“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentala

“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentala Image

“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentalak osasunerako sarbidearen egoeraren inguruko gogoeta planteatzen du. Osasuna baldintzatzen duten determinatzaileak osasun zerbitzuetatik haratago doazela eta faktore ezberdinek nola eragiten duten gure bizitza kalitatean, hain zuzen ere.

“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentalak osasun eskubidearen inguruan dauden errealitate ezberdinak aztertzen ditu, osasun arloko eta nazioarteko lankidetzan adituen parte hartzearekin. Dokumental honek osasunerako sarbidearen egoeraren inguruko gogoeta planteatzen du. Osasuna baldintzatzen duten determinatzaileak osasun zerbitzuetatik haratago doazela eta faktore ezberdinek nola eragiten duten gure bizitza kalitatean, hain zuzen ere.

Dokumental hau Estatua osasunaren bermatzaile: Guatemalako, Honduraseko, El Salvadorreko eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemetan osasunerako eskubideak dituen erronkak eta mehatxuak, ikerketatik habiatu da. Ikerketa hau OPIK taldeak (EHU-ko Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldea) egin du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten baitan.

Iraupena: 55´
Hizkuntzak: Euskera, Gaztelania eta Ingelesa

Proiekzioarekin batera, hausnarketa eta eztabaida guneak sortu nahi izanez gero, zalantzarik gabe, medicusmundi bizkaiarekin harremanetan jarri.

 

Itzuli