Gelditu zaitez gurekin

medicusmundi bizkaian EUko Datuak Babesteko Erregimen Orokorrera egokitzen ari gara, eta bidaltzen dizugun informazioa jasotzen jarraitu nahi duzula baieztatu nahi dugu.

Izaera pertsonaleko datuak gurekin aurretik izan dituzun edo orain gurekin mantentzen dituzun harremanen bitartez jaso ditugu, bai bazkidea zarelako edo formakuntzetako batean parte hartu duzulako. Gure jarduera, kanpaina, jardunaldien edo ekintzei buruzko informazioa eskatu baduzu ere zure datuak izan ditzagun.

Informazioa jasotzen jarraitzeko egin klik loturan:

INFORMAZIOA JASOTZEN JARRAITU NAHI DUT

 

Ez duzu aldaketarik nabarituko zure datuen erabileran. Gure proiektuei buruzko informazioa bidaltzeko, albisteak partekatzeko eta zurekin batera osasunaren eskubidea sustatzen jarraitzeko baliatuko ditugu

Hemen kontsulta dezakezu Pribatutasun Politika.

Zure konfiantza izaten jarraitzea espero dugu.

 

medicusmundi bizkaia EUSKARALDIAren sustatzaile

medicusmundi bizkaia EUSKARALDIAren ekimenean sustatzaile gisa parte hartuko dugu. (https://euskaraldia.eus/sustatzaileak/

11 egunetan zehar euskaraz egitea da helburua (azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean), euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko helburuarekin. Sustatzaileok ekimena bera bultzatzea erabakitzen dugu eta gure egiteko nagusia, ekimenean parte hartuko duten ahalik eta Ahobizi eta Belarriprest gehien aktibatzea da. Horretarako, ekimenaren zabalkundea egingo dugu gure ekintzetan eta ditugun hedabideetan.

Gure gonbidapena ondoko bi roletako bat aukeratzea da:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Izena emateko https://izenematea.euskaraldia.eus/

medicusmundi bizkaia euskaraldia izen-ematea

 

 

 

 

 

 

 

 

medicusmundi bizkaiak bere dokumentala aurkeztu du Cine Invisible Nazioarteko Jaialdian

LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud, da medicusmundi bizkaiak osasun sistemen inguruan Bilboko Festival Internacional Cine Invisiblen aurkeztu duen dokumentalaren izena. Dokumentalaren helburua arreta gaixotasunen benetako arrazoietara bideratzea da, fokua desberdintasun sozialetan jarriz. Hegoamerikako osasun sistemak ere aztertzen ditu, munduan gertatzen ari denaren erakusle gisa.

Presentación documental CINE INVISIBLE medicusmundi bizkaia

(eskuinetik ezkerrera) Naroa Ziordia eta Itziar Irazabal medicumsundi bizkaiako boluntarioak eta batzordeko kideak

Osasuna ez da eskubide pertsona guztientzako. Osasuna zerbitzuen menpe dagoen zerbait dela uste dgun arren, herritarren biztanleria bere bizi eta lan baldintzetara dago lotuta. Osasun unibertsalaren gainean dauden interes ekonomiko neoliberalen gailentasuna da borrokatu behar dugun mehatxu nagusienetako bat.

“Duenak salbatzen da, ez duenak (dirua) hil dadila…”

Kapitalismoaren eta demokraziaren arteko borroka bati buruz ari gara hitz egiten, osasuna ezin daitekeelako mozkinak ateratzeko negozio bat. Tena laburbiltzen da osasuna mundu guztiarentzat eskubide bat den ala produktu bat non ordaindu dezakeenak bakarrik izan dezake osasuna.

Dokumentala Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldea. OPIKek, Zirriborrok eta medicusmundi bizkaiak burutu dute elkarrekin, eta jaialadieta eta medicusmundiren ekitaldietan igorria izango da.

 

Trans* pertsonek osasun integrala izateko eskubidearen alde

1980an Alfred Hitchcock eta Jean-Paul Sartre hil ziren; Umberto Ecok El nombre de la rosa argitaratu zuen, eta Almodóvar-ek ‘Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón’ estreinatu zuen; Madrilgo Universidad Autónoman Emakumearen Azterlanen Mintegia (gaztelaniaz, Seminario de Estudios de la Mujer) inauguratu zen; eta Bartzelonan Asociación Grupo Alba izeneko elkarteak berariazko egoitza bat erreklamatzen zien erakundeei indarkeria matxistaren emakume biktimei arreta emateko.Urte horretan bertan, transexualitatea gaixotasun mental moduan kategorizatu zen.Eskuliburuek, orain dela gutxira arte, “sexu-identitatearen desoreka” edo “genero-identitatearen nahasmendua” deitzen zieten trans* esperientziei. Zer ondorio sortzen zuen horrek? Ondorio asko, baina bat bereziki mingarria zen: Espainiako estatuan, trans* pertsonak psikiatra batek baloratu behar ditu, zeinak gaixotasun bat diagnostikatu, eta horrela, osasun-sistemarako ate bat irekitzen baitie.Patriarkatuak ezarritako patroiekin bat ez egiteari genero-disforia deitzen diote; izan ere,patroi horiek ezartzen dute nolakoak izan behar diren gizonezkoak eta nolakoak emakumezkoak. Laia Serra, Giza Eskubideetan aditua den abokatuaren arabera, horrek “iritzi publiko distortsionatua, estereotipatua eta estigmatizatzailea sortzen du: trans* izatea ez da aniztasunaren beste alderdi bat; aitzitik, sistemaren errore bat da”, zerbait arraroa da, gaixotasun modura uler daitekeen zerbait da, eta ondorioz, horrek gaitzespena, mespretxua edo, gehienez ere, gupida sortzen du.

Irizpide horiek nazioartekoak izanik, diskriminazioaren eta paternalismoaren bidez eraikitzen diren osasun-sistema nazionaletara eramaten dira: trans*-ak paziente modura tratatzen dira, medikuntzaren objektu modura, eta ez zuzenbide-subjektu modura. Horren guztiaren ondorioz, osasun-sistemak, eta azken finean, baita arlo horretako profesionalek ere, ezartzen dute pertsona horrek zer nolako prozesua bizi behar duen osatu dadin. Dirudienez, ez dakite patriarkatua osatzeko modu bakarra feminismoa dela, zeinak bizipen-aniztasunak ematen duen aberastasuna nabarmentzearen aldeko apustua egiten baitu.

Serrak kontu horren larritasuna nabarmentzen du: “Europan (…), Estatuek genero-identitatearen aintzatespenari dagokionez, edo ez dute hura aintzatesten edo exijitzen dute psikologoek emandako diagnostiko bat izatea, sentitzen den generoaren araberako bizipen jarraituko eta publikoko edo “bizitza errealaren esperientziaren” frogak eramatea, genero-identitatea ebaluatzeko test bat edo galdetegiak gainditzea, aldez aurretik ezkontzeari uko egitea, baldin eta bikotea eskuratu nahi den genero berekoa bada, tratamendu hormonalak edo psikiatrikoak nahitaez egitea denbora-epe zehatz batean, kirurgiaren mende jartzea zein esterilizazio itzulezina jasatea ere”. Izugarria.

Serrak aipatzen duen bizi errealeko testa imajinatzen ari zareten moduko proposamen surrealista da.Alba Pons-ek, bere ‘El test de la vida real o la normalización de la performance de género’ lanean, honela definitu du: “diagnostikoaren aurreko edo horren aldi bereko ebaluazio-prozesua da, jarraipen terapeutikoaren bidez egiten dena, zeinak egiaztatzen baitu ea nahikoa irizpide betetzen diren edo ez bizi nahi den generoan egunerokotasuna lantzeko”. Generoa antzerki moduan eszenaratzea da: Mutil trans* batek, esaterako, hormonak eskuratu ahal izateko behar duen aldeko diagnostikoa lortzeko, psikiatrari erakutsi behar dio horrela bizitzeko gai dela. Test bat! Kontua zera da, Ponsek bere lanean azaltzen duen moduan: “Trans subjektuek, kategoria legitimoez baino harago doazen subjektuak izanik, gizarte-balidazio eta normalizazio prozesuak gainditu behar dituzte; prozesu horiek beren esperientziak mugatzen, mihiztatzen, homogeneizatzen eta objektibatzen dituzte, ulergarriak izan daitezen”, eta horrela, existitzen ez diren genero-identitate batzuk –gizonezko bat eta emakumezko bat– izatea lortzen dute.Trans* mutil batentzat zailagoa izango da test bat gainditzea baldin eta futbola gustuko ez badu; eta emakume trans batek agian zailtasunak izango ditu lesbiana bada edo gona janztea gustuko ez badu.Osasunaren Munduko Erakundeak bere gaixotasunen eskuliburuaren edizio berria argitaratu du, eta transexualitatea arazoen kapitulutik atera eta orain “sexu-osasunaren inguruko baldintzak” izeneko epigrafe batean dago.Ekintza txiki horrek gauza asko aldatzen ditu; baina, jakina, ez du dena aldatzen.

Normalean, artikuluak istorio txiki batekin hasten edo amaitzen ditut, transmititu nahi dudan adibide izan daitekeen historia batekin. Behin, igogailu batean egoera desatsegin bat izan nuen emakumeok espazio publikoan askatasunarekin bizitzeko dugun beldurraren gainean hitz egitean; beste behin, “bollera” deitu zidaten eguneroko LGTBfobia salatzen jarraitzeagatik. Gaur, osasunaz eta trans* pertsonez idazten ari naizenez, beste lagun batzuek bizitako uneak etorri zaizkit burura, paradigmatikoak direnak: M.-rekin endokrino pribatuaren kontsultan egindako itxaronaldiak, bere etxetik 79 km-ra, inork ez ziolako azaltzen hormonek zer nolako ondorioak sor zitzaketen bere osasunean; edo V., testosterona etxean injektatu behar zuenak; biak kexatzen ziren ez zutelako aurkitzen osasun-sistema bat ikuspegi integrala zuena eta beren gorputzak patologizatuko ez zituena. V.-k ginekologoari egindako bisitak, zeinak behiek trenari begiratzen dioten moduan begiratzen baitzion, motxindun eta bizardun pertsona baten aurrean harriturik baitzegoen; N.-ren dilatatzaileak, zeinarekin egunero barrendu behar izan baitzuen bere burua hilabete askotan ondoren barrendua izan ahal izateko –hori baldintza sozial nahitaezkoa da norbait emakumetzat hartzeko–; hori guztia beren Giza Eskubideen urraketa nabarmena da.Europa mailan egindako inkesten arabera, trans* pertsonek LGTB kolektiboko osasun mailarik urriena dute, transfobiaren ondorioz –horretarako ez da inkestarik behar–. 2010ean, hainbat kolektibok ‘Praktika onen gida, trans* pertsonei osasun-sistema nazionalaren esparruan osasun-arreta emateko’ gida (gaztelaniaz, ‘Guía de buenas prácticas para la atención sanitaria a personas trans* en el marco del sistema nacional de salud’) idatzi zuten, non osasun-sistemaren gabeziak jaso ziren, eta non, gainera, hainbat proposamen zehatz ezarri baitzituen osasunarekin lotutako eremu guztietan haiei eman beharreko arreta hobetzeko.Bizitza errealeko testa edozer Estaturi egingo bagenio, ongi etorria eman beharko genieke anarkia askori.

 

Andrea Momoitio

Artikulu hau Pikara Magazinek egin du, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu duen hezkuntza, osasuna eta komunikabideen sektorearen indarkeria sinbolikoa kudeatzeko proiektuaren baitan.

Las Lorocas taldeak irabazi du Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren seigarren edizioa

Larunbat honetan, apirilak 21, Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren seigarren edizioko azken proba eta bukaerako jaia egin dituzte Donostian Euskadiko hiru medicusmundi elkarteek. Donostiako Parte Zaharreko kaleetan proba burutu eta gero, bertako zenbait dendaren laguntzarekin, bukaerako jaia egin zen Kresalan, eta han banatu zitzaizkien sariak talde irabazleei.

Las Lorocas taldeak eskuratu du lehen saria, alegia, Erdialdeko Amerikara bidaian joatea, non taldekideek aukera izango baitute medicusmundik han aurrera eramaten duen lankidetza-lana hurbiletik ezagutzeko. Bigarren sailkatuak, Txintxingorri taldeak, bidaiatzeko diru-laguntza bat jaso du, Espainiako estatuaren barruan edo herrialde mugakide batean elkartasunarekin eta/edo lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz.

Gazteak Hegoaren bila - jovenes en busca del sur

Las Lorocas taldea lehen saria jasotzen

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketa bi urtean behin antolatzen dute Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi araba, medicusmundi bizkaia eta medicusmundi gipuzkoa), EAEko 19 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta, lau kideko taldeetan parte har dezaten. Aurten lehiaketak proposatzen dituen lau proben bidez (esketx bat egitea, irrati-mezu bat grabatzea, kanta bat sortzea, eta sorpresazko azken proba), osasun-zerbitzuen erabileran gertatzen diren ekitaterik ezeko egoerez gogoeta egiteko gonbita egin zaie. Proba-formatu horien bidez, zenbait galderari erantzun behar izan diete; esaterako, ea zer rol jokatu behar duten erakundeek osasun-sistemak sendotzeko edo ea ekitaterik ezeko egoerarik dagoen osasun-zerbitzuen erabileran. Helburua, gazteak osasun-arloko ekitatearen alde mobilizatzea, maila globalean partekatutako ardura baten ikuspegitik.

Halaber, beste eragile batzuk inplikatuz sarean lan egiteko asmoz, antolakuntzak laguntza jasoko du proben ebaluazioan, Donostiako UPV/EHUko Erizaintza Eskolaren, Honduraseko Unibertsitate Nazional Autonomoko –medicusmundi bizkaiak Hondurasen lankide dituen kontraparteetako bat– familia-osasuneko taldeetako zenbait ikasleren, eta Haziak arabar musika-taldearen eskutik.

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketaren seigarren edizio hau “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud” proiektuaren bigarren fasearen barruan kokaturik dago.

2018ko Ohiko Batzar Nagusia

Larunbatean, apirilaren 21ean, medicusmundi bizkaiako Ohiko Batzar Nagusia ospatu genuen, Bizkaiko Medikuen Eskolan. Elkarretaratzean, Hezkuntza, Afrika eta Erdialdeko Amerikako proiektuen eta erakundeko administrazioko arduradunek 2017 urtean zehar egindako lana erakutsi zuten. Bestalde elkartearen estatuak betetze aldera, Zuzendaritzako Batzordeko karguak berritu ziren.

Batzarra bukatzean, duela gutxi aurkeztutako LA SANIDAD EN SHOCK: NEGOCIANDO CON LA SALUD dokumentalaren emanaldia egin genuen.

Hauek dira hurrengo bi urteetan Zuzendaritzako Batzordean egongo diren pertsonak:

KARGUA 

 IZENA – ABIZENAK

LEHENDAKARITZA

Miren Itziar Irazabal Aguirre

LEHENDAKARIORDETZA

Jon Arrieta Pérez

DIRUZAINTZA

Mitxel Casado Souto

IDAZKARITZA

Naroa Ciordia Landeta

BATZORDEKIDE

Idily Mérida Martínez

BATZORDEKIDE

Raquel Calvo Larralde

 

 

ESTATUA OSASUNAREN BERMATZAILE: ERRONKAK ETA MEHATXUAK

ESTATUA OSASUNAREN BERMATZAILE: Erronkak eta mehatxuak. Jardunaldien laburpena

Otsailaren 12an eta 13an Osasun-Sistemei buruzko Nazioarteko Jardunaldiak egin ziren Bilbon, medicusmundi Bizkaiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Ekitaldiaren helburua izan zen Latinoamerikan, Afrikan zein Euskadin jardunean dauden osasun-zerbitzuak aztertzea eta hedatzera ematea, eta arreta berezia eman zitzaien desberdintasunekin lotutako erronkei. Hala, bi egunez, hitzaldiez eta eztabaidez osatutako programaren bidez, Ipar eta Hego hemisferioetako osasun-sistemek dituzten mehatxuei begirada bateratua eman nahi zitzaien, besteak beste, merkaturatzeari eta pribatizazioari; izan ere, osasunerako giza eskubidea arriskuan jartzen dute.

 

Santiago Esnaola en su ponencia, durante la mesa redonda en torno a a la las amenazas a la salud y la equidad en los distintos escenarios

Santiago Esnaola bere hitzaldian

Inaugurazioan, halaber, Itziar Irazabalek, medicusmundi Bizkaia erakundearen presidenteak, parte hartu zuen. Ekitaldia testuinguruan jartzeko, medicusmundi Gipuzkoa eta Arabarekin batera egindako lana aipatu zuen, bai eta OPIKekin – UPV/EHUren Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldearekin– egindakoa ere. Euskal osasun-sistemaren erronkak eta mehatxuak aztertzeko ikerkuntza-proiektu baten parte izan dira jardunaldiak. “Gure ikuspegi europarretik, zenbaitetan gogoa dugu lan egiten dugun herrialdeetara joateko gauzak nola egin behar diren esateko; hortaz, interesgarria iruditu zitzaigun lehenik gureari begiratzea, gure egoera ezagutzeko”, azaldu zuen Itziar Irazabalek Bizkaia Aretoan.

Eduardo Espinoza, Margarita Posada, Lucrecia Hernández Mack, Rosa Urbanos, Anuj Kapilashrami eta Remco Van de Pas

Lehenengo fasean, medicusmundi Bizkaia eta OPIKek azterketa bat egin zuten, ikusteko gizarte-mugatzaileek nola eragiten dioten biztanleen osasunari. Horretarako, Guatemalako, Honduraseko, El Salvadorreko eta EAEko kasuei heldu zieten. “Bigarren fasean, gure egoerari begiratu eta gero, ondorioztatu duguna partekatu nahi dugu aritzen garen herrialdeekin”, adierazi zuen Irazabalek. Horrela jarraitu zuen: “Gure zeregina ere bada alderdi politikoari eragitea, elkarren ondoan lan eginez, baina uneoro aintzat hartuta Estatua dela herritarren osasunaren gaineko arduraduna, betiere sozietate zibilaren parte-hartzearekin”.
OPIKekin egindako Estatua osasunaren bermatzaile Guatemalako, Honduraseko, El Salvadorreko eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemen erronkak eta mehatxuak izenburudun azterketaren emaitzak La sanidad en shock: negociando con la salud (Osasuna shockean: osasunarekin negoziatuz) izeneko Zirriborrok produzitutako dokumentalean ikusteko aukera egon zen, jardunaldietako lehen egunean proiektatu zenean.

Hemen hizlarien hitz batzuk:

“Muchas veces el abordaje de los temas de salud se ha enfocado en temas muy específicos, algunas enfermedades, algunos grupos sociales… pero las jornadas tratan sobre sistemas sanitarios. La verdad es que cada vez se ve más, que aún para tratar ciertas enfermedades, o necesidades específicas de algunos grupos sociales necesitas tener un sistema de salud completo integral que este fundamentado, basado en el derecho a al salud”, Lucrecia Hernández. Ex ministra de salud de Guatemala.

 

“Lo que se está viendo, lo que se ha visto es que en todos los países, en mayor o menor medida, desde países con pocas garantías, o garantías como las nuestras, en la medida en que el Estado abandona la protección o delega la protección de la salud de sus poblaciones, las condiciones de salud empeoran. Cuanto más abandono, más empeoramiento de las condiciones de la salud y por supuesto más abandono del derecho a la salud que tienen las personas”, Elena Rodríguez. Miembro del OPIK.

“No solamente que tengamos un centro de salud  o  dependamos de un personal de salud adecuado, sino hay muchos factores que dependen de cómo empresas determinan ciertas políticas sanitarias o ciertos comportamientos de la población que no son saludables. Hablamos de lo que se llaman determinantes comerciales de la salud, y también los determinantes sociales de la salud”, Carlos Mediano Presidente de medicusmundi internacional.

“Ondo dago egiten ditugun proiektuak hegoaldeko herrialdeetan, eta egiten jarraituko dugu, baina baita ere, proiektu horiek joan behar dira lotura eskubidearen kontzeptu berri honi. Ez dela hain berria, orain dela 50 urte esaten genuen eskubide bat zela. Baina bai beste modu bat lan egiteko eta gainera lan egiteko gobernuko ministerio ezberdinekin, hor daude ikerketak, egindako lana… beraiekin proiektua planteatzeko eta hegoaldeko  elkarteekin edo gizarte antolatuarekin hitz egiteko baita ere baditugu beste abiapuntu batzuk. Bai uste dut egongo dela honen aurretik eta honen atzetik medicusmundi bat”, ITZIAR IRAZABAL. Presidenta de medicusmundi bizkaia.

“Es importante a la hora de hablar de estos temas no hablar solo nosotros de nosotros y de lo que vemos allá. El hecho de que vengan personas de Centroamerica o de África a contarnos lo que está pasando en sus países, cómo está pasando y cómo lo están haciendo, pues no ayuda a ver lo que de verdad está pasando, no es una voz interpuesta, sino que es la voz de la gente que lo está sufriendo o gozando, dependiendo de las cosas buenas o las cosas malas”,  EDUARDO GARCÍA LANGARICA. Presidente de Federación de Asociaciones de Medicus Mundi España.

“En primer lugar, es importante tener una mirada global de lo que está sucediendo en salud, porque nunca es casual, por ejemplo que hoy, la privatización tome nuevas modalidades. Una de ellas por ejemplo, la que promueven los organismos internacionales como la OMS, es el acceso público-privado. Entonces es cuando digamos que la salud es un tema vinculado al derecho. Los derechos lo debe de administrar el estado, y no regularlos es mercado. Entonces cuando se incorpora un elemento privado en la gestión de un derecho, poco a poco comienza a convertirse en mercancía y sutilmente terminamos admitiéndolo”, MARGARITA POSADA. coordinadora del Foro Nacional de Salud de El Salvador.

“El trabajo en general, las jornadas las enmarcamos dentro de una estrategia de visibilizar como la salud es un derecho universal que debería estar al acceso de todas las personas, y reivindicar el papel de los Estados como garantes de esos derechos. Y del mismo modo reivindicar la salud pública como un sistema eficiente y eficaz en contra de las teorías hegemónicas neoliberales que cada vez cuestionan más la sanidad pública, y en general los sistemas públicos, intentando hacernos ver, como la gestión privada es mejor más eficaz, más eficiente, frente a los público, cuando se ha demostrado con evidencias que no es así”, RICARDO FERNÁNDEZ. Técnico de cooperación en medicusmundi bizkaia.

Guatemalan egondako euskal gazte lankideei elkarrizketa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan genero indarkeria jaso duten Guatemalako emakumeekin lanean

Begoña eta Garazi Guatemalako Chimaltenango hirian izan dira medicusmundi bizkaiak eta Asogen elkarteek kudeatzen duten genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako aterpetxe baten lanean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker.

Gazte biek udako hiru hilabeteak eman dituzte Guatemalako hegoaldean dagoen Chimaltenango herrian, medicusmundi bizkaia eta ASOGENek genero indarkeria jaso duten emakumeekin lanean. Begoña de Diego eta Garazi Bueno, erizaina bata eta hezitzailean bestea, esperientzia izugarria bizi izan dutela aitortzen dute, eman zezaketena baino askoz gehiago hartu dutela diote eta begiak irekitzeko balio izan dien esperientzia bat izan dela azaldu dute. Egoera aldatzeko testuingurua oso zaila den arren, beraien presentziak indarkeriaren aurrean emakume askoren ikuspegia zabaltzeko balio izan duela ere diote.

Euskal Gazteak lankidetzan / jovenes vascos cooperantes

Lankideak tailer batean aterpetxeko emakumeekin lanean

Biolentziatik Bizirik Atera diren Emakumeen Laguntza Osorako Zentroan (CAIMU gaztelerazko silabak), Chimaltenango inguruko indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei, ikuspegi feministatik ahalduntze eta esku-hartze estrategia ezberdinak dituzten laguntza medikoa psikologikoa eta legala ematen zaie.

Nolakoa izan da zuen esperientzia hiru hilabete hauetan?

Begoña de Diego: “Bidai honetan Guatemalako hainbat gauzaz konturatu naiz, nituen eskema guztiak apurtu zaizkit; bueltatu eta egunak pasatu ahala konturatzen zara askoz gehiago ekarri duzula, han utzi duzuna baino. Gainera, bertan nengoenean gauza asko ulertu nituen: beraien ohiturak, gauzak egiteko eta ulertzeko modua… baina gehien hunkitu ninduena herrialdeko pobrezia izan zen. Bertako pertsonek bizi izan dituzten bizipenak ezagutzea, han bizi duten txirotasuna, eta nahiz eta burua zabalik izan han gertatzen diren gauza askoren zergatia ez nuen ulertzea lortu”.

Oroitzapen batekin gelditu beharko bazineten, zein izango litzateke?

Garazi Bueno: “Guatemalatik ekartzen ditudan sentipenak asko dira, usaina, emakumeak entzutea, baina oroitzapen batekin gelditu beharko banintz, elkartera heldu zen azken egunean emakume taldearekin egin genuen tailerra aukeratuko nuke. Gure artean sortu zen lotura eta konfiantza momentu hura oso hunkigarria izan zen. Barre eta negar egin genuen, bakoitzak bere bizipenak azaldu zituen eta bata bestearekin elkar ulertu genuen. Hori da gordetzen dudan oroitzapenik onena”.

Begoña de Diego: “Atzerrian boluntariotza bat egin behar dela esaten dute askok, honek bizitza aldatzen dizun esperientzi bat dela. Eta horrela da, egunero esperientzia berri bat edo proba berri bat izaten zen. Batzuetan nire buruari galdetzen nion ea benetan norbaiti laguntzen ari nintzaion, edo ez nuen nire lekua aurkitzen. Denetarik izan dugu, baina orokorrean bidai hau, pertsona bezala eraldatu nauen inflexio puntu bat izan da. Niretzako boluntariotza hau berebiziko esperientzia izan da, pertsonengana, beste bizimodu batzuetara, eta kultura eta testuinguru berrietara hurbildu auelako”.

Gauza asko ikusiko zenituzten han zer egin zitzaizuen bereziki gogorra?

B.D.: “Emakumearen testuingurua oso ezberdina da han, hemengoarekin konparatuta. Biolentzia maila oso altua da, hemengoarekin alderatuta, eta hainbat testuingurutan; gainera ASOGENeko erabiltzaileen %80a adin txikikoak dira, baina hortik kanpo ere emakumeenganako biolentzia oso nabarmena da, azkenean konturatzen zara Guatemalako emakume guztiek nolabaiteko biolentzia jaso dutela: bortxaketak, gizonak jipoitzen duen emakumea, alaba haurdun gelditu dela eta aitak alde egin duena… Azkenean emakumeenganako biolentzia kronikoa dela konturatzen zara, naiz eta hemen ere biolentzia bizi, han beste maila batekoa da. Guatemalaren kasuan gainera, pobrezia bezalako faktoreek ere indarkeria hori areagotu egiten dute”.

G.B.: Biolentzia eguneroko zerbait dela ematen du, normalizatuta dago. Azkenean emakumeen egunerokotasuna matxista dela konturatu ginen, bertako emakumeekin bazkaltzen edo lanean geundenean. Lakan (errota) hamar orduz lanean egon ondoren, etxera heltzean emakumeek senarren gaitzespenak entzun behar dituztela kontatzen ziguten. Biolentzia eremu guztietan dago, bai lanean eta baita etxean ere, familiaren barruan kasu askotan emakumeek bere erabaki propioak hartzeko ezintasun hori ikusi genuen. Pobreziaz gain, gero indigenen faktorera ere dago, emakumea izateaz gain indigena izateak diskriminazio hori asko areagotzen du”.

Panorama latz horren aurrean, nola ikusten dituzue aldatzeko aukerak?

B.D.: “Gauzak aldatzeko testuingurua oso zaila dela uste dugu, nahiz eta beraiek kontzientziatuta egon eta gauzak aldatu nahi dituzten, beraien inguruneak ez die mesede egiten. Egiten genituen lan taldeetan ikusten genuen beraiek dagoen biolentziaz ohartzen direla, baina gero oso gutxi dira benetan salaketak jartzen dituztenak. Eta horrek ere harritu egiten gintuen. Hala ere gure ikuspegiak begiak zabaltzen dizkietela aitortzen zuten askok. Gu bezalako bi emakume gazte bertara hiru hilabetez joateak asko harritzen zieten”.

G.B.:  “Hemen ere matxismo asko egon arren, positiboa da hemen dugun bizimodua beraiei helaraztea. Hemen bortxaketak eta matxismoa egon arren, ez dela han bezala normalizatzen. Emakumeek eskubide batzuk ditugula, erabaki dezakegula, etxetik kanpo lan egin dezakegula… Nire ustez beraientzat positiboa zen beste bizimodu batzuk daudela ikustaraztea. Emakumeok gure erabaki propioak hartu ditzakegula”.

Euskal Gazteak lankidetzan / jovenes vascos cooperantes

Begoña eta Garazi, ASGOENek eta medicusmundi bizkaiak kudeatzen duten aterpetxean

Bertara doazen lankideen eta Guatemalako elkarteen lana nola ikusten duzue?

G.B.: “Uste dut ASOGEN elkartetik egiten ari diren lana komunitatearentzako berebizikoa dela, eta jarraitu behar dutela uste dut, medicusmundi bizkaia eta beste ONGD batzuen laguntzari esker egiten ari diren lana askorako balio duelako”.

Beste norbaiti bertara joateko gomendatuko zenioke?

G.B.: “Bai, azkenean pertsona bezala hazteko aukera bat delako; ez bakarrik maila profesionalean baizik eta maila pertsonalean izugarrizko ikasketa delako”.

B.D.: “Boluntario bezala izan dudan lehen esperientzia da, baina seguru nago ez dela azkena izango. Mundu osoari gomendatuko nion, esperientzia oso atsegingarria delako, eta bizitza osoan gogoratuko duzun esperientzia bat delako”.

¡Nueva convocatoria Jóvenes en busca del Sur!

¿Queréis ganar un viaje a un país de Centroamérica? medicusmundi os invita a participar en la sexta edición del concurso Jóvenes en Busca del Sur.
jóvenes en busca del sur 2018 / gazteak hegoaren bila 2018

‘Jóvenes en busca del Sur’ es un juego-concurso de sensibilización organizado por medicusmundi álava/araba, bizkaia y gipuzkoa y dirigido a jóvenes de entre 19 y 30 años, que hayan nacido, residan, estudien o trabajen en Euskadi.

En 2018 se celebra la 6ª edición de este concurso que tiene un doble objetivo; por un lado, aumentar el conocimiento y el interés de las y los jóvenes por la realidad de los países del Sur, partiendo de la idea de que nos encontramos en un mundo globalizado en el que las problemáticas y circunstancias que se viven en diferentes partes del planeta están cada día más relacionadas.

Por otro, busca favorecer la colaboración, la reflexión y el trabajo creativo en equipo de las y los participantes. En definitiva, se trata de promover su compromiso en la lucha para lograr una transformación real y un mundo más justo.

 

 

Beste behin ere medicusmundi bizkaiak Santurtzitik Bilbora lasterketan parte hartuko dugu

Azaroaren 26an Santurtzitik Bilbora XXIX. lasterketa ospatuko da eta medicusmundi bizkaiako kideak bertan izango gara, lasterketako 4.000 parte hartzaileekin batera mundu guztiarentzako bizimodu osasuntsu baten aldeko mezua zabaltzeko. Aurten izen emate bakoitzeko euro bat medicusmundi bizkaiak Kongoko Errepublika Demokratikoan nerabeen Sexu eta Ugalketa Eskubideak babesteko garatzen ditugun proiektuetara bideratuko dira.

santurce-bilbao-2017-cartel2004 urtean hasita, medicusmundi bizkaiatik zenbait proiektu bultzatzen hasi ginen, Kongoko Errepublika Demokratikoko osasunerako azpiegituren hobekuntzan, ura eta saneamenduan, eta osasun zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen gaitasunak indartzen. Lehen fase honetan Kinshasa probintzian egin genuen lan, baina 2011tik aurrera gure esku-hartze eremua Kongo Erdialdera zabaldu genuen, gure lan-lerroak emakumeen eskubideen ingurura bideratzen; genero indarkeriaren prebentzioan eta sexu biolentziatik bizirik irten diren pertsonen laguntzan bereziki. Honekin batera, aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideak, haurren osasuna eta ingurumenaren egoera babesten dituzten proiektuak ere garatu ditugu.

Urte hauetan zehar tokiko erakundeekin batera egin dugu lan, Sexu eta Ugalketa Eskubuideen (SUE) inguruko proiektu eta ekintzak bultzatzen. Zentzu honetan osasun zentroetako langileen gaitasunak indartu ditugu, bai eremu publikoan eta baita elkarteen eremu tradizionalean ere, azpiegiturak eta osasun zentroen ekipamendua hobetzen, sexu biolentzia jasan duten pertsonek behar duten arreta izan dezaten.

presentación santurce bilbao

Santurtzitik Bilbora lasterketaren aurkezpena, Santurtziko kultur etxean

Zentsu honetan, medicusmundi bizkaiaren helburua sexu biolentzia saihesten duten zerbitzuak ematea da, nerabetik guraso goiztiar izatera ez pasatzeko, Konogoko eremu honetako emakumeek beraien egoera sozio-sanitoria garatu ahal izateko, modu honetan beraien boterea sendotuz eta honela herrialdeko garapenean parte hartzeko aukera gehiago izan ditzaten.

 

Hemen Prentsa Dossierra informazio guztiarekin.