Giza laguntza Omoa udalerrirako

Giza laguntza Omoa udalerrirako Image

Getxoko Udalak 11.966€-ko diru-laguntza medicusmundi Bizkaia erakundeari ematea onartu du, Honduraseko Omoa udalerrian giza laguntzako proiektu bat aurrera eramateko, etengabeko uholdeak pairatzen dituzten inguruko herritarrak artatzeko.

Omoa udalerria kostaldean dago, ibaia baten ondoan. Emandako laguntza bertan bizi diren 84 familiek, klima aldaketa dela eta, pairatzen dituzten etengabeko uholdeen ondorioei aurre egiteko proiektu baterako izango da. Diru-kopurua egindako aterpean edateko ur sistema bat eta sukalde bat eraikitzeko izango da, alerta egoeretan komunikazio sistema bat ahalbideratzeaz gain, hori guztia genero ikuspegia txertatuta.

Jarraitu irakurtzen HEMEN

Itzuli