Sexu- eta Genero-Aniztasunari buruzko gogoeta kolektiboak. Otsailak 20, Bilboko JARDUNALDIA

Otsailaren 20an, “Sexu- eta Genero-Aniztasunari buruzk hausnartzen. Nondik gatoz eta norantz goaz? Honduraseko eta Euskal Herriko esperientziak” Jardunaldia antolatuko dugu. Honetan, hainbat kolektiboekin batera, sexu- eta genero-aniztasunari buruz orain arte egin duguna aztertuko dugu eta etorkizunari begiratuko dugu.

Osasunetik sexu-eta genero-aniztasuna patologia bihurtzen ditugunean

Sexualitateak eta arauaz kanpoko generoak patologia bihurtzea osasunaren arloko profesionalen artean zilegitzat jotzen den indarkeria da oraindik ere. LGTBI+ pertsona askok diagnostikoa jasotzen dute eta gaixo gisa tratatzen zaie, estigmen arabera eta pertsona gisa txikituta. Ondorioz, giza duintasuna eta aitorpen soziala kentzen zaie.