Archives for February 2016

Los Grandes Lagos (Afrika Zentrala): gaur egungo egoera

Azken urtean, Burundin bizi izandako krisi politikoak milaka biktima utzi ditu, hala nola, errefuxiatuak. Urtarrilaren amaiera aldera, Nazio Batuak azpimarratu ditu gatazkaren dimentsio etnikoaren igoera zuzena. Burundin ez ezik, Afrika Zentral osoak pairatu du gatazka. Egun, Burundik Ruandan eman ziren genozidioen bidea hartzearen beldurra nagusitu da; eskualdeko eragile desberdinek egoerak txarrera egitea duten interesa nagusitu dela medio.

Bestalde, Burundik bere mugen barnean kaosa mantendu dezakeen edo ezin dezakeen eztabaida kontuan hartuta, eskualdea hainbat gatazkarekin lotuta dago. Kongoko Errepublika Demokratiokoak 2002. urtean eman zion bukaera gerrari; hala ere, ez da egoera erreala. Izan ere, Kivu-ko probintziak gatazkan jarraitzen dute. Aipatutako gatazka nagusitu egin da milizien malipulazioaren ondorioz Ruandaren aldetik, baliabide desberdinen erauzketa ilegalerako. Gainera, Frente Demokratikoko gerrillak zaintzen dituzte Ruandaren Askatasunerako (FDLR), Kongoko lurraldean biziraun zuen hutu gobernu genozidatik sortutakoa. Ruanda, aldiz, bere milizia kongotar propioa dauka “M23”. Hala ere, Errepublika Zentroafrikarrarekin (RCA) duen lurralde muga kontrol txarrean eta Ejército de Resistencia del Señor-ekin gatazka jarraietan murgilduta dago Ruanda. Hegoaldeari begira, mugimendu étnico islamista Fuerzas Aliadas Democráticas-Ejército Nacional de Liberación (ADF-NALU), sedea RDC-n eta Sudanen laguntza duela, Ugandaren aurka egiten du; Kongoko Errepublika demokratikoak ezer egiten ez duen bitartean. Gainera, RDC eta Ugandak lago Alberton aurki daitekeen petroleo erauzketagatik konpetitzen dute, bion arteko frontera komunean aurkitzen baita lakua. Horrenbestez, desoreja da nagusi Afrika Zentraleko Errepublikan, hego-Sudan, Kivus (RDC) eta Tanganika lakuaren kostaldean. Izan ere, herrialde hauetako bat bera ere ez da gai autoritate erreala erabiltzeko. Bestalde, Ugandak eta Ruandak zailtasunak dituzte beraien periferia kontrolatzeko.

Aurretik ere frogatu izan den prozedura da gorrotoa zabaltzea Los Grandes Lagos inguruko etnia desberdinen artean. Aldi berean, inork ez du ezer egiten; indarkeriak gora egiten du kontaktu politikoan, non egitura ahulezia aprobetxatuz, onuradun gehiago aurkitzen diren aurkakoak baino.

Gatazkaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo orrialdean kontsulta daiteke:

Grandes Lagos: semana del 30 de enero al 5 de febrero de 2016

medicusmundi bizkaia-k Dr. Andrés Aya Goñi aurkeztu du Bilboko kale bat izendatzeko hautagai

Aya Goñik bere bizitza giza eskubideetan eta osasunean oinarritu zuen, oztopo eta desberdintasunen aurka eginez

medicusmundi bizkaiak Andrés Aya Goñi doktorea proposatu du Bilboko kale bat berrizendatzeko Memoria Historikoaren Legeren ondorioz garatutako kaleizendatze prozesuan. Izan ere, hautagai den Aya Goñi doktorea bere bizitzako printzipioak giza eskubideen errespetuan eta pertsonen dignitatean oinarritu ditu.

Andrés Aya Goñi doktorea (28/12/1911) medicusmundi bizkaiaren sustatzailea izan zen. Medizina eta kirurgia ikasi zituen Bartzelonan eta 1933an lizentziatu egin zen. Doktoretza Vienan lortu zuen; bertan aurkitzen zen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, 1936ko uztailean. Bere aberrira itzuli zen orduan, Gudari moduan borrokatzeko. Gerora, preso hartu zuten eta Duesoko (Kantabria) espetxean igaro zituen hiru urte.

medicusmundi 1962an sortu zen nazioarteko osasun laguntzarako organismo moduan, Bartzelonan. Aya Goñi doktorearen ikaskide batek iradokitu zion herrialdeenganako ardura zuen jendea mobilizatzeko, azpiegiturengatik populazioaren beharrizan minimoak ArticuloDEIA1983medicostercermundoasetzeko osasun zerbitzurik ez zuten herrialdeenganako ardura. Ondorioz, 1966ko urtarrilaren 17an sortu zen medicusmundi bizkaia, Andrés Aya Goñi erakundeko lehen idazkaria zelarik. 1983an erakundeko presidente izendatu zuten bere burua.

Ekuadorren, herrialdean aurretiaz existitzen ziren anbulatorioak sustatu eta potentziatu zituzten. Bestalde, Ruandan, azpiegitura berriak sortu zituzten: ospitale txiki bat, erizaintza pertsonala zuen eraikina, eta bestelako nutrizio-zentruak.

Beste hainbat meritu sozial eta osasun merituren artean, demokraziako Eusko Jaurlaritzako lehen Osasun sailburuordea izan zen Aya Goñi, baita Mediko Eskola Ofizialeko presidente. Gainera, Etorkintza eratu zuen, ekintza eta prozedurak mendekotasuna, buruko gaitzak edo gizarte-bazterkeria pairatzeagatik arriskuan dauden pertsonei zuzenduta dituen erakundea.

Andrés Aya Goñi bezalako pertsonei esker, medicusmundi bizkaia osasun publiko eta unibertsalerako eskubidearen alde burutzen ditu bere ekintzak. Herrialde txiroekiko konpromisoz beteta, oztopo eta desberdintasunen aurka borrokatuz. Gizartean aldaketak sortzen ditu medicusmundik ordutik; kultura solidarioa eta gizartearen konpromisoa sustatzen dituelarik, pobrezia desagerraraztea eta osasuna munduko edozein pertsonarentzako eskubidea izatea helburu dutela. Horrenbestez, medicusmundi bizkaiak Andrés Aya Goñi aurkezten du Bilboko kale baten berrizendapenerako hautagai.

 

medicusmundi bizkaiak hitz goxo batzuk ere eskaini nahi dizkie Andrés Aya Goñirekin batera erakundearen hastapenean egon ziren pertsona horiek guztiei; horien artean, Barturen doktorea, Ignacio eta Tere Olaizola, D. José Telleria ingeniaria, Antton Damborenea oftalmologoa eta pertsona asko gehiagori ere. Eskerrik asko.

Indarkeria sinbolikoari buruzko tailerra

Otsailaren 10ean hitzordua daukagu Bidarteko Gizarte Etxean (Deustu). Izan ere, Indarkeria sinbolikoari buruzko doako formakuntza tailerra emango da bertan, 16:00 eta 18:00 bitartean.

medicusmundi bizkaia antolatutako tailerra, eta Miriam Herbón eta Idily Méridaren eskutik, indarkeria sinbolikoari lotutako gaiak landuko dira, baita gazteengan duen efektua ere. Halaber, indarkeria honek emakumezkoen gorputzean duen inpaktuan sakonduko da, giazarteak zenbait gaietan duen influentzia kontuan hartuta: edertasun kanonak, elikadurarenganako jarrera, etab.

medicusmundi bizkaia neska-mutil gazteengana edota hezkuntzari lotutako edozein pertsonari zuzentzen zaio indarkeria sinbolikoarenganako kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta prebentzioa duela helburu. Izan ere, gazteek gehienbat aspektu fisikoekin (kolpeak, borrokak…) erlazionatzen dute indarkeria. Ondorioz, indarkeria sinbolikoa bigarren maila batean geratzen da, ia-ia nabari ezinik.

Indarkeria sinbolikoa emakumezkoek bete beharreko edertasun kanonetan oinarritzen da, hedabiedeek, modek, sare sozialek eta gizarteak berak ere inposatutakoak. Gainera, hauek dira arrakasta edo porrot soziala bermatzen dutenak. Horrenbestez, marko honek, gazteen artean normalizatzerako bidea duen errealitatea marrazten du; indarkeria sinbolikoa guztiz iker ezin geratzeko arriskua dakarrena.

Hori dela eta, tailer honen bidez kontzientzia maila handiagoa eta konpromiso aktiboagoa lortu nahi da emakumeenganako edozein motako indarkeriari dagokionez.

Anima zaitez eta parte har ezazu!

JARDUNALDIA: “OSASUNA, ESKUBIDEA ALA NEGOZIOA?” DATORREN OTSAILAK 23AN BILBON

Datorren otsailak 23an, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3), “Osasuna: eskubidea ala negozioa?” jardunaldia izango da, medicusmundi arabak, bizkaiak eta gipuzkoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) antolatuta.

[Read more…]

Juan Luis Uriari, Osalde (Osasunaren aldeko Euskal Foroaren antolakunde kide) presidenteari, egindako elkarrizketa “Sektore ekonomiko boteretsuenek indarra egiten dute osasuna ahalik eta gehien pribatizatzeko”

Osakidetzako Osasun sailean egiten du lan baina, horrez gain, Juan Luis Uria Osaldeko presidentea da; elkarte hori Osasunaren aldeko Euskal Foroan dago, eta foro horretan zenbait antolakunde eta talde elkartzen dira osasun publiko eta unibertsalaren alde.  Izatez, egun, Foroak eta medicusmundik elkarrekin egiten dute lan proiektu bat gauzatzeko eta, proiektuak, ondoko helburua du, besteak beste: euskal sektore publikoan ematen diren pribatizatze-prozesuei eta osasuna eskuratzeko aukerei buruzko ikerketa egitea.  Elkarrizketa honetan, gai horri buruz eta euskal erakundeetan horren inguruan jasotzen diren erreklamazioei buruz hitz egin du.

Monica Rincon

Gehiago: 2015 negua, MMB buletina

[Read more…]