DURANGOTIK HEGOALDERA – Lehiaketa

DURANGOTIK HEGOALDERA –  Lehiaketa Image

Medicus Mundu Bizkaiak eta Durangoko Udalak Durangotik Hegoaldera lehiaketa antolatu dute, eta lehenengo saria bidaia bat izango da Guatemalara

Cartel concurso

Medicus Mundi Bizkaiak eta Durangoko Udalak Durangotik Hegoaldera lehiaketa antolatu dute lehen aldiz, bi helbururekin: gazteak kontzientziatzea bai osasuna izateko eskubidearen gainean, bai Hegoaldeko herrialdeen errealitatearen gainean. Lehiaketa 2018ko irailaren eta urriaren artean egingo da, eta talde irabazleak Guatemalara bidaiatu ahalko du Medicus Mundi Bizkaiak han lantzen dituen proiektuak ezagutu ditzan.

Durangorik Hegoaldera lehiaketan parte hartu ahal izateko, parte-hartzaileek Durangon jaio diren edo bizi diren 19 eta 30 urte arteko lau laguneko taldeak osatu beharko dituzte, eta Medicus Mundi Bizkaiaren blogaren bidez izena eman beharko dute urriaren 22ra arte.

Taldeek hiru froga egin beharko dituzte, eta gai nagusia osasuna izateko eskubidea izango da. Azkeneko froga abenduan egingo da, eta hortxe erabakiko da zer taldek bidaiatuko duen Guatemalara 2019ko otsailean zehar.

Lehiaketaren helburua da Durangoko gazteria mobilizatzea osasun-arloan ekitatea izatearen alde, erantzunkidetasun globalaren ikuspegiaren bidez, eta egungo sistema ekonomikoak osasuna izateko eskubidearen gainean sortzen dituen mehatxuen gainean hausnarketa kritiko bat sustatuz.

Lehiaketa horren abiapuntua Gazteak Hegoaren Bila lehiaketako esperientzia da, Medicus Mundi Álava/Arabak, Medicus Mundi Bizkaiak eta Medicus Mundi Gizpuzkoak bi urtetik behin egiten duguna, Euskadi osoko gazteak bilduz.

Izena emateko epea irekita izango da irailaren 1etik urriaren 22ra arte, Medicus Mundi Bizkaiko blogean. www.medicusmundibizkaia.org

2018ko urriaren eta abenduaren artean egin beharreko frogek honako formatu hau izango dute:

  1. Bideo-Sketch bat sortzea bai hemen bai Hegoaldeko herrialdeetan osasun-zerbitzuak eskuratzeko berdintasunik ezarekin loturik.
    • Bideo-Sketchak 30 segundu eta 2 minutu arteko iraupena izan behar du, eta bideo plataforma batera igo beharko da (Youtube edo Vimeo adibidez) guri lotura bidaltzeko helbide honetara: educa.bizkaia@medicusmundi.es
    • Bideo-Sketcha euskaraz zein gaztelaniaz izan daiteke.
    • Sormena eta bideoen edukia balioetsiko dira.
    • Hona hemen Euskadin joan den lehiaketan aurkeztutako parte-hartzaileen bideoak:

  1. Bigarren frogaren helburua izango da Guatemalako osasun-egoeraren gainean informatzea eta aukeratutako gaiaren gainean informazio-kartel bat egitea. Taldeek Erdialdeko Amerikako herrialde horretako kasu zehatzak bilatu beharko dituzte hainbat gairen inguruan: osasun-eskubidea gabetzea, jatorrizko herrialdeek ondo bizitzearen gainean duten paradigma, osasuna eskuratzea bermatzeko arrakasta-kasuak, etab.
    • Kartelak A3 formatukoak izan beharko dira (297mm x 420mm).
    • Kartelak ohiko formatuetan bidali beharko dira (JPG, PDF…) educa.bizkaia@medicusmundi.es helbidera, edo paperean izanez gero Begoñako Andramari 20 behea, 48006 Bilbo helbidera, taldearen izena eta Durangotik Hegoaldera lehiaketarako direla adieraziz.
    • Aukeratutako gaiaren egokitasuna eta originaltasuna balioetsiko da, baita horien aurkezpena ere (diseinua, edukia…)
  2. Azkeneko proba Durangon egingo da, eta bertan iragarriko da zer talde den irabazlea.

Froga horiek balioesteko, Medicus Mundi Bizkaian gizarte-eraldaketarako lankidetza- eta hezkuntza-proiektuak garatzen dituen lantalde teknikoaren parte-hartzea izango dugu, baita Guatemalako Medicus Mundi Bizkaiaren langileen balorazioa ere.

Bases del concurso Durangotik hegoaldera

EMAN IZENA HEMEN!

 

Itzuli