Archives for June 2014

Medicusmundi bizkaiako taldeak joan den astean antolatutako kongresuan jasotako bermea eskertzen du

Alde zaharreko esperientzia gelak “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” kongresuarekin bete ziren. [Read more…]

Txostengileak arreta handiz aztertuz: María Luisa Delgado Martín

Aurreko asteetan bezala, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: nazioarteko lankidetzaren erronkak kongresuan parte hartuko duen hizlari berri baten artikulua ekartzen dizuegu. Kasu honetan, María Luisa Delgado Martin erizainaren txanda da. [Read more…]

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Casilda Velasco

Astea ixten dugu Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: nazioarteko lankidetzaren erronkak kongresuan parte hartuko duen Casilda Velasco hizlariari buruzko artikulu berri batekin. [Read more…]

Medicusmundi bizkaiatik Euskal Herriko Eskubideen Karta aurkezten dizuegu

Joan den larunbatean, ekainak 14, Euskal Herriko Eskubideen Karta aurkeztu zen eta medicusmundi bizkaiatik pdfa eskaintzen dizuegu deskargatu ahal izateko.

Bestalde, bideo honetan aurkezpena nola joan den ikusi ahal izango duzu.

Gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoa saihesteko taillerrak Sopuertan

Joan den ostiralean, ekainak 13, ikasgeletan nerabeen gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoarekin amaitzeko tailer berri bat antolatu zen, irakasleei zuzenduta. Kasu honetan, Sopuertako San Viator elizbarrutiko irakas-gunearen bost irakasleek parte hartu zuten. [Read more…]

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Jorge Irazola

Aste honetan, “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” kongresuaren azken xehetasunak prestatzen gabiltza, hurrengo astean egingo dena, ekainaren 25 eta 26an. Hala ere, ez dugu albo batera utziko gure txostengileen analisia. Astelehen honetan, Jorge Irazola biologoaren txanda da, medicusmundi elkarteko ohiko kolaboratzailea. [Read more…]

Erizain espainiarren esplotazioa Alemanian

Madrilera etortzen dira jendea harrapatzera eta hamar erizain eramaten dituzte hilero. Nik bi urteko kontratua sinatu nuen, klausula batekin, zeinen arabera 6.000 eta 10.000 euro arteko isuna ordaindu behar nuen lanez aldatzen banintzen, edota kontratua betetzen ez banuen. Heldu bezain laster, alemanezko sei hilabeteko kurtsoa egin nuen, EBaren diru-laguntzarekin, baina enpresak guri kobratzen gaitu.

Eta hiria erabakitzearena, ezer. Hiri txikietara bidaltzen gaituzte, lekua hobetzeko aukerarik gabe. Soldata, Alemaniako kideekin konparatuz, %20 eta %40 arteko murrizketa du, eta, gainera, ez dugu negoziatzeko aukerarik…

Erizain izatetik, laguntzaile izatera pasatzen gara, gero zaindarira… azkenik, neskame izatera heldu arte. Nola ez, hamabi ordu jarraian lan egiten duzu, atsedenik gabe, eta, gainera, oporrak eta bajak ez dituzte era egokian ordaintzen… Batzuetan bi hilabete jarraian kobratu gabe egoten gara!” [Read more…]

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Verónica Cruz

Ostegun honetan, “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duen beste txostengile berri batekin jarraituko dugu, Verónica Cruz, Guanajaton (Mexicon) dagoen Las Libres zentroaren zuzendaria. [Read more…]

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Cristina del Carmen Alvarado Lara

Astea ekainaren 25 eta 26an Bilbon antolatuko den “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duen beste txostengile berri batekin hasiko dugu, Cristina Alvarado Lara, Hondurasen oso ezaguna dena, aurrera eraman duen genero-indarkeriaren kontrako borroka dela eta. [Read more…]

Pertsonal sanitarioaren migrazioa: Osasun sistema iraunkorrak mundu osoan

Hogei urteetan Espainiak mediku hartzaile izatetik igorle izatera pasatu egin da. Gainera, 2025ean medikuen %14eko defizita egongo dela aurreikusten da. [Read more…]