Archives for December 2013

Zorionak eta urte berri on!

medicusmundi bizkaiak Eguberri zoriontsuak eta urte berri on opa nahi dizuegu. Osasunez beteriko urtea mundu guztiarentzat.

[Read more…]

“Komunitateak komunak eta ur-hornidura sistema eraikitzen parte hartuz duenez, egindako ahalegina balora dezakete”

Bilboko Virginia Alonso de Linajek, 26 urteko geologoak, eta Ana Matienzok, 30 urteko kimika eta ingurumen ingeniariak, udan Puerto Cortesen (Honduras) ur hornidurarako eta saneamendurako proiektu batean parte hartu dute. medicusmundi bizkaiak eta hango Udalak gauzatu dute aipatutako proiektu hori.  Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programari esker, herrialdea ezagutzeko eta uraren kudeaketa hobetzen laguntzeko aukera izan zuten, baita ingurumena zaindu eta babesten laguntzeko ere.

[Read more…]

Euskadi, gero eta urrunago garapenerako % 0,7tik

Munduko Medikuak, Prosalus eta medicusmundi GGKE-ek Euskadiko erakundeei eskatzen diete finantzaketa-lerroak atxiki eta indar ditzatela eta 2007an onarturiko EAEko Lankidetzari buruzko Legea bete dezatela.

[Read more…]

Izaskun Manero, Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua Bertso lehiaketaren irabazleak

Abenduaren 5ean, “Nire gorputza nire erabakia” Bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa burutu genuen Bilbon. Honetarako bertso-saio bat antolatu genuen eta Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak gurekin egon ziren. Bertsolariak izan ziren irabazleen izenak ezagutzera eman zituztenak. Zorionak Izaskun Manero (Gazteen maila 1. saria), Deustuko Gazteak – Unai Foruria (Gazteen maila 2. saria), Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua (Helduen maila 1.saria) eta Daniel de Miguel (Helduen maila 2. saria). Txalapartariak, dantzariak, pintxoak eta bideo animazioak izan genituen. Giro ezin hobea.

[Read more…]

Miren Amuriza eta Etxahun Lekue Bertso-paper lehiaketaren Sari-banaketan

Abenduaren 5ean, osteguna, Nire gorputza nire erabakia bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa izango da. Horretarako, Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak egongo dira Bilboko Hika Ateneoan burutuko den bertso-saioan. Gainera gaiarekin lotuta Performance bat garatuko da, bai Hikan baita Bilboko Alde Zaharreko “Boutique de la media” dendan ere. Txalaparta, pintxoak eta sorpresa gehiago! Anima zaitez eta gerturatu. Sarrera Doan.

[Read more…]