LGTBI+ pertsonen osasuna konfinamenduan

Azkenengo hilabeteetan garai zailak, gogorrak eta drastikoak bizi izan ditugu eta biziko ditugu. COVID-19ak sortutako osasun-larrialdiaren ondorioz, ekonomia arloan egoera latza eta hondagarria ekarri du, milaka pertsona lanik gabe geratu baitira eta ez baitago diru-sarrerarik berehalako beharrei erantzuteko. Horrez gain ere, arlo pertsonalean testuinguru mingarria utzi digu, askok maite dituzten pertsonen galera bizi izan dutelako.

[Read more…]

Aniztasunaren aldeko txapak

Ekainean eta Uztailean, EHUko Erizaintza Graduko ikasleek osasun-arloan ere sexu eta genero aniztasuna aitortzeko txapa bat eramango dute. Urteko lehen sehilekoan, Erizaintza Graduko bigarren eta hirugarren mailako ikasleei, sexu eta genero-aniztasuna osasunaren eta unibertsitatearen eremuan txertatzeko formazioa eman diegu. Prestakuntza horiek aurrera eramateko, Aldarteren laguntza eta Erizaintza Fakultateko Zuzendariaren inplikazioa beharrezkoa izan da.

[Read more…]

Indarkeria Sinbolikoa: Ezkutuko pandemia

Azken asteotan ikusi ahal izan dugunez, konfinamenduak geure etxeetara murriztu gaitu eta koronabirusak bereganatu du albistegietan agertokirik handiena. Lehentasuna zein den garbi dago, pandemiaren hedapena etetea, baina garrantzitsua da azaltzea salbuespen-egoera honengatik ezin diogula begia kendu beste pandemia mota bati, hau da, emakumeen kontrako indarkeriari, zeina Covid-19a bezalaxe zabaltzen baita kontinente guztietan zehar, tokiko mutazio kulturalak gorabehera.

Oraingo honetan, indarkeria sinbolikoari helduko diogu. Nuria Varelak azaltzen duen moduan, fisikoa, psikologikoa edo ekonomikoa bezalakoa ez den “beste indarkeria mota bat”, sinesmenek, keinuek, balioek, gizarte-patroiek eta ezaugarri kulturalek osatutako emaitza baizik, zeinaren gainean eraikitzen baita gainerako indarkeria matxistak ernamuintzeko eta desberdintasunezko harremanak betikotzeko ongarri hobezina. Askotariko eran hezurmamitzen da: txiste matxistak, iragarpen sexistak, indarkeria justifikatzen duten iruzkinak, horien ikusezintasuna hezkuntza-curriculumean, emakumeen gorputza gauza bihurtzea, isiltasun konplizea, zainketa lanei gizartean balioa kentzea, batez ere emakumeen ardura bihurtua denean… eta txiki-txikitatik ohitu izan garen etengabeko beste hamaika adibide, nerabezaroan irmo sendoturiko sinesmen eta balioetan bihurtzen direnak.

Konfinamendu honetan ere, indarkeria sinbolikoa bereak egiten aritu da egoera berrietara moldatuta. Deigarria da, adibidez, sarean dabilen meme mordoa “loditzeko arriskuari” aipu eginez. Edertasun-eredu normatibo baten ezarpenaren erakusle bat besterik ez da, zeinetan argaltasuna saritzen edo loditasuna kondenatzen den, horretarako iseka eta iruzkin lodifoboez baliatuta. Hori horrela, marketinak merkatu-nitxo horiei erreparatu izan die, argaltzeko publizitateaz gain “sasoian egoteko” aplikazio eta kanalen ugaltzea ekarri duelarik YouTuben.  Inor ez du harrituko kontsumitzaile nagusiak emakumeak omen direla dioen datuak, nerabeak izanik biztanleria bereziki zaurgarria. Hori gertatzen da eurak direlako, gehien-gehienean, estetikaren gizarte-aginduaren jomuga, mundu osoan, eta komunikabideak eta sare sozialak dira, globalizatzeko duten gaitasunarekin, obsesio hori gehien elikatu dezaketenak, batik bat konfinamendu garai honetan, nabarmen hazi baita horien erabilpena.

“Konfinamendu honetan ere, indarkeria sinbolikoa bereak egiten aritu da egoera berrietara moldatuta”

 

Interesgarria izango litzateke, halaber, hausnarketa bat egitea asteotan geure inguru hurbilenean etxeko lanen eta zaintzako lanen banaketan gainean ikusi izan dugunaz. Mugimendu feminista aspalditik ari da ohartarazten zaintza horien krisiari buruz. Koronabirusak mahai gainean jarri du eredu ekonomiko honen jasanezintasuna, bere hazkundea zaintza-lanak emakumeen bizkar uztean oinarritzen baita, eskulan doakoaz baliatuz eta, hala, bizitza pertsonala, lan-bizitza eta familia-bizitza benetan uztartzea ahalbidetuko lukeen zerbitzu-sare bat bermatzeak lekarzkeen kostuak merkatuz. Lanaren Nazioarteko Erakundeak adierazten du etxeko lanen banaketa dela, ziurrenik, aukera-berdintasunean pausoak emateko mundu mailan den aldaketa kulturalik garrantzitsuena. Emakumeak zainketa-lanetara beharturik egoteak malgutasuna eskatzen die euren lanbide jardunean, eta horrek, askotan, lan prekarioak eta gizonezkoen kasuan baino negoziazio-ahalmen eskasagoa dutenak onartzera daramatza.

Desberdintasun horrek pobreziaren gero eta feminizazio handiagoa du ondorio, eta mundu osora zabaldurik da. Konfinamendu garaian gai horri buruz estatu mailan egin izan diren analisiak aztertzen baditugu, emakumeen eta gizonen arteko lan-banaketaren ohitura tradizionalak erreproduzitzen ari direla diote, bizi dugun unearen ezohikotasuna gorabehera. Esan nahi baita, etxean bertan emakumeek duten lanaldi bikoitza, telelanean arituz edo lan kontuengatik lekualdatu beharrak dakarkien presio gehigarriarekin, jakinik euren mende diren pertsonak uzten dituztela konfinaturik etxean. Naturaltzat hartzen dugun egoera horixe da, emakumeentzat begi-bistako estres-faktore izateaz gain, belaunaldi berriak euren begiz bereganatzen eta normalizatzen ari direna.

Ikusi dezakegunez, indarkeria sinbolikoak ez du indarkeriarik edo derrigortzerik erabiltzen; aitzitik, egunero ematen diren eta arreta jartzen ez badiegu konturatu gabe gertatzen diren diskriminazioak legitimatzen eta justifikatzen ditu. Horietaz kontziente ez garen neurrian, konplize gara horiek erreproduzitzen. Koronabirusak ez digu fenomeno horrekiko arreta kendu behar, ezin diogu utzi erne egoteari.  Egia bada, dioten moduan, honen ondoren gizartea beste bat izango dena, balia dezagun une hau benetako aldaketa baterako, belaunaldi berriek ez ditzaten naturaltzat hartu diskriminazioak, bidegabekeriak, matxismoa eta, finean, emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoa.

Aitziber Aginagalde, berdintasun teknikaria, aholkularia eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko lantegien dinamizatzailea. Nerabeentzat ikastetxeetan medicusmundi Bizkaiatik indarkeria sinbolikoari buruz antolatzen ditugun lantegien bideratzailea.

 

 

[ELKARRIZKETA] KARIM ASRY: “Hain garai zailetan baliagarriak izatearen zortea izan dugu”

Karim Asry Fab Lab-eko arduraduna da Open Espazioan eta Maker Faire Bilboren antolatzailea, estatuko maker jaialdirik zaharrenarena, alegia. Elkartearen zuzendari sortzailea da aldi berean, eta Ana Juaristi gure boluntario eta kazetariaren bitartez medicusmundi Bizkaiarentzat elkarrizketa bat emateko beharrezko adeitasuna eta denbora izan ditu. Maker komunitatearen lana eta COVID-19aren krisiaren aurrean nola antolatu diren azaltzen digu elkarrizketan.

[Read more…]

“Medikamentuak bidezko prezio batean” legegintzako herri-ekimenaren bultzatzaileen arabera, COVID19ri aurre egiteko tratamendua edo txertoa “derrigorrezko lizentziatzat” edota “patente-desjabetzetzat” jo behar da

“Medikamentuak bidezko prezio batean” legegintzako herri-ekimenaren (LHE) sustatzaile-taldeak, zeinak 23 osasun eta herri-erakundeen babesa duen, 500.000 sinadura lortzeko helburuari eutsiko diola berretsi du. Adierazi dutenez, COVID19k eragindako alarma-egoeraren ondorioz, Hauteskunde-Batzordeak erregulatzen duen sinadurak eskuz jasotzeko araua ezin dute bete.

[Read more…]

COVID-19ren aurkako borrokarekin bat egiten dugu Ruandan

Egun hauetan, medicusmundi-k Kamonyiko (Ruanda) biztanleriari laguntzeko ekintzekin ere bat egiten dugu, non COVID-19 pandemiaren ondorioak pairatzen ari diren.

[Read more…]

Apirilaren 7, Osasunaren Munduko Eguna: “Desberdintasunak COVID-19-aren aurrean”

XXI. mendean, ia erdi arokoa den mehatxu bati egin behar diogu aurre: pandemia global bati, mugak erraz zeharkatzen dituen birusari, lurralde-mugarik ez duena eta, hala ere, ia erabateko isolamendura behartzen gaituena familia unitateetan edo bizileku partikularretan, zeina beharrezko izanik ere baden nolabaiteko inkongruentzia.

[Read more…]

medicusmundi Bizkaia Koronabirusaren aurrean

Koronavirus (Covid-19) pandemiaren aurrean, medicusmundi Bizkaitik osasuna eta zaintzak erdian jartzen ditugu. Hori dela eta, osasun-erakundeen gomendioak eta Osakidetzak luzatutako prebentzio-neurriak kontuan hartuta, datozen asteetan atzeratu egingo dira aurreikusitako bilerak eta jarduerak. medicusmundi Bizkaiko talde teknikoak gomendatutako argibideak jarraituko ditu, beraz, telelana malgotuko da eta arreta posta elektronikoen edo telefonoen bidez bermatzen saiatuko da.

[Read more…]

[LAN ESKAINTZA] medicusmundi Bizkaiko Kontabilitate Teknikaria

Pertsona baten bila ari gara, medicusmundi Bizkaiaren Kontabilitate arduradun postua bere gain har dezan. Animatzen zara? Unibertsitateko edo goi-mailako prestakuntza baduzu finantza- eta kontabilitate-kudeaketan, gutxienez bi urteko esperientzia baduzu eta kontabilitate-programak menderatzen badituzu, bidal iezaguzu zure curriculum vitaea APIRILAREN 3a baino lehen.

[Read more…]

[ELKARRIZKETA] ELAIZE FARIAS: “Aurrekaririk gabeko erasoa jasan du Amazoniak Jair Bolsonaroren gobernupean”

Elaíze Farias brasildar kazetariak elkarrizketa bat eskaini dio medicusmundi Bizkaiari Ana Juaristi gure boluntarioaren eskutik, eta bere herrialdeak politika eta ingurumen arloan egun bizi duen egoera azaltzen digu. Batik bat, klimaren orekarako amazoniar “florestak” duen garrantzia azpimarratzen du, eta herri indigenen defentsa eta protagonismoaz.

[Read more…]