Archives for November 2016

Eskerrik asko 50 urte hauetan gurekin egoteagatik!

Joan den azaroaren 18an gure 50. urteurrenaren ekitaldia egin genuen Bizkaiko Medikuen Elkargoan eta, medicusmundi bizkaiatik, jasotako elkartasuna eskertu nahi dugu.

Asko izan ziren hurbildu ziren pertsonak eta, haiekin, arratsalde on bat pasa genuen gure erakundearen 50 urteak gogoratzen.

Eta, hurbiltzeko aukerarik izan ez bazenuen, hementxe daukazu argazki galeria bat eta 50. urteurreneko bideoa!

Medicusmundi bizkaiaren izenean, “Desde Santurtzi a Bilbao” Lasterketa dela eta jasotako babesa eskertzen dugu

medicusmundi bizkaiatik, Santurtziko Atletismo Taldeari eta medicusmundi bizkaiaren izenean korrika egin zutenei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Plazer bat izan zen guretzat Santurtziko Atletismo Taldearekin kolaboratzea, izan ere, dortsal bakoitzeko euro bat eman zion medicusmundi bizkaiari.

Bestalde, irabazleak zoriondu behar ditugu, garaipena lortzeko esfortzu handi bat egin zuten eta.

Hurrengo urtean errepikatzea espero dugu!

Indarkeria matxisten kontrako bertsoak Durangon

Hurrengo ostiralean, abenduak 16, arratsaldeko 20etan, medicusmundi bizkaia GGKE-k, Durangoko Udalarekin batera “Bertsoz-Bertso Indarkeria Matxistei Aurre” izeneko bertso-saioa aurkeztuko dute, Durangoaldeko Bertso Eskolarekin kolaboratuz, Durangoko Plateruenan (Durangoko Kafe Antzokia, Landako Hiribidea, 4A).

Ekimen honen bitartez indarkeria matxistaren manifestazio desberdinak salatu nahi dira,  estereotipo menderatzaileekin apurtuz, bai Durangon, baita Guatemala eta Ruanda bezalako herrialdeetan. Emanaldiaren diseinurako eta landu egingo diren gaietarako Durangoko elkarte hauen laguntza izan dugu: Andereak, Bilgune Feminista, Sorgiñola eta Berbaro. Alaia Martín, Nerea Elustondo eta Miren Artetxe bertsolariak izango dira emanaldian parte hartuko dutenak. Bestalde, Erika Lagoma izango da bertsoen gai-jartzailea. Eta, horrez gain, Durangoaldeko Bertso Eskolako zenbait gazteek parte hartuko dute.

Sarrerak 3 euroko prezioa izango dute, emanaldia eta lunch-a barne (pintxoak eta edandakoak) eta Plateruenan, Andragunean eta Durangoaldeko Bertso Eskolan erosteko aukera egongo da.

“Santurtzitik Bilbora” lasterketak medicusmundi bizkaia lagunduko du

Igande honetan, azaroak 27, “Santurtzitik Bilbora” lasterketak XXVIII. edizioa ospatuko du. Nazioarteko proba honetan 4.000 atletek parte hartuko dute. Hauen artean, medicusmundi bizkaia elkartearen boluntarioak egongo dira. Gainera, Santurtzi Atletismo Klubak inskripzio bakoitzetik euro bat emango dio medicusmundi bizkaiari jarduera solidarioak egin ahal ditzan. Anima zaitez eta egin korrika gurekin!

[Read more…]

A25 Haserre gaude! Estamos organizadas. Aurrean gaituzue!

Azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Eguna. Emakumeok pairatzen ditugun bortizkeriak salatzera gonbidatzen zaituztegu, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Azaroaren 25erako antolatzen ari diren manifestazio eta ekintzetan parte hartuz.
Haserre gaude! Estamos organizadas. Aurrean gaituzue!

MANIFESTAZIOAK
Baiona: 18:30 – Herriko Etxetik
Donostia: 19:00 – Bulebarretik
Bilbo: 20:00 – Arriaga Plazatik
Gasteiz: 19:00 – Andra Mari Zuriatik
Iruñea: 20:00 – Gaztelu Plazatik

medicusmundi bizkaiako 50. urteurreneko ekitaldia

Joan den azaroaren 18an medicusmundi bizkaian gure 50. urteurrena ospatu genuen Bizkaiko Medikuen Elkargoan.

Ekitaldian Bilboko Alkateak, Juan Maria Aburto, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko, Lankidetzako eta Dibertsitateko Zuzendari Nagusi den María Guijarro-k eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zuzendariak, Paul Ortega, hartu zuten parte. Gainera, Eduardo García Langarica, FAMME-ko Presidentearen, eta Itziar Irazabalen, medicusmundi bizkaia-ko Presidentaren hitzak entzuteko aukera izan genuen. Bestalde, Begoña Ormaetxeak, 80ko hamarkadan Ruandan borondatezko lankidea izan zena, bere esperientzia eta bizipenak kontatu zituen. Púchica Muchá musika taldeko abestiak entzun genituen eta Bizkaia Irratiko Udane Goikoetxearen laguntza izan genuen ekitaldia aurkezteko.

Egun honetan Bizkaiko Medikuen Elkargora gerturatu zinenten pertsona eta entitate guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, oraingo honetan ere gure ondoan egoteagatik.Eta ekitaldian egoteko aukera izan ez zenutenentzat bideoa, irudiak eta bertan egindako argazkiak partekatzen dizuegu.

Eskerrik asko guztioi.