Txostengileak arreta handiz aztertuz: Ana Silvia Monzón Monterroso

Txostengileak  arreta  handiz  aztertuz:  Ana  Silvia  Monzón  Monterroso Image

Bigarren artikulu honetan, ekainaren 25 eta 26an Bilbon antolatuko den “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duen beste txostengile berri bat aztertuko dugu, Giza Zientzietan Doktorea den Ana Silvia Monzon Monterroso, Guatemalako emakumezkoen mugimenduetako erreferentzia bat.

Soziologian lizentziatu zen 1992an, Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Zientzia Politikoetako Eskolan. Geroago, gizarte zientzien inguruko master eta doktoregoa lortu zituen. Gainera, ikerketan, irakaskuntzan eta komunikazioan lortutako esperientzia egiaztatuta emakumeen eskubideen defentsarako eta sustapenerako ibilbide izugarria bermatzeko aukera eman dio.

Bere bizitzan zehar, Guatemalako San Carlos Unibertsitatean irakaslea eta ikertzailea izan da eta, gaur egun, Genero eta Feminismoak Programa Akademikoaren (FLACSO, Guatemalako egoitza) koordinatzailea eta irakasle/ikertzailea da.

Bestalde, gai honen inguruan lortutako esperientzia dela eta, hainbat argitalpen publikatu egin ditu, esaterako, 2013an argitaratutako “Entre la realidad y el desafío. Mujeres y participación política en Guatemala”. Argitalpen horiei esker, zenbaitetan sariak jaso izan ditu, adibidez, 2010eko abenduan José Simeón Cañas-UCA Erdialdeko Amerikako Unibertsitateak  eta PNUD/El Salvadorrek emandako “Premio a la mejor tesis en temas de migraciones”.

 

Itzuli