Komiki eta Giza Eskubideak Tailerra Getxon

Abenduraren 1ean, Getxotik Mundura Mundutik Getxora GKE Azokaren esparruan, medicusmundi Bizkaiak Komiki eta Giza Eskubideak Tailerra antolatzen dugu, Susanna Martin-en eskutik.

[Read more…]

“Funtsezkoa da genero-ikuspegi feminista bat sartzea emakumeen osasunaren gainean hartzen diren neurrietan”

Maiatzaren 28a: Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna

Elkarrizketa Beatriz Velardiez Modroño Mujeres para la Salud elkarteko komunikazio-arduradunarekin

[Read more…]

Jai giroa Santurtzitik Bilbora herri lasteketan

Parte hartze masiboa, giro ona eta bizimodu osasuntsua gailendu ziren Santurtzitik Bilbora herri lasterketaren XXIX. aldian. Bigarren urtez jarraian, medicusmundi bizkaia ere bertan izan ginen, haibat boluntarioen laguntzari esker antolatzen den lasterketa honi izaera solidarioa gehituz.

Aurten, izen emate bakoitzeko euro bat  medicusmundi bizkaiarentzat izango da, Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen ditugun proiektuak finantzatzeko. Batzen den dirua, nerabe eta gazteekin egiten dugun Sexu eta Ugalketa Eskubideen alorreko lanaera bideratuko dugu.

Lan honen azken helburua, sexu bortizkeria, transmisio sexualeko gaixotasunak eta haurdunaldi goiztiarrak eragoztea da, modu honetan emakume gazteek beraien egoera sozio-ekonomikoa hobetzeko aukera izan dezaten, herrialdearen garapenaren partaide izan daitezen.

Hemen aurkitu dezakezu diruak finantzatuko dituen proiektuei buruzko informazio gehiago.

Urriak 17, Pobreziaren eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Pertsona aberatsen eta txirotutakoen arteko desberdintasun handiak, baita Euskadin ere, salatzen dituzte erakunde sozialek

Desparekotasun gordinen aurka mugitu lelopean bizi martxak, elkarretaratzeak, hitzaldiak, antzezlana, erakusketak eta zine forumak bezalako ekimenek pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartzeko beharraren premiaz kontzientziatuko dute, ezinbesteko migrazioetan atentzioa ere jarriz.
Urriaren 17an Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. Hori dela eta, garapenerako erakundeek eta erakunde sozialek gizarteari dei bat egiten diete tokian tokiko eta nazioarte mailan pobrezia eta desberdintasunak desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartzeko beharraren premiaz kontzientziatzeko helburuarekin.
Ekintza ugari burutzen dira nazioarte mailan eta gure ingurunean, Zero Pobrezia kanpaina Estatu osoan burutzen den ekimen bat da. Pobrezia eta desparekotasun gordinak salatuz mobilizazio hauekin bat egiten du kanpaina honek. 2005. urte geroztik ekintza ugari antolatzen dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere. Azken lurralde honetan, aurten gainera, ezinbesteko migrazioak ardatz tematiko gisa landu dira, desparekotasun gordin horien erakusle.

Kolektibo antolatzaileek pobrezia eta desberdintasunak gero eta larriagoak, gordinagoak eta kronikoagoak direla diote. “Egungo sistema kapitalistak, heteropatriarkalak eta finantza-trukeetan oinarritutakoak eragin du hazkunde ekonomiko bat non giza eskubideak eta munduko eskualde guztietan bizi-baldintza duinak alboratzen dituen”. “Azken urteotako krisi ekonomikoak areagotu ditu pertsona aberatsen eta pobretuen arteko desberdintasunak eta injustiziak, neurriz gaineko mailara arte areagotuz eta planetaren garapen iraunkorra arriskuan jartzen duen ekoizpen- eta kontsumo-eredua garatu du”, diote.

Urriak 17, Pobreziaren eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Urriaaren 21ean Bizi Martxan parte hartuko dugu, Bizikletan Arriagatik Meseo Maritimora eta buelta eginez.

Eusko Jaurlaritzako 2016ko Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkestaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan pobrezia-tasa eta desberdintasun-tasa txikiagoak dira Espainiako eta Europako batez besteko indizena baino. Hala eta guztiz ere, 440.823 lagun daude (5etik
1) pobreziako eta gizarte-bazterketako egoeran, eta horrek esan nahi du gaur egun egoera horretan jende gehiago dagoela 2000. urtean baino.

Ezinbesteko migrazioak, desparekotasun gordinen erakusle

Aurten ere salaketen muinean, migrazio-krisi deritzonaren azpian egungo sistemak sortutako zibilizazio-krisia dagoela adierazten dute, eta horren ondorioz milioika pertsonak ezinbestean migratu behar dutela, aipatutako sistema hori bera dela beraz nahitaezko migrazioen erantzule.
“Pertsona horiek beren herrialdeetatik alde egin behar izan duten pertsonak dira, bereziki arraza, erlijioa, nazionalitatea, genero- zein sexu-orientazioa eta iritzi politikoak tarteko jazarpenaren biktima izateagatik, edo gizarte-talde jakin batekoa izateagatik edo beren herrialdean hondamendi ekologikoak gertatu direlako edo gerran daudelako”.

Manifestua

Desparekotasun gordinen aurka sinatu 

Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoei Osoigo.com-en bidez bidalitako galdera babestu

 

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak argitaratuta

Honduras eta El Salvadorreko osasun sistemak eta sarbideak

Munduko herrialde ezberdinetan dauden osasun sistemak eta herritarrek hauetara duten sarbidea ikustaraziko duen dokumentala filmatzeko, medicusmundi bizkaia Ertamerikan izan da. Oraingo honetan taldea El Salvador eta Hondurasen egon da, bertako osasun sistemetan egiten ari diren erreformak aztertzen.

Osasun publikoaren maisutza arduradunekin elkarrizketa, Honduraseko osasun sistemaren erreformari buruzko iritzia ezagutzeko.

 

Red de Mujeres de P. Cortes erakundeko partaideekin eztabaida taldea

Herrialde hauetako egoera sozio-sanitarioa hurbiletik ezagutzeko, taldeak osasun zerbitzu eta ministerioetako langile eta ordezkariez gain, erabiltzaileak eta hango erakundeak ere elkarrizketatu ditu. Herritarren egoera eta beharrizanak azaleratzeko komunitateekin talde eztabaidak ere egin dituzte.

Herrialde hauetako osasun sistemak eraldaketa prozesuan aurkitzen dira, eta medicusmundi bizkaia osasunera sarbidea errazten duten gakoak aztertu ditu, osasun arloan dauden ezberdintasunak eta kezkak identifikatzen, eta konponbideak aztertzen.

Dokumentala otsailean egingo diren nazioarteko jardunaldietan aurkeztuko da, osasun sistema ezberdinen eta hauek dituzten arriskuak ikustaraziz.

 

 

Emaion su bikiniari, neska! *

Udak ez luke buruhauste mingarriren iturririk izan behar. Alta, izan, bada. Besteak beste, ondo egoki dakigukeen bikini bat erosteko erronka baitugu! Eta horrekin, hamaika komeri! Jakin badakigu iragarkietako azal beltzaranak hiri-kondairak direla; telebista saioetan erakusten dizkiguten hondartza-saioak ez direla hain zoragarriak; igerilekuetako urak ez ohi direla aldizkarietan erakusten dituzten igerilekuetakoak bezain gardenak. Demontre! Udan ilea kentzea galarazita behar luke! Begibistakoa da egunerokotasunak eta filmetako joan etorriak ez dutela bat egiten. Zergaitik ez dio inork, baina, iragarkien izaera gezurtiar samar horri erreparatzen?

[Read more…]

Osasun unibertsalaren alde, osasun-bazterketaren kontra

 

Badira bi urte Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasunerako eta honen kalitatea hobetzeko eta prestazioak aseguratzeko ELD 16/2012 indarrean sartu zenetik. Dekretu honek osasun-txartelarik gabe utzi zituen 800.000 pertsona, gutxi gorabehera, eta beregan zekarren baita ere gizarteak osasun publikoa eskubide bezala ez hartzen hastea.

Hori dela eta, estatu osoko 63 elkarte eta plataforma bildu dira honen inguruan ondorengo manifestatua sinatzeko:

Contra la exclusión sanitaria, en defensa de la sanidad universal

Uraren Nazioarteko eskubidea

Ura bizitzaren funtsa da. XXI. mende honetan, edateko ura eta saneamendua bizitza eta osasunerako ezinbestekoak dira, eta funtsezkoak pertsona guztien duintasunerako. [Read more…]

250 erakunde baino gehiago enpresek gauzatutako giza eskubideen urraketen kontrako kanpainaren alde agertu dira

Joan den 2013an, Enpresen eta Giza Eskubideen inguruko DESC sareko Herrien Foroa ospatu zen Bangkoken. Bertan, parte-hartzaileek baterako aldarrikapen bat sinatu zuten, enpresek gauzatutako giza eskubideen urraketen kontrako kanpainaren alde eta, hilabete batean, 140 elkarteek baino gehiago sinatu zuten. [Read more…]

Colectivo Poder y Desarrollo Local Elkartearen komunikatua, la Puyako irtenarazte bortitzaren inguruan

 

Colectivo Poder y Desarrollo Local (CPDL) Elkarteak la Puyako irtenarazte bortitza salatu egin du, maiatzaren 23an argitaratutako komunikatu batean. Hori dela eta, errepresioaren amaiera eta zaurituen arreta medikoa bermatzea eskatu diete Mauricio López Bonilla eta bere menpe dauden Guatemalako segurtasun indarrei.

 

La Puya San Pedro Avampuc eta San José El Golfoko udalerrietako hainbat herrixken biztanleek era baketsuan defendatuta daukaten lekua da, Exmigua enpresak eta Guatemalako agintariek bultzatutako urre eta zilar erauzketa-proiektuaren aurrean. Enpresa eta gobernuak, la Puyako biztanleen ezetza dela eta, indarraraz baliatu dira beraien helburuak lortu ahal izateko.

Komunikatu osoa irakurri nahi baduzue, pdf formatuan eransten dizuegu.