Erizain espainiarren esplotazioa Alemanian

Erizain espainiarren esplotazioa Alemanian Image

Madrilera etortzen dira jendea harrapatzera eta hamar erizain eramaten dituzte hilero. Nik bi urteko kontratua sinatu nuen, klausula batekin, zeinen arabera 6.000 eta 10.000 euro arteko isuna ordaindu behar nuen lanez aldatzen banintzen, edota kontratua betetzen ez banuen. Heldu bezain laster, alemanezko sei hilabeteko kurtsoa egin nuen, EBaren diru-laguntzarekin, baina enpresak guri kobratzen gaitu.

Eta hiria erabakitzearena, ezer. Hiri txikietara bidaltzen gaituzte, lekua hobetzeko aukerarik gabe. Soldata, Alemaniako kideekin konparatuz, %20 eta %40 arteko murrizketa du, eta, gainera, ez dugu negoziatzeko aukerarik…

Erizain izatetik, laguntzaile izatera pasatzen gara, gero zaindarira… azkenik, neskame izatera heldu arte. Nola ez, hamabi ordu jarraian lan egiten duzu, atsedenik gabe, eta, gainera, oporrak eta bajak ez dituzte era egokian ordaintzen… Batzuetan bi hilabete jarraian kobratu gabe egoten gara!”

Hauxe izan da Alemanian harrapatuta dagoen erizain espainiar baten testigantza. Natalia Sierra de Hitak 23 urte ditu eta urte eta erdi baino gehiago darama enpresa pribatu batentzat lan egiten, eta bere soldata askoz txikiagoa da bere kideekin konparatuz. Kalle Kunkel Ver.DI Alemaniako Sindikatuko idazkariaren babesarekin heldu zen, ia lan-sektore guztietako 2 milioi langile batzen dituena. Natalia erreferentzia onekin heldu zen sindikatura eta, bere kideak batu eta aldarrikapenak zehaztu eta gero, Alemaniako sektore sanitarioaren defentsan lan egiten hasi ziren.

Nataliaren testigantza “Pertsonal sanitarioaren migrazioa” izeneko jardunaldian entzun zen, medicusmundi GKEak antolatu zuena.

Medicusmundik, EBk bultzatutako Health Workers for All (HW4ALL) ekimeneko ordezkari bezala, praxi txar honen larritasunaren berri ematen du, erizain hauek pribatuak diren enpresa sanitario batzuengandik jasaten duten lan-esplotazioaren kasua hedatu ahal izateko.

Izan ere, 1996tik Alemaniako Osasun sistemaren erreformak 40.000 erizaineko defizita sortu dute. Gainera, geratzen diren bakarrak, lan-jardunaldi murriztua aukeratzen dute lan-presio faktoreak direla eta, beste batzuk, berriz, herrialdea uzten dute irabazi handiko lekuetara joan ahal izateko. Orokorrean, Alemaniako gazteek ez dute karrera hau aukeratzen ekuazio honengatik: gero eta erizain gutxiago, gero eta paziente gehiago, gero eta lan-denbora gehiago… Faktore hauek emigrazioren gako nagusiak dira.

Eta zer gertatzen da Europan? Behar handiz erantzuten dituzte lan-eskakizun hauek, goi-mailako kualifikazioarekin (behintzat, Alemaniakoa baino altuagoa), emigratzeko prest eta EBko benetako hiritarrak bezala, paper guztiekin. Espainia, Grezia, Polonia, eta Errumania bezalako herrialdeak profil hau guztiz betetzen dute krisia dela eta.

Gure helburua bakarra da: sektore honetan dauden aktore guztiek langileen eskubideak errespetatzera konprometitu daitezela… beraien eskubidea gaur, zure osasuna delako bihar.

Plataforma bisitatu nahi baduzue edota neurrigabeko kasuak salatu nahi badituzue, hemen dago esteka.

https://interact.healthworkers4all.eu

Itzuli