Archives for September 2016

medicusmundi bizkaiak 50 urte betetzen ditu

medicusmundi bizkaiak 50 urte betetzen ditu, urte askotan zehar pertsona guztientzako osasun eskubidea aldarrikatuz. 50. urteurrena dela eta, Bizkaiko GGKEk oroitzapenezko ekitaldia antolatuko du Bilbon, non hainbat urtetan zehar landutako ibilbidea birpasatuko baitute.

Ekitaldiaren barruan, medicusmundi bizkaiarekin erlazio handia duten pertsona talde batek parte hartuko du. Beraiekin, Bizkaiko GGKEren 50 urte hauek birpasatuko ditugu. Gainera, publikoaren gozamenerako zenbait ekimen desberdin abian jarriko dira.

Nabarmendu behar da baita ere azaroaren 19an FAMMEko batzordea aurrera eramango dela Bizkaiko Medikuen Elkargoko egoitzan.

Urriak 14, ikus-osasunaren aldeko eskubidearen alde

Hurrengo urriaren 14an Ikusmenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, horregatik, medicusmundiren eta General Ópticaren arteko kolaborazioa gogoratzea nahi dugu.

1998tik medicusmundi bizkaian General Ópticaren babesa izan dugu Brasilgo, Tanzaniako eta Honduraseko ikusmen osasuneko proiektuak garatzeko.

Gainera, 2010etik eta gaur egunera arte, kontsultategi oftalmologiko baten alde egiten ari da Coatepequen, Guatemalan, Hermanas de San Jose elkartearkein. medicusmundiren eta General Opticaren arteko erlazioa finkatuta dago jada. Izan ere, José Martínezek, General Ópticako Marketing Zuzendariak, Guatemala bisitatzeko aukera izan zuen, non osasunaren aldeko eskubidearen, higieneraren eta urako sarbidearen baldintzen garrantzia ikusteko aukera izan baitzuen.

Indarkeria sinbolikoaren kontrako hausnarketa saioak

Irailaren 28, indarkeria sinbolikoaren kontrako hausnarketa saioei amaiera eman genien, hilabete honetan zehar mmbk Bilbon (Bolunta) aurrera eraman dituenak.

Saio hauen helburua 2013an medicusmundik emakumearen gorputzaren gaineko indarkeria sinbolikoaren inguruko lanari jarraipena ematea da, ekimen desberdinen bidez. Haien artean, indarkeria sinbolikoaren kontrako borrokaren inguruan egindako zenbait aktibitate nabarmendu dira. Gainera, saio hauetan  Faktoria Lilako koordinatzailea eta La Tuerka TVko “El Tornillo” saioko aurkezlea den Irantzu Varelak parte hartu izan du.

medicusmundik eta UPV/EHUk alderdi politikoak elkartuko dituzte Euskadiko osasun publikoaren inguruan proposatzen dituzten konpromiso eta neurriei buruz eztabaidatzeko

Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeen bezperetan, medicusmundiren EAEko hiru elkarteek (medicusmundi álava/araba, medicusmundi bizkaia eta medicusmundi gipuzkoa) hauteskunde horietara aurkezten diren alderdi politiko nagusiak mahai-inguruan elkartu nahi izan dituzte, datorren legealdirako alderdiok osasunerako eskubidearen inguruan aurkezten dituzten konpromiso eta neurriak ezagutarazteko helburuz. Hitzordua jende guztiari irekita egongo da, eta irailaren 19an, astelehena, egingo da, 19:00etatik 21:00etara bitartean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. EH Bildu (Eva Blanco), Elkarrekin Podemos (Juan Luis Uria), EAJ-PNV (Josune Gorospe), Partido Popular del País Vasco-Euskadiko Alderdi Popularra (Laura Garrido) y PSE-EE (PSOE) (Blanca Roncal) alderdiek dagoeneko baieztatu dute agertuko direla.

medicusmundik mahai-inguru bat antolatu nahi izan du, osasun-zerbitzuek eta osasun-politikek alderdi politikoen programetan duten eta, batez ere, azken hauteskunde-kanpainetan izan duten pisu eskasa ikusirik. Eta hori hala gertatzen da estatu-mailan zein euskal gizartean osasun-sistemaren gaineko kezka handitu den arren, azterlan ofizialek eta iritzi-inkestek erakusten dutenez. Gogorarazi behar da ekonomia-krisiak eta haren aurreko erantzun politikoek ondorio nabarmenak izan dituztela gure inguruneko osasun-sistemetan, hala nola murrizketak, pribatizazioak edo desparekotasunak osasun-arreta eskuratzerakoan.

GGKEak mahai-inguru honekin lortu nahi duen helburua da alderdi politikoek osasun-politikaren arloan egiten dituzten proposamenak ezagutaraztea. Horregatik, ondoren, medicusmundik agiri bat zabalduko du, alderdi bakoitzak eztabaidan zehaztutako konpromisoak jasota. Horren guztiaren xedea da euskal herritarrek botoa emateko eskubidea modu informatuagoan erabili ahal izan dezaten eta Euskadiko eztabaida politikoan osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitatedun baten defentsak protagonismo handiagoa izan dezan. Hain zuzen ere, irailaren 19ko eztabaida bideratuko duten ardatzak funtsezko bi gai izango dira batez ere: osasuna eskuratzeko aukeran dauden desparekotasunak eta osasun-sistemaren pribatizazioa. Bi gai horiek, frogatuta geratu denez, funtsezkoak izan dira EAEn osasun-sistema erabiltzeko aukera ekitatiboa egotea bermatzeko.

Mahai-ingurua medicusmundiren Euskadiko hiru elkarteak buru dituen proiektu baten barruan dago: “OSASUN PUBLIKO ETA UNIBERTSALAREN ALDE. INEQUIDADES EN EL ACCESO A LA SALUD”. Ekimen horren barruan, GGKE hauek, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, azterlana egiten ari dira, beste jarduera batzuen artean, euskal osasun sistemaren pribatizazio-prozesuak eta sistema hori erabiltzean egoten diren desparekotasunak deskribatzeko xedez.

“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Bizkaiara heldu da

Igande honetan, irailak 18, 13:00etan, Basauriko Kale Nagusiaren eta Berriotxoa Kalearen arteko bidegurutzean, Medicus Mundi GGKEk “Osasuna preziorik onenean” izenburua duen musika eta antzerki ekitaldiari hasiera emango dio, Basaurin, Algortan, Erandion, Santurtzin eta Bilbon aurrera eramango dena, Gipuzkoatik pasa eta gero.

Lan hori sortu duen eta euskal herriko kaleetan hori antzeztuko duen Tirante Plataformak, Medicus Mundirekin adostuta,  emanaldi honen bidez “osasun publikoa bidegabeko eta desberdina den osasunaren mesederako galtzen ari dela” azaldu nahi du. Bide horretatik, GGKEk jarduera horren bidez pertsona guztientzat osasunerako eskubidea erreklamatzea izango du helburu, izan ere, 16/2012 Errege Dekretua indarrean sartu zenean galdu zen hori eta gizartearen kolektibo baztertuenetako batzuk osasun publikoaren estalduratik kanpo utzi zituen, adibidez egoera irregularrean dagoen etorkinen biztanleria.

Egoera honen aurrean, eta pertsona gehienek osasun publiko eta unibertsalaren sistemari ematen dioten balorazioa kontuan izanik, “herritarrek babestu nahi duten zerbitzu publikoa delako”, Medicus Mundik adierazi du adi eta zelatan egon beharra dagoela pertsona guztiek osasun arreta izateko duten eskubideak jasaten dituen mehatxuen aurrean, globalizazioaren, politika neoliberalen eta murrizketen ondorioz arriskuan dagoelako etengabe.

EAEn, diotenaren arabera, osasun-sistemaren berrikuntzaren ondorioz, etorkinen hainbat kolektibo euskal osasun-sistematik kanpo uzten dituzte edo hori lortzeko eragozpen handiak jartzen dizkiete. Adibide moduan, erreforma horrek administrazio-egoera irregularrean dauden emakume etorkinen babesik gabeko egoera azaltzen du, indarkeria matxistaren biktima izan daitezkeelako osasun-arreta izateko eskubidea kendu zaielako.

“Osasuna preziorik onenean” antzerki eta musika ekitaldi hori Euskadiko Medicus Mundiren hiru elkarteek gauzatu duten proiektu baten parte bat da eta “Osasun Publiko eta Unibertsalaren alde. Osasun arreta izateko eskubidean dagoen ekitate-eza” izena du. Ekimen horren esparruan, GGKE horiek, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, Bilbon joan den otsailean “Osasuna: eskubidea edo negozioa?” jardunaldia antolatu zuten eta euskal osasun-sisteman dauden pribatizazio-prozesuak eta horretan sartzeko desberdintasunak azaltzea du helburu.

Proiektu honen garapenean, publikoa, unibertsala eta kalitatekoa izango den osasun sistema bermatzeko lanean ari diren beste kolektibo eta gizarte eragile batzuen laguntza ere badu Medicus Mundik, adibidez Munduko Medikuak eta Osalderena.

Programazioa: 

  • Basauri: Kale Nagusiaren eta Berriotxoa Kalearen arteko bidegurutzea, irailak 18, igandea, 13:00.
  • Algorta: Musika eskolako sarrerako plazan (Antzoki Berria), irailak 22, osteguna, 19:00.
  • Erandio: Metroko Plazan, irailak 27, asteartea, 19:00.
  • Santurtzi: Cagonillos Plazan, irailak 28, asteazkena, 19:00.
  • Bilbo: Arriagako Plazan, irailak 29, osteguna, 18:30

Medicusmundi eta Nseloko osasun guneko laguntza proiektua

noticia-rdc-1-225x300Prevención de las enfermedades de origen hídrico a través del apoyo a la mejora de la situación de acceso al agua, la higiene y el saneamiento en la zona de salud de Nselo izeneko proiektua, Kongoko errepublika Demokratikoan Osakidetzako %0,7 Solidaritate Funtsaren finantziazioarekin aurrera eramaten ari dena, bi komunitateetako ura, higiene eta saneamendu egoera babesten du, jatorri hidrikoko gaixotasunak saihesteko helburuarekin. Nseloko osasun guneko biztanleriak aurrera eramandako ekimena da hau, “Ami Wash Campeón” ikuspuntu batetik eta genero perspektibaren integrazioa kontuan hartuz. Horrez gain, proiektu hau medicusmundi bizkaiaren babesa du eta Cepromor GKE lokalak aurrera eramaten du, Nseloko BCZSren (Osasun Guneko Bulego Zentrala) kolaborazioarekin.

Proiektuak komunitateko hiru oinarriak lantzen ditu. Eskola, osasun gunea eta herria. 2016ko urtarrilean hasi da eta abenduan amaituko da. Horrez gain, mmbko taldeak bisita bat egiteko aukera izan du lurraldera egindako bidaian.

Denboraldi honetan BCZS eta Kilaluko Osasun Zentroko pertsonal mailan formazioak egin dira, gaixotasunak saihestea, osasuna bultzatzea eta informazio sanitarioaren kudeaketa helburu dutenak. Gainera, lotura komutarioen bidez (RECO) irakasleen eta komunitatearen formakuntza hasi egin da, gaixotasun hidrikoen kontrako borroka alderdiak integratuz, eta higienearen eta saneamenduaren aldeko ekintzak abian jarriz, esaterako, eskuen garbiketa, edateko urako kontsumoa, komunen erabilera, eta abar.

Pertsona hauek “Amish Wash” ikuspuntua ezagutu behar dute eta berarekin inplikatu behar dira bere iraunkortasuna bermatzeko, baina, horrez gain, beharrezkoa da baita ere erreferentzia tekniko bat proiektuaren arrakasta komunitatearen inplikazioaren bitartez lortu ahal izateko.

Amaitzeko, ur batzordeak eta higiene klubak komunitatean eta eskolan martxan jarri dira ur eta saneamendu eta obren mantentze eta kudeaketa mailan, proiektuaren bigarren denboraldi honetan eraikiko direnak.