Hamar urte emakumeen garapen ekonomiko eta soziala kooperatiben bitartez lantzen

medicusmundin 2007tik daramagu egoera ahulean eta gizartetik baztertuta dauden Ruandako emakumeei garapen sozial, ekonomiko eta pertsonalean laguntzen dieten kooperatibekin lanean. Nekazaritza, abeltzaintza edo artisautza (otzara-denda) bezalako diru-sarrerak eragiten dituzten ekintzen bitartez, eta alfabetizazio eta formakuntza ezberdinen bitartez, emakume hauek beraien gaitasunak garatu ahal izan dituzte, komunitateentzako ereduak bilakatuz.

Mujeres de la cooperativa de Karama el 26_04_2018 durante la formación en cestería

KArama kooperatibako emakumeak saskigintza trebakuntza batean

DUKORE TUJY´IMBERE (Aurrera egiteko lan egin dezagun) garapen sozio-ekonomikorako proiektua zazpi kooperatibaz dago osatuta, denak Ruandako Kamonyi barrutian. Proiektu hau 2000an sortu zen, malnutrizio arazoak dituzten haurren tratamendurako zentroetan zeuden jarraipen taldeetako emakumeak beraien egoera ekonomiko eta sozial ahula hobetzeko elkarteetan batu zirenean. 2007an medicusmunditik lan ildo hau komunitateen garapen sozio-sanitario eta ekonomikorako tresna bat bezala identifikatu genuen, funtsezko hiru ardatzetan oinarrituz: produkzio gaitasunaren indartzea; kooperatiben antolakuntza eta kudeaketa; eta esparru sozio-sanitario eta komunitarioan parte hartzea.

Gaur egun, medicusmundi álava/araba eta medicusmundi bizkaia elkarlanean ari gara 314 pertsonek, hauetako %92 emakumeak, osatzen dituzten zazpi kooperatiba hauekin. UGAMA eta ARDE KUBAHO dira gure bertako bazkide lokalak; eta beraiekin batera, pobreziaren aurkako abiarazle aktiboak bilatzeko helburua daukagu, produktibitatearen hobekuntzek, antolakuntzak eta kudeaketak komunitateen garapen sozio-ekonomikoan eragina dutela nabarmenduz. Bestalde, osasun eta elikadura aspektuetan ere eragiteko helburua dugu, kooperatibetako emakumeen gizarte eragileen rola indartuz.

Kooperatiba hauen parte izateari esker, emakume askok alfabetizatzea lortu dute, eta enpresak nola sortu eta nekazaritza teknika modernoak erakutsiz, kooperatibisten izaera ekintzailea ere sustatu ahal izan dugu beraien artean. Familia barneko gatazkak ebazteko trebakuntza ere jaso dute, bizikidetzaren arloko gaiak jorratuz, hala nola etxeko lanen banaketa eta gizon eta emakumeen arteko ekitatea.

Emakumeak espazio publikoetan integratzea bultzatu du, komunitateetan duten eginkizuna hobetzearekin batera, orain aldaketaren eragile bezala aintzat hartzen dituztelako

Emma Benimana, soziologian trebatua, Kiyanzako Osasun Zentroan zerbitzu nutrizionaleko arloan eta Roi Faisal hospitaleko gizarte zerbitzuen arduradun lanetan ibili da bera. Orain, UGAMAn egiten du lan, eta beraren iritziz, “kooperatibak sortu aurretik, emakumeek etxeko lanez bakarrik arduratzen ziren. Baina urte hauetan zehar aldaketa positiboak sortu dira, bai familia arloan eta baita komunitateetan ere. Orain instituzioetan karguak dituzte eta aitaren ondasunak ere oinordetzan hartu ditzakete, lehen gizonei bakarrik zegokien eskubidea”.

“Guzti honek emakumeak espazio publikoetan integratzea bultzatu du, komunitateetan duten eginkizuna hobetzearekin batera, orain aldaketaren eragile bezala aintzat hartzen dituztelako. Izan ere, heziketa ezberdinetan parte hartu eta gero, beraien jakintzak kooperatiba barruan eta kanpoan

kooperatibetako kideek diru-iturriak diren jarduerak egiteko trebakuntza jasotzen dute

dauden beste pertsonei igortzen dizkietelako”, dio Ana Martín Aransay, kooperatiben proiektuetara duela gutxi batu den gizarte langileak. “Orain, komunitateetan sentsibilizazio ekintzak kudeatzen dituzte, institutu edo eskoletan adibidez; gainera, Gurasoen Forumean, Emakumeen Kontseilu Nazionalean edo Herrien Gidaritza Batzordeetan bezalako espazioetan ordezkaritza lanak burutzen dituzte”.

“Kooperatibek emakume hauen ahalmen indibidualak bideratu eta biderkatzea ahalbidetu dute, eta horrekin batera erabakiak hartzeko orduan duten parte hartzea handitu ere egin da, gizartearen eraldaketan duten eragina indartuz”, azpimarratzen du Martin Aransayk.

Aurrera pausuak eman diren arren, Benimanak oraindik haurren artean malnutrizio kasu asko daudela egiaztatzen du, eta baita Sexu eta Ugalketa Osasunarekin lotutako zailtasun asko: haurdunaldi goiztiarrak, HIESa, sexu bidez transmititutako gaixotasunak eta higiene faltarekin lotutako gaixotasunak batik bat.

Kooperatibek emakume hauen ahalmen indibidualak bideratu eta biderkatzea ahalbidetu dute, eta horrekin batera erabakiak hartzeko orduan duten parte hartzea handitu

Emakume hauek dituzten erronkei dagokienez, biek azpimarratzen dute hau: “izaera patriarkal nabarmenak dituen testuinguru batean gaude, eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunerantz bilakaera egon badago, baina oraindik asko gelditzen da egiteko, batez ere pentsamolde eta portaerei dagokienez”.

Ana Martín Aransayk kooperatibak osatzen dituzten emakumeei hitz gutxitan hauen parte izateak zer suposatu dien definitzea proposatu zienean, hau izan zen erantzuna: “indarrak batu, garatu, inbertitu eta irabazi”.