Archives for May 2018

medicusmundi bizkaiak afrikan osasun eskubidearen aldeko konpromisoa berresten du

Gaur, maitzak 26 Afrikako eguna da, eta horregatik medicusmundi bizkaian Sexu eta Ugalketa Eskubidearekin, genero biolentziako biktimei laguntzarekin eta osasunera sarbidearen inguruan, Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen ditugun zenbait proiekturen emaitzak aurkeztu nahi ditugu 

Sensibilización sobre la lucha contra las VSBG

Genero biolentziaren aurkako sentsibilizazio saio bat

Alde batetik, generoan oinarritutako sexu biolentziaren biktimei arreta emateko plan bat eta sendagaien kudeaketa egokirako plan bat burutu dugu, Kinshsasako Ngaba osasun esparruan. Bestalde, Sexu eta Ugalketa Eskubideak bultzatu eta babesteko proiektu bat garatu dugu, Kasangulu lurraldean, Erdialdeko Kongo probintzian.

Osasun zentroetara joaten diren sexu biolentziaren biktimek kasu askotan ez dute arreta mediku egokia jasotzen, eta kasurik okerrenetan ez dute inolako arreta jasotzen. Gainera, hiesa edo sexu harremanen bidez igortzen diren beste gaixotasun batzuk saihesteko hartu behar dituzten sendagaiek ez dute behar adina berme, prozesuetan eta hornikuntzan dauden kudeaketa eskasaren ondorioz.

Proiektu honen bitartez, Ngabako osasun zentroaren administrazio bulegoko instalazioak hobetu ditugu. Gainera, bertako langileen sendagaiak kudeatzeko gaitasunak indartu ditugu, eta sexu biolentziaren biktimei arreta egokia emateko, beraien intimitatea  eta duintasuna babesteko tresneria eta akonpainamendua ere eman diegu.

Honekin batera, komunitateetan genero biolentziaren aurka borrokatzeko, boluntarioek 565 saio egin dituzte; sexu biolentzia, sexu harremanez igorritako gaixotasunak edo kondoiaren erabilera bezalako gaiak jorratuz.

Sensibilización sobre la lucha contra las VSBG

Genero biolentziaren biktimak beraien diru-iturriak sortzeko trebakuntzak ere egin ditugu

Erdialdeko Kongoko probintzian, Kasangulu lurraldean, sozietate zibila mobilizatzeko proiektuak burutu ditugu, Masa komunitate eta agintarien artean, genero biolentziaren aurkako estrategia bat martxan jartzeko. Prozesu hau irrati saioak edo gizartea mobilizatzeko sesioen bitartez gauzatu da. Ekimen honen bitartez, genero biolentziaren 18 biktima trebatu ahal izan ditugu, diru-iturriak diren jarduerak hasi eta kudeatu ditzaten.

medicusmundi bizkaian pertsona guztien osasun eskubidea bermatzeko egiten dugu lan, batez ere biztanleriaren esparru ahulenetan. Horregatik, 50 urte igaro eta gero, Afrikarekin daukagun konpromisoa mantentzen dugu, giza eskubideak eta osasunaren indartzea dakarten proiektuak jorratzen jarraitzen dugu

Guatemalako mam komunitate indegenarentzako ur eta sanemandu hornikuntzak burutzeko proiektua

Bilboko udalak 2017an finantzatutako proiektuari esker, Guatemalako ipar-ekialdeko Quetzaltenango departamentuan dagoen Concepción de Chiriquirichapa herriak ur hornikuntza eta saneamendu sistema integrala dauka orain. Gainera bertako biztanleria indigenaren artean baliabode hidrikoen mantentze eta sentsibilizazioaz arduratuko diren lantaldeak ere sortzen ari dira.

Guatemala ura eta saneamendua Chiiriquichapa

Saneamendu sistema egiteko lanak

Proiektu hau bertako Siembra/ANGUADE erakundearekin batera burutzen ari da, biztanleriaren sektorerik ahulenari ur iturri batera sarbidea eta saneamendu sistema egoki batekin hornitzeko helburuarekin.

Guzti hau generoaren bidezko ikuspuntu batetik eta bertako, MaM, Xinca eta Garifuna talde etniko eta linguistikoen komunitateen kulturarekin egokiak diren baliabideekin ari da burutzen.

Proiektu honek, Tuipox komunitateari eta Tzijión, Los Juarez, los Perez eta Los Cabrera baserriei ur sarbide segurua emango die, putzu baten eraikuntzarekin, ura punpatzeko linea batekin eta Hipokloratzaile batekin (Ura edteko egokia izan dadin kimikoak dosifikatzeko bonba). Gainera Toj Xucuwe baserriko biztanleriarentzako saneamendurako estolderia eta tratamendu instalazioak ere eraikitzen ari dira.

Plana ikuspuntu integral batetik ari da burutzen, horregatik komunitateen gaitasun teknikoak ere ari dira indartzen, instalazioen kudeaketarako, udal saila hobetuz eta ingurumen politikak ikuskatzeko gaitasunak sortuz. Herritarrak tresneria eta materialekin hornitu dituzte, eta aldi berean komunitateko pertsonala iturgintzan ere prestatzen ari da. Modu honetan Ingurumenaren Gestiorako Unitatea (UGAM gazteleraz) taldea sortu da. Hau Osasun zentroarekin koordinatuko da, eta Saneamendurako Ikuskapen Taldea ere sortuko da.

Honekin batera, udaleko ingurumen politiken ikuskaritzarako behatoki baten sortzea ari da bultzatzen, genero eta kultura ikuspuntu batekin

Biztanleriaren kontzientzia pizteko helburuarekin, sentsibilizazio ekimenak ere ari dira burutzen: irrati kanpaina bat, ur iturri eta gune hidrikoen baso-berritzea, batik bat. Gainera uraren, saneamenduaren, hondakinen kudeaketaren eta etxeko zein pertsonen higienearen inguruko jardunaldi komunitarioen bitartez, herritarren artean ohitura osasuntsuak bultzatuko dira baita.