Emakumeak erabaki, gizarteak errespetatu, Estatuak bermatu eta Elizak ez du esku hartzen

Gobernuan bi urte eraman ondoren, Alderdi Popularrak azkenean beteko du hauteskundeetan emandako hitz bat, agian bakarra. Beste modu batean ezin denez izan, gobernu honek ohitu egin gaituen neohizkuntz honi jarraituz, lege-proiektuaren benetako edukiaren ia aurkakoa adierazten duen izen bat jarri dio (“Jaiotzekoaren bizitzaren eta haurdunaren eskubideen babeserako Lege Organikoaren Aurreproiektua”). Osasun-sistema nazionalaren “jasangarritasun” famatuekin, kostaldeekin edota “herritarren segurtasun” legearekin gertatzen den bezala, lege honek ziurtatzen duen gauza bakarra gobernuaren kontra pentsatzeko eta adierazteko zure askatasuna erakusten baldin baduzula, oso gaizki amaitu zenezakeela da.
[Read more…]