2016eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.

2016 urtean medicusmundi bizkaian egin dugun lanaren laburpena biltzen duen memoria aurkezten deizuegu gaur.

2016. urtea oso berezia izan da gure elkartearentzat, 50. urteurrena ospatu dugulako. Mende erdia bete dugu osasunaren aldeko eskubidea aldarrikatzen, Hegoaldean zein Iparraldean.

Orri hauetan gure lehentasunak zeintzuk diren gure lerro estrategiakoak, zein herrialdetan egiten dugun lan, eta zer nolako emaitzak ditugun zure diru eta esfortzuari esker aurkezten dizugu.

2016-ko memoria irakurri

Urtarrilaren 17an, brindisa!

Datorren urtarrilaren 17an, arratsaldeko 7etan, Bizkaiko Medikuen Elkargoan elkar ikusteko gonbidapena luzatzen dizuegu, eta beste 50 urte osasun-eskubidea aldarrikatzeko brindisa egin dezagun!
[Read more…]

2016ko udazkeneko boletina argitaratuta dago jada!

Medicusmundi bizkaiatik 2016ko udazkeneko boletina berriki argitaratu dela adierazten dugu. Bertan, gure elkarteko aktualitatea errepasatzen dugu, langile ohiak diren elkarrizketa batzuekin, Guatemalan eta KEDn ezartzerakoan bizitako egoera kontatzen dutenartikuluak, gure 50. urteurrenaren errepasorik hoberena…

Eta, azkenik, boletín hau egiteko parte hartu duten kide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, laguntza handia izan zarete guretzat!

medicus-mundi-no-84

Eguberri on medicusmundi bizkaiaren partez!

Hain seinalatuak diren egun hauetan, medicusmundi bizkaiatik gurekin egon diren pertsonei eskerrak eman nahi dizkiegu, bidezkoagoa eta denontzat den osasun publiko baten alde borrokatzeagatik.

Hori dela eta, espero dugu maitatzen dituzuen pertsonekin festa atseginak biziko dituzuela. Izan ere, gizakiak izanda, gehiago disfrutatzen dugu gure ingurukoekin.

Gainera, joaten den urte honetan, gure elkartearen 50. urteurrena ospatu dugu. Hori dela eta, ezin gara ahaztu 50 urte hauetan gure jardueretan lagundu diguten pertsonetaz, jarraitzen direnak, gero arte esan dutenak eta baita gurekin ez daudenak. Zuengatik, mila esker!

Eskerrik asko 50 urte hauetan gurekin egoteagatik!

Joan den azaroaren 18an gure 50. urteurrenaren ekitaldia egin genuen Bizkaiko Medikuen Elkargoan eta, medicusmundi bizkaiatik, jasotako elkartasuna eskertu nahi dugu.

Asko izan ziren hurbildu ziren pertsonak eta, haiekin, arratsalde on bat pasa genuen gure erakundearen 50 urteak gogoratzen.

Eta, hurbiltzeko aukerarik izan ez bazenuen, hementxe daukazu argazki galeria bat eta 50. urteurreneko bideoa!

Medicusmundi bizkaiaren izenean, “Desde Santurtzi a Bilbao” Lasterketa dela eta jasotako babesa eskertzen dugu

medicusmundi bizkaiatik, Santurtziko Atletismo Taldeari eta medicusmundi bizkaiaren izenean korrika egin zutenei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Plazer bat izan zen guretzat Santurtziko Atletismo Taldearekin kolaboratzea, izan ere, dortsal bakoitzeko euro bat eman zion medicusmundi bizkaiari.

Bestalde, irabazleak zoriondu behar ditugu, garaipena lortzeko esfortzu handi bat egin zuten eta.

Hurrengo urtean errepikatzea espero dugu!

medicusmundi bizkaiako 50. urteurreneko ekitaldia

Joan den azaroaren 18an medicusmundi bizkaian gure 50. urteurrena ospatu genuen Bizkaiko Medikuen Elkargoan.

Ekitaldian Bilboko Alkateak, Juan Maria Aburto, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko, Lankidetzako eta Dibertsitateko Zuzendari Nagusi den María Guijarro-k eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zuzendariak, Paul Ortega, hartu zuten parte. Gainera, Eduardo García Langarica, FAMME-ko Presidentearen, eta Itziar Irazabalen, medicusmundi bizkaia-ko Presidentaren hitzak entzuteko aukera izan genuen. Bestalde, Begoña Ormaetxeak, 80ko hamarkadan Ruandan borondatezko lankidea izan zena, bere esperientzia eta bizipenak kontatu zituen. Púchica Muchá musika taldeko abestiak entzun genituen eta Bizkaia Irratiko Udane Goikoetxearen laguntza izan genuen ekitaldia aurkezteko.

Egun honetan Bizkaiko Medikuen Elkargora gerturatu zinenten pertsona eta entitate guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, oraingo honetan ere gure ondoan egoteagatik.Eta ekitaldian egoteko aukera izan ez zenutenentzat bideoa, irudiak eta bertan egindako argazkiak partekatzen dizuegu.

Eskerrik asko guztioi.

Gure 50. urteurrenera gonbidatzen zaitugu

Hurrengo azaroaren 18an gure 50. urteurrena ospatuko dugu Bizkaiko Medikuen Elkargoan. Azken asteetan iragarri dugun bezala, 50 urte hauetan izan ditugun pertsona guztiak batzea gustatuko litzaiguke.

Ekitaldian zehar bideo bat proiektatuko dugu, elkartearen ibilbidea eta garai desberdinetan parte hartu duten pertsonen esperientziak eskainiz. Hurrengo egunetan ospakizunaren xehetasun gehiago aurreratuko ditugu.

Hurbildu zaitez 50 urte hauek ospatzeko! Zuri esker askoz gehiago bete ahal izango ditugu! Hurrengo azaroaren 18an itxaroten zaitugu, 18:30ean, Bizkaiko Medikuen Elkargoan.

“Violencia simbólica Guatemala – Euskal Herria”, bi herrialdeen arteko indarkeria matxistak konparatzeko mahai ingurua

Hurrengo azaroaren 17an, Hika Ateneon, “Mujeres desenredando violencias” jardunaldien barruan, “Violencia simbólica Guatemala – Euskal Herria” izeneko mahai inguru bat aurrera eramango da.

Ekimen hau, medicusmundi bizkaiaren eta Faktoria Lilaren eskutik datorrena, medicusmundi bizkaiko, Osakidetzako, Zainduko, Noka talde Feministako eta Faktoria Lilako kide desberdinek Guatemalara egin duten bidaiaren inguruan joango da.

Egoera honen aurrean, mahai inguru honetan Guatemalaren eta Euskal Herriaren arteko errealitateak kontrastatzeko aukera emango da, latinoamerikako herrialdeari bisita egin dioten pertsonen testigantzei esker.

2015eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.

medicusmundi bizkaiatik atseginez jakinarazten dizuegu 2015eko aktibitate memoria guztion esku dagoela deskargatzeko, non Bizkaiko GGKEk azken urtean aurrera eraman dituen zereginak aztertzen baitira, bai hegoaldean, baita iparraldean ere.

Publikazio honen barruan, medicusmundi bizkaiak Hondurasen, Guatemalan, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ruandan aurrera eraman dituen xehetasun guztiak aurkitzeko aukera izango duzue, iparraldean Garapenerako Hezkuntzarekin edota Komunikazioarekin erlazionatuta dauden ekimenez gain.

Informazio gehiagorako, hurrengo estekan memoria deskargatzeko aukera izango duzue.

 

memoria-medicus-2015