Jardunaldia BILBO 2020 – SEXU- ETA GENERO-ANIZTASUNARI BURUZ HAUSNARTZEN. Nondik gatoz eta norantz goaz? Honduraseko eta Euskal Herriko Esperientziak

Egunak: 2020/02/20

Lekua: La Bolsa, Pelota 10

Kontaktua: bizkaia@medicusmundi.es / 944127398

Leku kopurua: Edukiera bete arte

Prezioa : Doan

Izena emateko epea: 2020/02/17


Jardunaldiaren helburua da sexu- eta genero-aniztasunaren gainean hausnartzea ikuspegi lokal-global batetik. Nondik gatoz? Norantz goaz? Eta, bidean… nola egiten dugu?

Horretarako, Euskal Herriko eta Honduraseko hainbat gizarte-eragile biltzea proposatu dugu, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko ikaskuntzak eztabaidatu eta partekatzeko, eta etorkizuneko erronkak zein diren era kolektiboan aztertzeko.

Jardunaldiak, beraz, hau du xede:

  • Sexu- eta genero-aniztasuneko ikaskuntzak ikusaraztea, Euskal Herrian non Hondurasen, esperientziak eta praktika onak partekatuz.
  • Gaur egunean diren erronkak aztertzea, arreta hezkuntza, osasuna eta politika arloetan jarriz.

“Generando conciencia social sobre la violencia simbólica desde la perspectiva de la diversidad sexual y de género en el ámbito educativo, sanitario y universitario” proiektuaren testuinguruan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantziaturik jardunaldia da hau.

Izena emateko formularioa

EGITARAUA

 

Jardunaldia amaitzean MOKADUTXO batera GONBIDATZEN zaituztegu SAREAN (Mariaren Bihotza plaza, 4. Bilbao) “La Santa Mari (c) a” -ko Kontzertu-DJarekin

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen