medicusmundi bizkaiako Batzar Nagusia

Apirilaren 2an, medicusmundi bizkaiako Bazkideen Batzar Nagusia izango da, Bizkaiko Medikuen Elkargoan, Bilbon, 18.00etan. Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dira, balantze globala egingo da eta “Parte hartzea, gizarte eraldatzeko gakoa” hitzaldia entzuteko aukera izango dugu, Fernando Amigo, Rivaseko lankidetza eta gazteria arloak lantzen dituen udal teknikaria eta medicusmundi bizkaiako kooperante ohiaren eskutik.

¿Hacia dónde caminamos las ONG?

Que la cooperación tiene que cambiar en un mundo que se transforma cada vez más rápidamente, es un hecho, pero ¿hacia dónde debemos dirigir nuestros pasos las ONG de desarrollo? Para intentar arrojar algo de luz sobre este tema, el pasado sábado nos acompañó en nuestra jornada de reflexión, José Antonio Alonso, Catedrático de Economía […]

Paloma Díaz de Durana: “Con los años, se ve el fruto de la cooperación, el impulso al desarrollo”

A la hora de la siesta, aprovechando un hueco en su apretada agenda durante su estancia en Gasteiz, nuestra cooperante en Ruanda, Paloma Díaz de Durana, ha hecho un paréntesis en sus quehaceres y nos dedica unos minutos para charlar sobre su trabajo/experiencia en cooperación.

Emakumeak erabaki, gizarteak errespetatu, Estatuak bermatu eta Elizak ez du esku hartzen

Gobernuan bi urte eraman ondoren, Alderdi Popularrak azkenean beteko du hauteskundeetan emandako hitz bat, agian bakarra. Beste modu batean ezin denez izan, gobernu honek ohitu egin gaituen neohizkuntz honi jarraituz, lege-proiektuaren benetako edukiaren ia aurkakoa adierazten duen izen bat jarri dio (“Jaiotzekoaren bizitzaren eta haurdunaren eskubideen babeserako Lege Organikoaren Aurreproiektua”). Osasun-sistema nazionalaren “jasangarritasun” famatuekin, kostaldeekin […]

“Malaire. Kinshasara bidaia” Bilboko Hika Ateneoan

Urtarrilaren 7tik 31ra “Malaire. Kinshasara bidaia” argazki erakusketa Bilboko Hika Ateneoan egongo da ikusgai. Txelu Angoitiaren 24 argazki hauen bidez Kinshasa-ra hurbilduko gara. Saharaz azpiko hiri afrikar horretan gizon-emakumeek malariarekin egiten dute elkarbizitza, egunez egun.

Zorionak eta urte berri on!

medicusmundi bizkaiak Eguberri zoriontsuak eta urte berri on opa nahi dizuegu. Osasunez beteriko urtea mundu guztiarentzat.

“Komunitateak komunak eta ur-hornidura sistema eraikitzen parte hartuz duenez, egindako ahalegina balora dezakete”

Bilboko Virginia Alonso de Linajek, 26 urteko geologoak, eta Ana Matienzok, 30 urteko kimika eta ingurumen ingeniariak, udan Puerto Cortesen (Honduras) ur hornidurarako eta saneamendurako proiektu batean parte hartu dute. medicusmundi bizkaiak eta hango Udalak gauzatu dute aipatutako proiektu hori.  Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programari esker, herrialdea ezagutzeko eta uraren kudeaketa hobetzen laguntzeko aukera […]

Euskadi, gero eta urrunago garapenerako % 0,7tik

Munduko Medikuak, Prosalus eta medicusmundi GGKE-ek Euskadiko erakundeei eskatzen diete finantzaketa-lerroak atxiki eta indar ditzatela eta 2007an onarturiko EAEko Lankidetzari buruzko Legea bete dezatela.

Miren Amuriza eta Etxahun Lekue Bertso-paper lehiaketaren Sari-banaketan

Abenduaren 5ean, osteguna, Nire gorputza nire erabakia bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa izango da. Horretarako, Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak egongo dira Bilboko Hika Ateneoan burutuko den bertso-saioan. Gainera gaiarekin lotuta Performance bat garatuko da, bai Hikan baita Bilboko Alde Zaharreko “Boutique de la media” dendan ere. Txalaparta, pintxoak eta sorpresa gehiago! Anima zaitez eta gerturatu. […]

TXOSTENA: Bizkaiko nerabeak oso urrakorrak dira eta gorputza eta edertasun femeninoari buruzko presio sozialei aurre egiteko gaitasun gutxi dute

Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea txostena Ez nago salgai, eta zu?  kanpainaren barne dago. Honen bitartez, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi du. Edertasun femeninoari buruzko mezu tradizionalei lotutako esposizio maila oso altua da 13 eta 18 urte bitarteko Bizkaiko nerabeetan. Ondorioz, neska-mutilazk guztiz urrakorrak dira, jokabideak eta ohiturak […]