Eta urakanaren aurka aritu gara Erdialdeko Amerikan

medicusmundi Bizkaian lanean ari gara dagoeneko Eta urakanak Amerika Ertainetik pasatzean utzitako ondorioak arintzeko, aritzen garen tokiko gure kideei babesa emanez, bai Guatemalan bai Hondurasen.

Gure Batzar Nagusira gonbidatzen zaitugu

Aurten, medicusmundi Bizkaia elkarteko Bazkideen Batzar Nagusia online formatuan egingo da irailaren 24an, 18:30ean. Zuzendaritza Batzordeak modu horretan egitea erabaki du, bazkide guztien segurtasuna bermatzeko eta Covid-19aren kutsatzeak prebenitzeko araudia errespetatzeko.

[ELKARRIZKETA] ASIER ALBERDI GARCIA DE EULATE: ”Garrantzitsua da osasunerako eskubidearen urraketa salatzen jarraitzea, eragin politiko eta sozialean lan egitea eta herrien arteko elkartasuna bultzatzea’’

Asierrek 10 urte inguru darama medicusmundi Bizkaiako bolondresa izaten, kooperante bezala hasi zen Guatemalan, eta gaur egun Bizkaian egiten ditugun ekintzetan laguntzen du. Erizaina da, gaur egun Basurton lan egiten du, COVID-19ari lehen lerroan aurre egiten.

“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentala

“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentalak osasunerako sarbidearen egoeraren inguruko gogoeta planteatzen du. Osasuna baldintzatzen duten determinatzaileak osasun zerbitzuetatik haratago doazela eta faktore ezberdinek nola eragiten duten gure bizitza kalitatean, hain zuzen ere.

Martxoak 10, Lilakrosa Durangon. Elastikoak jantzi eta parte hartu!

Martxoaren 10an, XIV. Lilakrosa izango da, Berdintasunaren aldeko lasterketa, Durangoko Emakumeen Nazioarteko Eguna Programaren barne. Aurten, kamiseten salmentarekin lortutako dirua Guatemalara zuzenduko da, indarkeria matxistak jasan dituzten emakumeei, hain zuzen ere. Egin korrika gurekin!!!

Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak – Jardunaldia 2018/10/25

Emakumeen aurkako indarkeriak kasu askotan komunikabideetan jasotzen duen tratamenduagatik arduratuta, eta gai honen inguruan hausnarketa bat bultzatzeko asmoarekin, medicumundi bizkaiak “Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak” jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 25ean egingo da, Bilboko Hika Ateneoan 10:00etatik 14:00etara. Ikuspegi ezberdin baten ekarpena egiteko, ekitaldiak Maria Dolores Marroquinen parte hartzea izango du. Bera Guatemalako La Cuerda […]

DURANGOTIK HEGOALDERA – Lehiaketa

Medicus Mundu Bizkaiak eta Durangoko Udalak Durangotik Hegoaldera lehiaketa antolatu dute, eta lehenengo saria bidaia bat izango da Guatemalara Cartel concurso Medicus Mundi Bizkaiak eta Durangoko Udalak Durangotik Hegoaldera lehiaketa antolatu dute lehen aldiz, bi helbururekin: gazteak kontzientziatzea bai osasuna izateko eskubidearen gainean, bai Hegoaldeko herrialdeen errealitatearen gainean. Lehiaketa 2018ko irailaren eta urriaren artean egingo […]

General Opticak eta medicusmundi bizkaiak beste 660 pertsonaren ikusmen-osasuna bermatu dugu Guatemalan

Guatemalako eremu ruraletan ikusmen-osasuna bermatzeko medicusmundi bizkaiak eta General Opticak egiten dugun elkarlanarekin jarraituz, azken urte honetan 660 pertsonek arreta oftalmologikoa jasotzea lortu dugu. Ekintza hau, gure tokiko bazkidea den San Joseren Alabak Kongregazioari, bertako osasun pastoralei, komunitateei eta kalitatezko zerbitzua bermatzen duten langile espezializatuei esker izan da. Oraingo honetan, proiektua 2017ko apiriletik 2018ko martxora […]

Larrialdi egoera Guatemalan Fuego sumendiaren erupzioaren ondorioz

Guatemalan larrialdi egoerak jarraitzen du, Fuego sumendiaren erupziotik aste bat igaro denean. Jadanik 110 hildako eta 1,7 miloi kaltetu baino gehiago zenbatu dituzte, eta egoera oraindik arriskutsua izaten jarraitzen du, eurite eta aktibitate bolkanikoaren ondorioz. Betty Porras, medicusmundi bizkaia eta Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioko (FAMME gazteleraz) ordezkariak “errautsa eta ondoko komunitateen tragedia oso hurbiletik […]

Guatemalako mam komunitate indegenarentzako ur eta sanemandu hornikuntzak burutzeko proiektua

Bilboko udalak 2017an finantzatutako proiektuari esker, Guatemalako ipar-ekialdeko Quetzaltenango departamentuan dagoen Concepción de Chiriquirichapa herriak ur hornikuntza eta saneamendu sistema integrala dauka orain. Gainera bertako biztanleria indigenaren artean baliabode hidrikoen mantentze eta sentsibilizazioaz arduratuko diren lantaldeak ere sortzen ari dira. Proiektu hau bertako Siembra/ANGUADE erakundearekin batera burutzen ari da, biztanleriaren sektorerik ahulenari ur iturri batera […]