Archives for October 2016

Gure 50. urteurrenera gonbidatzen zaitugu

Hurrengo azaroaren 18an gure 50. urteurrena ospatuko dugu Bizkaiko Medikuen Elkargoan. Azken asteetan iragarri dugun bezala, 50 urte hauetan izan ditugun pertsona guztiak batzea gustatuko litzaiguke.

Ekitaldian zehar bideo bat proiektatuko dugu, elkartearen ibilbidea eta garai desberdinetan parte hartu duten pertsonen esperientziak eskainiz. Hurrengo egunetan ospakizunaren xehetasun gehiago aurreratuko ditugu.

Hurbildu zaitez 50 urte hauek ospatzeko! Zuri esker askoz gehiago bete ahal izango ditugu! Hurrengo azaroaren 18an itxaroten zaitugu, 18:30ean, Bizkaiko Medikuen Elkargoan.

Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna

Hurrengo azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. medicusmundi bizkaiatik emakumeen kontrako edozein biolentzia motarekin amaitzeko lan egiten dugu, bai Hegoaldeko herrialdeetan, baita Bizkaian ere.

Hori dela eta, egun honetan kalera ateratzera animatzen zaituztegu, egiten diren manifestazioetan parte hartu ahal izateko. Izan ere, badakigu borroka eguneroko gauza dela eta, horregatik, ezinbestekoa da indarrak batzea eta emakumeen alde eta edozein motatako biolentziaren kontra daukagun konpromisoa ikustaraztea.

“Violencia simbólica Guatemala – Euskal Herria”, bi herrialdeen arteko indarkeria matxistak konparatzeko mahai ingurua

Hurrengo azaroaren 17an, Hika Ateneon, “Mujeres desenredando violencias” jardunaldien barruan, “Violencia simbólica Guatemala – Euskal Herria” izeneko mahai inguru bat aurrera eramango da.

Ekimen hau, medicusmundi bizkaiaren eta Faktoria Lilaren eskutik datorrena, medicusmundi bizkaiko, Osakidetzako, Zainduko, Noka talde Feministako eta Faktoria Lilako kide desberdinek Guatemalara egin duten bidaiaren inguruan joango da.

Egoera honen aurrean, mahai inguru honetan Guatemalaren eta Euskal Herriaren arteko errealitateak kontrastatzeko aukera emango da, latinoamerikako herrialdeari bisita egin dioten pertsonen testigantzei esker.

2015eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.

medicusmundi bizkaiatik atseginez jakinarazten dizuegu 2015eko aktibitate memoria guztion esku dagoela deskargatzeko, non Bizkaiko GGKEk azken urtean aurrera eraman dituen zereginak aztertzen baitira, bai hegoaldean, baita iparraldean ere.

Publikazio honen barruan, medicusmundi bizkaiak Hondurasen, Guatemalan, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ruandan aurrera eraman dituen xehetasun guztiak aurkitzeko aukera izango duzue, iparraldean Garapenerako Hezkuntzarekin edota Komunikazioarekin erlazionatuta dauden ekimenez gain.

Informazio gehiagorako, hurrengo estekan memoria deskargatzeko aukera izango duzue.

 

memoria-medicus-2015