Colectivo Poder y Desarrollo Local Elkartearen komunikatua, la Puyako irtenarazte bortitzaren inguruan

 

Colectivo Poder y Desarrollo Local (CPDL) Elkarteak la Puyako irtenarazte bortitza salatu egin du, maiatzaren 23an argitaratutako komunikatu batean. Hori dela eta, errepresioaren amaiera eta zaurituen arreta medikoa bermatzea eskatu diete Mauricio López Bonilla eta bere menpe dauden Guatemalako segurtasun indarrei.

 

La Puya San Pedro Avampuc eta San José El Golfoko udalerrietako hainbat herrixken biztanleek era baketsuan defendatuta daukaten lekua da, Exmigua enpresak eta Guatemalako agintariek bultzatutako urre eta zilar erauzketa-proiektuaren aurrean. Enpresa eta gobernuak, la Puyako biztanleen ezetza dela eta, indarraraz baliatu dira beraien helburuak lortu ahal izateko.

Komunikatu osoa irakurri nahi baduzue, pdf formatuan eransten dizuegu.

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Verónica Castellanos

foto verónicaGaur, hasiera ematen diogu ekainaren 25 eta 26an Bilbon antolatuko den “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duten txostengileen errepasoari. [Read more…]

Ekainaren 25 eta 26an Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Politika Publikoak eta Gizartearen Parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren erronkak Kongresua

Ekainaren 25 eta 26an, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Politika Publikoak eta Gizartearen Parte-hartzea:  Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak kongresua egingo da Bilbon (Esperientziaren Gelak) goizez eta arratsaldez.  Izena emateko epea ekainaren 18an amaitu zen eta, ia plaza gehienak bete dira.
[Read more…]