Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak – Argazki galeria

Urriaren 25ean medicusmundi bizkaiak Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen inguruko jardunaldia antolatu zuen. Bertan komunikazioaren alorreko profesionalek komunikabideetan emakumeenganako indarkeriak jasotzen duen tratamenduaren inguruan beraien ikuspuntua partekatu zuten.

Jornada - violencia contra las mujeres y medios de comunicación femgarabat

Femgarabateko neskek Maria Dolores Marroquinen hitzaldian egin zuten Kontaketa Grafiko Feminista

 

Jornada - violencia contra las mujeres y medios de comunicación femgarabat

Femgarabatek mahai inguruan egin zuten ilustrazioa

Gonbidatuen artean Maria Dolores Marroquín, Guatemalako LaCuerda erakundeko kidea egon zen. Berarekin batera Irantzu Varela, kazetaria, feminista eta Faktoria Lilako koordinatzailea; Andrea Momoito Pikara Magazineko koordinatzailea; Joana Etxano Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza arduraduna Mugarik Gaben eta Loreto Larunbe EITBko kazetaria.

 

Hauteskunde osteko egoera gaiztotzen doa Hondurasen eta hautagaiek gerra zibilaren atarian daudela diote

Azaroaren 26an Hondurasen egin ziren hauteskunde presidentzialen osteko zenbaketa prozesuan eman ziren irregulartasunek herrialdea krisi politiko baten murgildu dute; ordutik egon den errepresioak gutxienez 20 hildako eragin ditu eta egoera konpontzetik urrun dagoela ematen du. Hauteskunde Auzitegi Gorenak Hernandez presidentea bere postuan berretsi  zuen, baina oposizioak iruzurra salatu zuen eta Amerikako Estatuen Erakundeak (OEA) emaitzen ziurtasun falta dela eta hauteskundeak berriro ospatzeko eskaera egin du.

Modu baketsuan ospatu ziren hauteskundeak ospatu eta  10 ordura, %57a zenbatua zegoenean, Hauteskunde Auzitegi Gorenak Aliantzako hautagaia, Salvador Nasralla, bost puntuko aldearekin irabazlea zela adierazi zuen. Hala ere, emaitza hauek kaleratu aurretik, bai alderdi Nazional Kontserbadoreko Juan Orlando Hernandezek eta baita Diktaduraren Aurkako Aliantzako Nasrallak bere burua irabazle aldarrikatu zuten, herritarren artean nahasmena sortuz.

Hurrengo orduetan landa inguruetako botoak falta zirela arbuiatuta, eta hauteskunde sistemaren irregulartasun askoren artean, auzitegiak lehendik boterean zegoen alderdi Nazionalari eman zion garaipena, %2ko botoen aldearekin.

Momentu horretatik aurrera protestak herrialde osotik hedatu ziren, toki batzuetan modu bortitzean. Gobernuaren errepresioa ere parekoa izan da 20 hildako baino gehiago eraginez, eta bertan izan diren ikuskariek giza eskubideen urraketak egon direla adierazi dute. Abenduko lehen hamar egunetan etxeratze-agindua ere egon zen, muturreko egoera honi erantzuna emateko.

Nasralla 2009an estatu kolpe baten bidez boteretik kendu zuten Manuel Zelaya presidente ordeak babesten duen hautagaiak, Estatu Batuetatik Honduras gerra zibilaren atarian zegoela adierazi zuen, eta nazioarteari eskatu bere inplikazioa eskatu dio.

medicusmundi bizkaiak Karibeko herrialdean garatzen dituen proiektuak geldituta daude edo normala den erritmoa baino motelagoa dutela adierazi du Angel Maria Sorto ordezkariak. Mobilizazioek ia herrialde osoa eten dute eta osasungintzako langile batzuekin aurreikusi tako ekintzak eta komunitateekin zituzten prestakuntzak bertan behera utzi behar izan dituztela dio.

Bestalde Intibucan Iurretako udaletxearekin adostutako proiektua arazorik gabe hasi dela dio, zonalde honetan ez delako hainbeste liskar egon; baina Tegucigalpa hiriburura heltzea ezinezkoa dela azaldu du Sortok.

Orokorrean herrialdean egoera nahasia dela dio, arpilatzeen ondorioz banku asko itxi egin dituzte eta administrazio publikoak ez du funtzionatzen, ez dagoelako argi nortzuk diren orain agintean daudenak. Epe laburrean gertatuko dena ere ez dago argi, beraz momentuz egoerak nahasita jarraitzen du eta herrialdea ia guztiz geldituta dago momentu honetan.

Gernikako udaletxeak Guatemalan berdintasun proiektuak finantzatuko ditu

Gernika-Lumoko udaletxeak, Guatemalako ASOGEN erakundeak burutzen duen proiektuari laguntza emango dio, sexu indarkeriaren biktima izan diren nerabeen eskubideak defendatzen dituen proiektua babestuz, medeicusmudi bizkaia erakundearen bitartekaritzarekin.

Proiektu honekin sexu indarkeria jasan duten 12 eta 17 urte bitarteko 33 nerabeei arreta osoa eskainiko zaie. Kolaborazio honi esker, nerabeek osasun arreta eta laguntza psikologikoa jaso ahal izango dute, epaiketa kasuetan ere aholkularitza eta laguntza jasoz. Gainera epe luzean testuinguru berrietan bere bizitza garatzeko tresnak ere emango zaizkie.

Nerabeek Chimaltenango CAIMUS (Emakumeentzako Arreta Okoso Zentroa) gunean babes osoa jaso ahal izango dute. Beraien bizitza arriskuan dagoen eta familiaren babesa ez duten nerabeen kasuetan, zentroan bertan denbora baterako hostauta ere emango zaie.

 

 

 

Guatemala Gernika ASOGEN