@50EstereotiposQueMatan: Indarkeria sinbolikoaren aurkako talde-ekintza

medicusmundi bizkaia-k emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak erauzteko egiten du lan, herri txirotuetan zein Bizkaian. Zentzu honetan, azaroan eta abenduan martxan egongo den Ez nago salgai, eta zu? kanpainaren testuinguruan indarrak batu nahi ditugu emakumeok jasaten dugun indarkeria sinbolikoa erauzteko, zeren honen azkeneko ondorioa emakume baten hilketa den, soilik emakumea izateagatik. Indarkeria sinbolikoak funtsezko garrantzia […]

Azaroaren 19ra luzatu da nire gorputza, nire erabakia ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea

Pasa den irailaren 15ean medicusmundi bizkaiak, Mugarik Gabek eta Pikara Magazinek lagunduta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin, aurrera eramaten duen Nire gorputza, nire erabakia ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu zen. Lanak aurkezteko hasierako epea azaroaren 5ean bukatzen zen, hala ere, epe hau azaroaren 19ra, azteazkenera, luzatu egin da. Garapenerako […]

Osasun unibertsalaren alde, osasun-bazterketaren kontra

  Badira bi urte Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasunerako eta honen kalitatea hobetzeko eta prestazioak aseguratzeko ELD 16/2012 indarrean sartu zenetik. Dekretu honek osasun-txartelarik gabe utzi zituen 800.000 pertsona, gutxi gorabehera, eta beregan zekarren baita ere gizarteak osasun publikoa eskubide bezala ez hartzen hastea. Hori dela eta, estatu osoko 63 elkarte eta plataforma bildu dira honen […]

“Nire gorputza, nire erabakia” ikus-entzunezko lehiaketa abian da!

Irailaren 15ean abian izango da “Nire gorputza, nire erabakia” ikus-entzunezko lehiaketa, medicusmundi bizkaia elkarteak antolatuta, Mugarik Gabe-k eta Pikara Magazine-k lagunduta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntzaz. Emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzea, hemen zein Hegoaldeko herrialdeetan, du helburu lehiaketa honek. Aurteko edizioan, emakumeek pairatzen duten indarkeria […]

Medicusmundi bizkaiatik Euskal Herriko Eskubideen Karta aurkezten dizuegu

Joan den larunbatean, ekainak 14, Euskal Herriko Eskubideen Karta aurkeztu zen eta medicusmundi bizkaiatik pdfa eskaintzen dizuegu deskargatu ahal izateko. Bestalde, bideo honetan aurkezpena nola joan den ikusi ahal izango duzu.

Erizain espainiarren esplotazioa Alemanian

“Madrilera etortzen dira jendea harrapatzera eta hamar erizain eramaten dituzte hilero. Nik bi urteko kontratua sinatu nuen, klausula batekin, zeinen arabera 6.000 eta 10.000 euro arteko isuna ordaindu behar nuen lanez aldatzen banintzen, edota kontratua betetzen ez banuen. Heldu bezain laster, alemanezko sei hilabeteko kurtsoa egin nuen, EBaren diru-laguntzarekin, baina enpresak guri kobratzen gaitu. Eta […]

Gu geu gara gure eskubideen jabeak

Medicusmundi bizkaiko kide den Itziar Abadek mugimendu feministei eta Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruzko artikulu bat argitaratu du, “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” Kongresua dela eta, ekainaren 25 eta 26an Bilbon egingo dena.

Ideala jazarri, ez konformatu posible denarekin

Medicusmundi arabako kidea den Eduardo Garcíak artikulu berri bat publikatu egin du bere blogean, gaur egungo egoera politikoari buruz, hau da, europako hauteskundeetan alderdi-bitasunak jasandako porrota, berriki gertatutako erregearen abdikazioa eta beste hainbat gauzei buruz, betiere, gai guztiak garapen eta lankidetzarekin erlazionatuz. Medicusmundi bizkaiatik artikulua irakurtzera animatzen zaitugu, zure ideiak bere blogean plazaratu ahal izateko. […]

Uraren Nazioarteko eskubidea

Ura bizitzaren funtsa da. XXI. mende honetan, edateko ura eta saneamendua bizitza eta osasunerako ezinbestekoak dira, eta funtsezkoak pertsona guztien duintasunerako.

250 erakunde baino gehiago enpresek gauzatutako giza eskubideen urraketen kontrako kanpainaren alde agertu dira

Joan den 2013an, Enpresen eta Giza Eskubideen inguruko DESC sareko Herrien Foroa ospatu zen Bangkoken. Bertan, parte-hartzaileek baterako aldarrikapen bat sinatu zuten, enpresek gauzatutako giza eskubideen urraketen kontrako kanpainaren alde eta, hilabete batean, 140 elkarteek baino gehiago sinatu zuten.