Archives for August 2016

“La salud al mejor precio”, osasun publikoko desberdintasunak salatzeko ikuskizuna.

newsjjMedicusmundi bizkaiak eta Tirante Plataformak “La salud al mejor precio” izeneko ikuskizun musiko-teatrala aurkeztuko du irailaren 17tik 30era arte Bizkaiko zenbait udalerrietan (Bilbo, Erandio, Getxo, Basauri, Santurtzi), Gipuzkoan lortutako arrakasta eta gero.

Tirante Plataformak osasun publikoa bidegabekoa eta desberdina den osasun batean bihurtzen ari dela salatzen du. Honen harian, pertsona guztien osasun arretako eskubidearen kontra egiten duten mehatxuei adi egotea gomendatzen du.

Obra hau Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek aurrera eramandako proiektu baten parte da, Osasun Publiko eta Unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud” izena duena.

Indarkeria sinbolikoaren inguruko hausnarketa saioak Bilbon

Hurrengo irailaren 21 eta 28an, arratsaldean, medicusmundi bizkaiak, Faktoria Lilaren kolaborazioarekin eta Diputazioko onarpenarekin, gizarte zibileko eta erakunde publikoetako indarkeria sinbolikoa antzematea eta aurre egitea helburu duten hausnarketa saioak antolatuko ditu Bilbon (Bolunta).

Saio hauen helburu nagusia medicusmundik 2013an emakumeen gorputzen gaineko indarkeria sinbolikoaren inguruan hasitako lanekin jarraitzea da. Izan ere, urte hauetan hainbat motatako ekintzak egin dira: irakasleekin eta ikasleekin batera prebentzio tailerrak, sentsibilizazio ekintzak ikasleekin eta saio presentzialak Osakidetzan.

Saio bakoitzak hiru orduko iraupena izango du eta Boluntako ospakizun-aretoan (Ronda kalea z/g) egingo dira. Bertaratzea dohainekoa izango da.