A25 Haserre gaude! Estamos organizadas. Aurrean gaituzue!

Azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Eguna. Emakumeok pairatzen ditugun bortizkeriak salatzera gonbidatzen zaituztegu, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Azaroaren 25erako antolatzen ari diren manifestazio eta ekintzetan parte hartuz.
Haserre gaude! Estamos organizadas. Aurrean gaituzue!

MANIFESTAZIOAK
Baiona: 18:30 – Herriko Etxetik
Donostia: 19:00 – Bulebarretik
Bilbo: 20:00 – Arriaga Plazatik
Gasteiz: 19:00 – Andra Mari Zuriatik
Iruñea: 20:00 – Gaztelu Plazatik

Indarkeria sinbolikoaren kontrako hausnarketa saioak

Irailaren 28, indarkeria sinbolikoaren kontrako hausnarketa saioei amaiera eman genien, hilabete honetan zehar mmbk Bilbon (Bolunta) aurrera eraman dituenak.

Saio hauen helburua 2013an medicusmundik emakumearen gorputzaren gaineko indarkeria sinbolikoaren inguruko lanari jarraipena ematea da, ekimen desberdinen bidez. Haien artean, indarkeria sinbolikoaren kontrako borrokaren inguruan egindako zenbait aktibitate nabarmendu dira. Gainera, saio hauetan  Faktoria Lilako koordinatzailea eta La Tuerka TVko “El Tornillo” saioko aurkezlea den Irantzu Varelak parte hartu izan du.

Puerto Cortéseko Zingira sektoreko komunitateek edateko ur sistema lortu dute lehenaldiz.

Gure kide diren Euskadiko Gazteak Lankidetzan elkarteko Leire Regadasek, Arantza Aguirrek eta María Prietok, Hondurasen egon diren bitartean, udaltasuneko, medicusmundiko eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako proiektu batean parte hartu dute, Puerto Cortéseko zingira sektoreko komunitate desberdinek lehen aldiz edateko urako sistema lortu dezaten. Izan ere, momentu honetara arte ibaiko ura erabiltzen zuten. Gainera, ura eta saneamenduari buruzko hezkuntza-koadernoak argitaratu dira urte askotako umeentzat.

Bestalde, Puerto Cortéseko zenbait emakumeek duten enpresa txiki batentzako eraikinen eraikuntza lanak aurrera eraman dira plastikozko botilen bidez. Izan ere, zaborra arazo bat dago udalerrian eta, horregatik, birziklatze ekimen desberdinak egiten hasi dira.

Inkarri talde gipuzkoarrak irabazi du V. Gazteak Hegoaren Bila lehiaketa

Pasa den larunbatean, maiatzak 21, ospatu zen aurtengo Gazteak Hegoaren Bila edizioko finala. Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek antolatutako Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren bosgarren ekitaldian, lehiaketaren laugarren eta azken proba Gasteizko hiriguneko kaleetan zehar egin eta gero, irabazleak aurkeztu ziren.

[Read more…]

Gasteizen izango da Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren azken jaia

Lehiaketaren V.ekitaldiko talde irabazleak jakinaraziko dira azken jaian

Hurrengo larunbat honetan, maiatzak 21, jakingo da zein diren talde irabazleak Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek antolatutako Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren bosgarren ekitaldian. Haien izenak azken jaian jakinaraziko dira, lehiaketaren laugarren eta azken proba Gasteizko hiriguneko kaleetan zehar egin eta gero. Proba horretan, gainera, taldeek elkar ezagutzeko aukera izango dute, hilabete baino gehiagoan lehian ibili eta gero.

[Read more…]

Indarkeria sinbolikoari buruzko tailerra

Otsailaren 10ean hitzordua daukagu Bidarteko Gizarte Etxean (Deustu). Izan ere, Indarkeria sinbolikoari buruzko doako formakuntza tailerra emango da bertan, 16:00 eta 18:00 bitartean.

medicusmundi bizkaia antolatutako tailerra, eta Miriam Herbón eta Idily Méridaren eskutik, indarkeria sinbolikoari lotutako gaiak landuko dira, baita gazteengan duen efektua ere. Halaber, indarkeria honek emakumezkoen gorputzean duen inpaktuan sakonduko da, giazarteak zenbait gaietan duen influentzia kontuan hartuta: edertasun kanonak, elikadurarenganako jarrera, etab.

medicusmundi bizkaia neska-mutil gazteengana edota hezkuntzari lotutako edozein pertsonari zuzentzen zaio indarkeria sinbolikoarenganako kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta prebentzioa duela helburu. Izan ere, gazteek gehienbat aspektu fisikoekin (kolpeak, borrokak…) erlazionatzen dute indarkeria. Ondorioz, indarkeria sinbolikoa bigarren maila batean geratzen da, ia-ia nabari ezinik.

Indarkeria sinbolikoa emakumezkoek bete beharreko edertasun kanonetan oinarritzen da, hedabiedeek, modek, sare sozialek eta gizarteak berak ere inposatutakoak. Gainera, hauek dira arrakasta edo porrot soziala bermatzen dutenak. Horrenbestez, marko honek, gazteen artean normalizatzerako bidea duen errealitatea marrazten du; indarkeria sinbolikoa guztiz iker ezin geratzeko arriskua dakarrena.

Hori dela eta, tailer honen bidez kontzientzia maila handiagoa eta konpromiso aktiboagoa lortu nahi da emakumeenganako edozein motako indarkeriari dagokionez.

Anima zaitez eta parte har ezazu!

JARDUNALDIA: “OSASUNA, ESKUBIDEA ALA NEGOZIOA?” DATORREN OTSAILAK 23AN BILBON

Datorren otsailak 23an, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3), “Osasuna: eskubidea ala negozioa?” jardunaldia izango da, medicusmundi arabak, bizkaiak eta gipuzkoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) antolatuta.

[Read more…]

medicusmundi bizkaia: 50 urte. Mende erdia osasun-eskubidea pertsona guztientzako aldarrikatzen

Datorren igandean, urtarrilaren 17an, medicusmundi bizkaia sortu zenetik 50 urte beteko dira.  Mende erdia lan egiten osasuna pertsona guztientzat eskubidea izan dadin.  Horregatik, modu batean edo bestean, une batean edo bestean, medicusmundiko parte izan garen guztiok elkartzeko aukera ederra dela uste dugu. Topaketa argazki hunkigarri batean betikotu nahi dugu. Animatuko zara? Zure familiarekin, lagunekin edota nahi duzun pertsonekin gerturatu!  Igandean, goizeko 12:30ean, Bilbon, Bizkaiko Medikuen Elkargoan (Lersundi kalea 9) elkar ikusiko dugu.
[Read more…]

Hitzaldia: “Osasuneko langileen migrazioa: joan-etorriko bide bat”

Abenduaren 16rako, ondoko hitzaldia antolatu dugu: “Osasuneko langileen migrazioa:  joan-etorriko bide bat”. Carlos Mediano medikuak eskainiko du hitzaldia; Healthworkers for all europar kanpainako estatu-arduraduna eta Nazioarteko Medicus Mundiko presidenteordea da.

[Read more…]

“Indarkeria Matxistei buruzko hausnarketak. Basauri, Euskal Herria eta Kongoko Errepublika Demokratikoa” Jardunaldiak

Abenduaren 3an eta 4an, “Indarkeria Matxistei buruzko hausnarketak. Basauri, Euskal Herria eta Kongoko Errepublika Demokratikoa” Jardunaldika izango dira, Basauriko Marienean. Ekitaldi hauek, Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Eguna, Azaroak 25, dela eta antolatu dugu, Basauriko Udalaren laguntzari esker.

[Read more…]