Gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoa saihesteko taillerrak Sopuertan

Gorputz femeninoaren gaineko  indarkeria sinbolikoa saihesteko taillerrak Sopuertan Image

Joan den ostiralean, ekainak 13, ikasgeletan nerabeen gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoarekin amaitzeko tailer berri bat antolatu zen, irakasleei zuzenduta. Kasu honetan, Sopuertako San Viator elizbarrutiko irakas-gunearen bost irakasleek parte hartu zuten.

Tailer hauek “Ez nago salgai, eta zu?” gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoari aurre egiteko helburua duen proiektuaren parte dira, medicusmundi bizkaiak Bizkaiko hainbat herri desberdinetatik garatu duena, Bizkaiko Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketari esker.

Hitzaldi hau bi ordutan zehar luzatu egin zen, eta emakumeen gorputzaren gaineko biolentzia sinbolikoan zentratu zen, hurbiltasuneko ikuspuntu batetik. “Princelandia bezalako bideoak erakutsi ziren, hau da, negozio mota berri bat ikusten da, non amek beraien alabak (10 urtetik beherakoak gehienak) bertara eramaten baitituzte. Bertan, neskak apaintzen dituzte, printzesazko eginkizunean doktrinatzen dituzten bitartean, printzearen itzalean egon ahal izateko.

Horrez gain, adibide gehiago egon ziren, esaterako, aldizkari baterako posatzen zegoen modelo baten bideoa. Bertan, photoshop programa informatikoak argazkien xehetasunak aldatzeko duen gaitasuna azaltzen da, kasu honetan, emakumeen gorputzetan. Bideoan, modeloari hartutako argazkiei hainbat ukitu ematen zitzaien. Izan ere, munduan hainbat emakume, nerabeak bereziki, emakume horren itxura edukitzea izateko gura dute, eta, horrek, guztiz artifiziala eta irreala den edertasun kanona  sortu eta indarrean jarri egin du.

Azkenik, amaieran landutako gaia, Barbie panpinak mundu errealeko emakumea izango balitz izango lituzkeen neurriak aztertu ziren. Izan ere, Barbieren neurriak guztiz antinaturalak izango lirateke mundu errealean, eta horrek osasun arazo larriak sortuko lekioke.

Tailer honen eta bertan egindako dinamika desberdinen bitartez, irakasleria eta ikasleria  indarkeria sinbolikoak  emakumeen gorputzean eragin ditzakeen ondorioei buruz alertatu nahi da. Kasu honetan, Sopuertako irakasle hauek kontzientziatu nahi zen, ikasgeletako biolentzia sinbolikoa identifikatu eta saihesteko. Era berean, indarkeria matxistak manifestatzeko era desberdinak dituela aldarrikatu nahi da, bai hemen, baita Hegoaldeko herrialdeetan ere (Guatemala), denetan sistema patriarkalaren ondorioz.

Emaitzak oso positiboak izan ziren, irakasleek interes eta kezka handiak erakutsi zituztelako, zentroan gertatu diren kasuak aitortuz.

Itzuli