taller de rap tailerra

Rap tailerra Durango 2018

Egunak: 2018ko urtarrilak 2-5

Lekua: Durango, Andragunea

Kontaktua: comunica.bizkaia@medicusmundi.es / 94 412 73 98

Leku kopurua: Mugatuak

Prezioa : Doan

Izena emateko epea: Edukiera osatu arte


Rap musika ahalduntze feministarako tresna sormen artistikoaren bitartez

La Furia rap abeslariarekin batera, medicusmundi bizkaiak tailer bat antolatu dute Durangon, musika estilo honen bitartez gizartean ematen diren jarduera sexistak borrokatzeko

furiarap7

Begirada feminista piztu eta Durangoko neska nerabe eta gazteen ahalduntzea bultzatzeko asmoarekin, medicusmundi bizkaiak eta La Furia rap-abeslariak tailer bat eskainiko dugu, 2018ko urtarrilaren 2a eta 5a bitartean. Ekintza honekin gizartean ematen diren jarduera sexistak identifikatu eta sormen artistikoaren bidez salatzea da helburua. Ekimen hau posiblea da Durangoko Udalaren Lankidetza Arearen finantzaketari esker.

Partaideen esperientzia eta ezagutzetatik habiatuta eta nazioarteko rap artista eta ekintzaile emakumeen adibidea jarraituz, bertaratzen diren gazteek ikuspegi feminista baliatuko dute abestiak sortzeko, La Furia abeslariaren erritmora. Tailerren bilakaerak egoera aproposa sortzen badu, abestiarekin bideoklip bat ere egiteko aukera egongo da, abestiaren mezua oraindik gehiago zabal dadin.

Emakume gazteentzat zuzendutako tailer hauek Durangoko Andragunean (Torre Lariz kalea 2.) egingo dira, 2018ko urtarrileko lehen astean. 10:00etatik 14:00etara. Izen ematea www.medicusmundibizkaia.org web helbidean egin beharko dira.

Musika estilo hau 70. hamarkadan jaio zen Bronx auzoan, baliabide gutxi zituzten hiri-guneetako biztanleen desberdintasun sozial eta eskasiak salatzeko baliabide gisa. Mugimendu feministak tresna hau bere egin du, gizartean kontzientzia kritikoa sortzeko asmoarekin, eta medicusmundi bizkaian mota honetako ekintzak babestu nahi ditugu ahalduntze feministarentzako aproposak direla uste dugulako.

 

 

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen