Martxoaren 10an, XIV. Lilakrosa izango da, Berdintasunaren aldeko lasterketa, Durangoko Emakumeen Nazioarteko Eguna Programaren barne. Aurten, kamiseten salmentarekin lortutako dirua Guatemalara zuzenduko da, indarkeria matxistak jasan dituzten emakumeei, hain zuzen ere. Egin korrika gurekin!!!
Archives for February 2019
“Matxismoak erail eta pobretzen du, tontatzen baitu” II. Online Ikastaroa. Izena eman!
11 February, 2019
Martxoaren 18an “Matxismoak erail eta pobretzen du, tontatzen baitu. Indarkeria sinbolikoa, emakumeen gorputza eta osasuna” online ikastoaren bigarren edizioa martxan jarriko da. Bi hilabete hauetan, Faktoria Lilaren laguntzarekin, zenbait tresna garatuko ditugu, ezin ikusizkotzat ematen zitzaizkigun indarkeriak ikusteko, eta arreta berezia emango diegu komunikabideen bidez helarazitako mezuei. Izen eman martxoaren 7a arte!