“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentala

“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentalak osasunerako sarbidearen egoeraren inguruko gogoeta planteatzen du. Osasuna baldintzatzen duten determinatzaileak osasun zerbitzuetatik haratago doazela eta faktore ezberdinek nola eragiten duten gure bizitza kalitatean, hain zuzen ere.

[Read more…]

“Osasuna, denon ardura”

medicusmundik Osaldek antolatu dituen osasunaren defentsan herritarren parte hartzea bultzatzeko antolatu diren jardunaldietan parte hartuko du, martxoaren 2 eta 3an.

medicusmundi arabak, medicusmundi bizkaiak eta medicusmundi gipuzkoak, OSASUNA DENON ARDURA, Osaldek eta Osasunerako Euskal Foroak antolatzen dituzten jardunaldietan parte hartuko dute.

Jardunaldien helburua, Osasunerako Euskal Foroak hasieratik landu dituen gaietan herritarren parte hartzea sartzea izango da.

Bati-bat hiru gai jorratuko dira batez ere: Giza determinatzaileen eragina, osasun sistemen egonkortasuna eta herritarren parte hartzea

Medicusmundik, Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak ikerketaren aurkezpenarekin parte hartuko dute. Ikerketa hau OPIK, Osasunerako Gizarte-Baldintzagile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa Taldeak egin du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten testuinguruan.

Izen ematea  Osalde.org webgunearen bitartez edo op.paisvascomail.com helbidera mezu bat buidaliz egin daiteke.

Egin klik hemen programa osoa ikusi ahal izateko.

Honduras eta El Salvadorreko osasun sistemak eta sarbideak

Munduko herrialde ezberdinetan dauden osasun sistemak eta herritarrek hauetara duten sarbidea ikustaraziko duen dokumentala filmatzeko, medicusmundi bizkaia Ertamerikan izan da. Oraingo honetan taldea El Salvador eta Hondurasen egon da, bertako osasun sistemetan egiten ari diren erreformak aztertzen.

Osasun publikoaren maisutza arduradunekin elkarrizketa, Honduraseko osasun sistemaren erreformari buruzko iritzia ezagutzeko.

 

Red de Mujeres de P. Cortes erakundeko partaideekin eztabaida taldea

Herrialde hauetako egoera sozio-sanitarioa hurbiletik ezagutzeko, taldeak osasun zerbitzu eta ministerioetako langile eta ordezkariez gain, erabiltzaileak eta hango erakundeak ere elkarrizketatu ditu. Herritarren egoera eta beharrizanak azaleratzeko komunitateekin talde eztabaidak ere egin dituzte.

Herrialde hauetako osasun sistemak eraldaketa prozesuan aurkitzen dira, eta medicusmundi bizkaia osasunera sarbidea errazten duten gakoak aztertu ditu, osasun arloan dauden ezberdintasunak eta kezkak identifikatzen, eta konponbideak aztertzen.

Dokumentala otsailean egingo diren nazioarteko jardunaldietan aurkeztuko da, osasun sistema ezberdinen eta hauek dituzten arriskuak ikustaraziz.

 

 

“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Bizkaiara heldu da

Igande honetan, irailak 18, 13:00etan, Basauriko Kale Nagusiaren eta Berriotxoa Kalearen arteko bidegurutzean, Medicus Mundi GGKEk “Osasuna preziorik onenean” izenburua duen musika eta antzerki ekitaldiari hasiera emango dio, Basaurin, Algortan, Erandion, Santurtzin eta Bilbon aurrera eramango dena, Gipuzkoatik pasa eta gero.

Lan hori sortu duen eta euskal herriko kaleetan hori antzeztuko duen Tirante Plataformak, Medicus Mundirekin adostuta,  emanaldi honen bidez “osasun publikoa bidegabeko eta desberdina den osasunaren mesederako galtzen ari dela” azaldu nahi du. Bide horretatik, GGKEk jarduera horren bidez pertsona guztientzat osasunerako eskubidea erreklamatzea izango du helburu, izan ere, 16/2012 Errege Dekretua indarrean sartu zenean galdu zen hori eta gizartearen kolektibo baztertuenetako batzuk osasun publikoaren estalduratik kanpo utzi zituen, adibidez egoera irregularrean dagoen etorkinen biztanleria.

Egoera honen aurrean, eta pertsona gehienek osasun publiko eta unibertsalaren sistemari ematen dioten balorazioa kontuan izanik, “herritarrek babestu nahi duten zerbitzu publikoa delako”, Medicus Mundik adierazi du adi eta zelatan egon beharra dagoela pertsona guztiek osasun arreta izateko duten eskubideak jasaten dituen mehatxuen aurrean, globalizazioaren, politika neoliberalen eta murrizketen ondorioz arriskuan dagoelako etengabe.

EAEn, diotenaren arabera, osasun-sistemaren berrikuntzaren ondorioz, etorkinen hainbat kolektibo euskal osasun-sistematik kanpo uzten dituzte edo hori lortzeko eragozpen handiak jartzen dizkiete. Adibide moduan, erreforma horrek administrazio-egoera irregularrean dauden emakume etorkinen babesik gabeko egoera azaltzen du, indarkeria matxistaren biktima izan daitezkeelako osasun-arreta izateko eskubidea kendu zaielako.

“Osasuna preziorik onenean” antzerki eta musika ekitaldi hori Euskadiko Medicus Mundiren hiru elkarteek gauzatu duten proiektu baten parte bat da eta “Osasun Publiko eta Unibertsalaren alde. Osasun arreta izateko eskubidean dagoen ekitate-eza” izena du. Ekimen horren esparruan, GGKE horiek, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, Bilbon joan den otsailean “Osasuna: eskubidea edo negozioa?” jardunaldia antolatu zuten eta euskal osasun-sisteman dauden pribatizazio-prozesuak eta horretan sartzeko desberdintasunak azaltzea du helburu.

Proiektu honen garapenean, publikoa, unibertsala eta kalitatekoa izango den osasun sistema bermatzeko lanean ari diren beste kolektibo eta gizarte eragile batzuen laguntza ere badu Medicus Mundik, adibidez Munduko Medikuak eta Osalderena.

Programazioa: 

  • Basauri: Kale Nagusiaren eta Berriotxoa Kalearen arteko bidegurutzea, irailak 18, igandea, 13:00.
  • Algorta: Musika eskolako sarrerako plazan (Antzoki Berria), irailak 22, osteguna, 19:00.
  • Erandio: Metroko Plazan, irailak 27, asteartea, 19:00.
  • Santurtzi: Cagonillos Plazan, irailak 28, asteazkena, 19:00.
  • Bilbo: Arriagako Plazan, irailak 29, osteguna, 18:30

JARDUNALDIA: “OSASUNA, ESKUBIDEA ALA NEGOZIOA?” DATORREN OTSAILAK 23AN BILBON

Datorren otsailak 23an, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3), “Osasuna: eskubidea ala negozioa?” jardunaldia izango da, medicusmundi arabak, bizkaiak eta gipuzkoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) antolatuta.

[Read more…]

Juan Luis Uriari, Osalde (Osasunaren aldeko Euskal Foroaren antolakunde kide) presidenteari, egindako elkarrizketa “Sektore ekonomiko boteretsuenek indarra egiten dute osasuna ahalik eta gehien pribatizatzeko”

Osakidetzako Osasun sailean egiten du lan baina, horrez gain, Juan Luis Uria Osaldeko presidentea da; elkarte hori Osasunaren aldeko Euskal Foroan dago, eta foro horretan zenbait antolakunde eta talde elkartzen dira osasun publiko eta unibertsalaren alde.  Izatez, egun, Foroak eta medicusmundik elkarrekin egiten dute lan proiektu bat gauzatzeko eta, proiektuak, ondoko helburua du, besteak beste: euskal sektore publikoan ematen diren pribatizatze-prozesuei eta osasuna eskuratzeko aukerei buruzko ikerketa egitea.  Elkarrizketa honetan, gai horri buruz eta euskal erakundeetan horren inguruan jasotzen diren erreklamazioei buruz hitz egin du.

Monica Rincon

Gehiago: 2015 negua, MMB buletina

[Read more…]