateko beharrezko adeitasuna eta denbora izan ditu. Maker komunitatearen lana eta COVID-19aren krisiaren aurrean nola antolatu diren azaltzen digu […]

“Medikamentuak bidezko prezio batean” legegintzako herri-ekimenaren bultzatzaileen arabera, COVID19ri aurre egiteko tratamendua edo txertoa “derrigorrezko lizentziatzat” edota “patente-desjabetzetzat” jo behar da

“Medikamentuak bidezko prezio batean” legegintzako herri-ekimenaren (LHE) sustatzaile-taldeak, zeinak 23 osasun eta herri-erakundeen babesa duen, 500.000 sinadura lortzeko helburuari eutsiko diola berretsi du. Adierazi dutenez, COVID19k eragindako alarma-egoeraren ondorioz, Hauteskunde-Batzordeak erregulatzen duen sinadurak eskuz jasotzeko araua ezin dute bete.

medicusmundi Bizkaia Koronabirusaren aurrean

Koronavirus (Covid-19) pandemiaren aurrean, medicusmundi Bizkaitik osasuna eta zaintzak erdian jartzen ditugu. Hori dela eta, osasun-erakundeen gomendioak eta Osakidetzak luzatutako prebentzio-neurriak kontuan hartuta, datozen asteetan atzeratu egingo dira aurreikusitako bilerak eta jarduerak. medicusmundi Bizkaiko talde teknikoak gomendatutako argibideak jarraituko ditu, beraz, telelana malgotuko da eta arreta posta elektronikoen edo telefonoen bidez bermatzen saiatuko da.