Archives for October 2018

Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak – Argazki galeria

Urriaren 25ean medicusmundi bizkaiak Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen inguruko jardunaldia antolatu zuen. Bertan komunikazioaren alorreko profesionalek komunikabideetan emakumeenganako indarkeriak jasotzen duen tratamenduaren inguruan beraien ikuspuntua partekatu zuten.

Jornada - violencia contra las mujeres y medios de comunicación femgarabat

Femgarabateko neskek Maria Dolores Marroquinen hitzaldian egin zuten Kontaketa Grafiko Feminista

 

Jornada - violencia contra las mujeres y medios de comunicación femgarabat

Femgarabatek mahai inguruan egin zuten ilustrazioa

Gonbidatuen artean Maria Dolores Marroquín, Guatemalako LaCuerda erakundeko kidea egon zen. Berarekin batera Irantzu Varela, kazetaria, feminista eta Faktoria Lilako koordinatzailea; Andrea Momoito Pikara Magazineko koordinatzailea; Joana Etxano Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza arduraduna Mugarik Gaben eta Loreto Larunbe EITBko kazetaria.

 

medicusmundi bizkaiak bere dokumentala aurkeztu du Cine Invisible Nazioarteko Jaialdian

LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud, da medicusmundi bizkaiak osasun sistemen inguruan Bilboko Festival Internacional Cine Invisiblen aurkeztu duen dokumentalaren izena. Dokumentalaren helburua arreta gaixotasunen benetako arrazoietara bideratzea da, fokua desberdintasun sozialetan jarriz. Hegoamerikako osasun sistemak ere aztertzen ditu, munduan gertatzen ari denaren erakusle gisa.

Presentación documental CINE INVISIBLE medicusmundi bizkaia

(eskuinetik ezkerrera) Naroa Ziordia eta Itziar Irazabal medicumsundi bizkaiako boluntarioak eta batzordeko kideak

Osasuna ez da eskubide pertsona guztientzako. Osasuna zerbitzuen menpe dagoen zerbait dela uste dgun arren, herritarren biztanleria bere bizi eta lan baldintzetara dago lotuta. Osasun unibertsalaren gainean dauden interes ekonomiko neoliberalen gailentasuna da borrokatu behar dugun mehatxu nagusienetako bat.

“Duenak salbatzen da, ez duenak (dirua) hil dadila…”

Kapitalismoaren eta demokraziaren arteko borroka bati buruz ari gara hitz egiten, osasuna ezin daitekeelako mozkinak ateratzeko negozio bat. Tena laburbiltzen da osasuna mundu guztiarentzat eskubide bat den ala produktu bat non ordaindu dezakeenak bakarrik izan dezake osasuna.

Dokumentala Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldea. OPIKek, Zirriborrok eta medicusmundi bizkaiak burutu dute elkarrekin, eta jaialadieta eta medicusmundiren ekitaldietan igorria izango da.

 

Nazioarteko laguntzaren osasunerako ekarpenak gutxitu egin dira osasun arazoek jarraitzen duten bitartean

medicusmundik eta Munduko Medikuek Osasunaren garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioa – 2017ko txostena aurkeztu dute. 2002tik argitaratzen den txosten honek, osasun politiketan eragitea du helburu, Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) analisi kritiko bat eginez, osasun deszentralizatuan, nazioartean zein estatuan.

Txosten honek Euskadi, Andaluziaren atzetik, GLOean gehien gastatzen duen bigarren autonomia-erkidegoa (AE) dela adierazten du, eta baita biztanle bakoitzeko gehien bideratzen duen erkidegoa dela. Bestalde, Euskadi laugarren postuan kokatzen da osasunerako GLOari dagokionean, eta ekarpenak gutxiagotu besterik ez dira egin azken urte hauetan.

Garapen Iraunkorrerako Helburuen (ODS gaztelaniaz) garaian kokatuta, non “Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea” hirugarren helburua dela adierazten da, txosten honek aurrerapauso handiak egin direla adierazten du, ama eta seme-alaben artean heriotza kopuruan beherakada drastikoa adibidez. Hala ere, inekitatea erronkarik garrantzitsuena izaten jarraitzen du, eta handitu baino ez da egin. “Munduan 3.700 milioi pertsonek ez dute osasun zerbitzu basikoetara sarbiderik”, gogoratzen du Carlos Mediano, medicusmundi internationaleko presidenteak eta txostenaren egile-kideak. “IHESA duten gaixoetatik %45ak bakarrik jasotzen du tratamendu antirretrobirala, eta emakume afrikarrek europarrek baino 42 aldiz aukera gehiago dituzte erditzean hiltzeko, eta ez da arrazoi genetikoengatik”, adierazten du Medianok.

África recibe el 25% de la ayuda que el Gobierno VAsco destina a cooperación

África recibe el 25% de la ayuda que el Gobierno Vasco destina a cooperación

Txostenak etorkizunerako planteatzen dituen erronka handien artean, mikrobioen aurkako erresistentziarena nabarmentzen da. Gaur egun 700.000 heriotza zenbatzen dira urtero, antibiotikoei erresistentziaren ondorioz, baina 2050ean 10 milioi heriotza izango dira, “minbizia baino gehiago”.

Arazo hau ulertzeko, edo zergatik gaur egun txerto bat jartzea 2001ean baino 48 aldiz garestiagoa den, edo zergatik milioika pertsona txirotzen diren urtero osasun gastuen ondorioz, Carlos Medianok osasuna ulertzeko moduari buruz hausnarketa bat proposatzen du: eskubide bat edo negozio bat bezala. Puntu honi erantzuna emateko, txostenak osasunaren determinatzaile komertzialak ikertu ditu, osasunean eragina duten enpresen jokabidea aztertuz, osasun izaera duten eta osasungintza arlokoak ez izan arren gure ongizatean eragina dutenen artean banatuz.

“Tabakoa, alkohola, gehiegizko pisua eta sedentarismoa kontrolatuko bagenitu, minbizien %30a eta diabetesaren %70a desagertuko liratekeela da konklusioa”, adierazten du medicusmundi internationaleko presidenteak. “Elikagai manufakturatuak egiten dituzten enpresek zeresan handia dute osasunean. Askotan marketin kanpaina oso oldarkorrak egiten dituzte, jende kirolaria osasuntsuak ez diren produktuak hartzen; biztanleriaren jokabideetan eta osasunean eragina dute, jende gaztearen artean bereziki”.

Munduko osasun arazoen inguruan, txostenak hurrengo datuak ere aurkezten dit

Maite Gutierrez Munduko Medikuen boluntarioa eta Carlos Mediano medicusmundi internationaleko presidentea eta ikerketaren egilekidea, Bilboko Medikuen Elkargoan egindako aurkezpenean

u: 793 milioi pertsonek malnutrizio arazoak ditu eta 1.900 milioik gehiegizko pisu arazoak , gaixotasun ez igorgarriek 13 milioi heriotza goiztiar eragiten dituzte urtean, arreta paliatiboak behar dituzten 40 miloi pertsonetatik %14ak bakarrik jasotzen dituzte, 2.000 milioi pertsona bizi dira defizit  hidrikoarekin eta 45 herrialdetan emakumeen %50ak bakarrik hartzen ditu erabakiak beraien sexu eta ugalketa osasunari buruz.

Bien bitartean, Europar Batasuna garapenerako laguntzaren hartzaile handiena bilakatu da azken urte hauetan, paradoxikoki. Izan ere, 2016an Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundea osatzen duten Garapenerako Laguntza Batzordeko 29 herrialdeek, munduko ekonomia aberatsenetako batzuk ordezkatzen dituzten erakundeak, diru gehiago gastatu dute beraien herrialdeetara heltzen ziren errefuxiatuei arreta emateko, munduko krisi ezberdinetako errefuxiatuen %86a hartzen dituzten gainerako krisietan baino.

Bitartean, 2016ko GLOak 142.620 milioi dolar batu zituen mundu osoan, baina bakarrik %14,5 bideratu zen osasunera. Kasu honetan, Espainia ez da salbuespen bat eta 65,3 milioi euroko laguntzetatik, osasunera bideratzen den kopurua %1,6a besterik ez da, 2008an bideratzen zenaren %12a nekez. “Osasuna lehentasun bar da, ohiko esaldi bat da gure eguneroko eztabaidetan, baina honetan inbertitzeko momentuan, kopuruak ez datoz bat”, adierazten du Carlos Medianok.

Garapenerako Laguntza Ofiziala Euskadin

Euskadi biztanleko GLO diru gehien bideratzen duen erkidegoa da, pertsona bakoitzeko 18,51 euro bideratuz, atzetik Nafarroak jarraitzen dio 8,75 eurorekin. GLO kopuru guztiari dagokionean, Euskadi bigarren erkidegoa da, 40.051.710 eurorekin, eta Andaluziaren atzetik.

2012an Eusko Jaurlaritzak GLOera bideratzen duen partidak beherakada gogor bat jasan zuen, urte horretan 54,5 miloi eurotik, 31,1 miloi eurora pasatuz urte baten.

Euskadin osasunera bideratzen den GLOaren kasuan, Euskadi 14. postuan kokatzen da, bakarrik Madril, Kanariak eta Murtziaren aurretik.Eusko Jaurlaritzak berez egiten duen ekarpen txikia urritzen du, 2015ean 2.2265.777 eurotik 2016an 1.836.775 eurora igaroz, 429.002 euro edo %19 gutxiago, GLO orokorra hasi egiten den bitartean. Datu honek zalantzak sortzen ditu Eusko Jaurlaritzarentzat osasunak lehentasuna duen ala ez jakiteko orduan. Eusko Jaurlaritzak GLO osotik %4,59 besterik ez du bideratzen osasunera, nazioartean bereganatutako konpromisoak betetzeko sektore honetara bideratzeko eskatzen egon garen %15etik oso urrun.

Garapenerako Laguntza Ofizialaren eta osasunean GLOaren datuen bilakaera aztertuz, Euskadik 2010eko datuak berreskuratu ditu, 2013ko beherakada handiaren ostean. 2017 eta 2018ko aurrekontuei erreparatzen badiegu, gehikuntza joera mantendu egiten da, baina 2012ko datuetara heldu gabe.

Euskal tokiko erakundeei (TE) dagokienean, Gasteizko Udaletxea da sektorera diru gehien bideratu duena, Bilboko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarraituta.

GLOaren banaketa geografikoari dagokionean, nabarmentzekoak dira Sahara Hegoaldeko Afrika eta Erdialdeko Amerika, 456.521 eta 757.064 milioi euro jasotzen dituztela hurrenez hurren. Sektoreei dagokienean, %48a Sexu eta Ugalketa Osasunera bideratzen da, eta %52a Osasun Basikora.

Euskadiko Ekintza Humanitarioa

Ekintza Humanitarioa bere osotasunean aztertzen badugu, AAEEak eta Teak, Euskadi hirugarren postuan kokatzen da, 2.717.771 euroko ekarpenarekin, eta bigarrena da autonomi erkidegoen datuan bakarrik hartzen baditugu kontutan. Hala ere Euskadik Espainiako GLOean duen portzentajeak behera egin du, %8,38etik 2015ean, %5,7ra 2016an.

Eusko Jaurlaritza euskal lankidetzaren finantzatzaile nagusia izaten jarraitzen du, Ekintza Humanitariorako 2.230.219 miloi euro bideratuz. Tokiko erakundeei dagokienean, Arabako Foru Aldundia da sektorean gehien gastatzen duen TE, Bilboko eta Gasteizko udalek jarraituta.

Ondorioak eta gomendioak

Osasuna pertsonen eta herrien garapenerako giltzarria, desberdintasun sozialak handitu edo txikitzeko gaitasunarekin, horregatik diru emaileen arreta izan beharko luke. Horregatik Garapenerako Laguntza Ofizialeko partidak handitu behar dira, batez ere, osasuneko GLOak, modu jarraitu eta uniformean, GLOerako % 0,7 lortu arte eta osasunerako GLOean % 15 mantentzeko.

Euskadik barnealdeko zein osasunerako lankidetza proiektuetako osasun estaldura unibertsalen aldeko apustua egin beharko luke, osasun sistema publikoak indartzen jarraituz, lehen arretako ekintzak lehenetsiz, eta osasuna ongizate publiko bat bezala ulertuz, osasunaren determinatzaile sozial eta komertzialak kontutan hartuz.

Ikusita behar humanitarioak handitu direla eta dohaintza-emaileek beharren eta finantzazioaren arteko aldea murrizteko konpromisoa hartu dutela, euskal lankidetzak, gaur egun GLOaren % 5,7 ekintza humanitariorako erabiltzen duenak, konpromisoa hartu behar du hura era jasangarrian handitzeko; gutxienez, GLOaren % 10 ekintza humanitariorako erabiltzeko Espainiako lankidetzaren konpromisoa berdindu arte.

Resumen La Salud en la cooperación al desarrollo y la acción Humanitaria 2017

La Salud en la Cooperación al Desarrollo. Informe 2017

 

 

Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak – Jardunaldia 2018/10/25

Emakumeen aurkako indarkeriak kasu askotan komunikabideetan jasotzen duen tratamenduagatik arduratuta, eta gai honen inguruan hausnarketa bat bultzatzeko asmoarekin, medicumundi bizkaiak “Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak” jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 25ean egingo da, Bilboko Hika Ateneoan 10:00etatik 14:00etara.

violencia contra las mujeres y medios de comunicacion - programa

Ikuspegi ezberdin baten ekarpena egiteko, ekitaldiak Maria Dolores Marroquinen parte hartzea izango du. Bera Guatemalako La Cuerda elkartetik dator, eta herrialde honetan emakumeenganako indarkeriaz eta egoera hau komunikabideetan nola islatzen den azalduko du.

Jarraian gure inguruko komunikabideek emakumeen aurkako indarkeria nola jasotzen duten aztertzeko mahai-inguru bat egingo da. Solasaldi honetan Irantzu Varela, kazetaria, feminista eta Faktoria Lilako koordinatzailea; Andrea Momoito, Pikara Magazineko koordinatzailea; Joana Etxano Mugarik Gabe erakundean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza arduraduna eta Loreto Larunbe, EITBko kazetariak parte hartuko dute.

Eman izena educa.bizkaia@medicusmundi.es helbidera idatziz.