HONDURAS: HIDROELEKTRIKAK HONDURASEN

Aurreko komunikatuan ingurumen aktibista zen Berta Cáceresen erailketari buruz aritu ginen. Izan ere, Lenca lurraldeko ibai batean presa hidroelektrikoa eraikitzearen aurkako borrokan buru izateagatik erail zuten. Zoritxarrez, botere publikoek ez dute jarrera erabakikorra gertakari edo kasu hau argitzeko; horrela,  ekimen popularrak oztopatu dituzte eta enpresa hidroelektrikoaren eta beraien finantziazio “aliatuak” diren banku europarren aldeko bizikidetza sustatuz.   Finantziaziorako erakunde hauek enpresaren inbertsioan lagundu dute, gertakaria argitzeko eta ibai guneko obrekin amaitzeko mugimendu sozialek egindako eskaerei so egin gabe.

Hala ere, hau ez da herrialdean oharkabean igaro den egikaritza; egun, Cuyamel-en, medicusmundi bizkaiako bulegoa dagoen herrian, kapital transnazionalak Honduraseko baliabide eta ondasunetan jarri du arreta. Eta ez da kasualitatea.  Hondurasek aberastasun natural ugariko herrialdea da; hala nola, petroleoa, mineralak, lurra keta ura ditu. Politika neoliberalak ezarri zirenetik salgai ipini ziren baliabide horiek guztiak, gobernuaren oniritziaz enpresa multinazionalek eta nazio mailako talde ekonomiko handiek ustia ditzaten.

Populazioak beharrezkoa ikusi du baliabideetako bat babestea: Ura. Izan ere, mehatxupean dago ustezko garapen energetiko batengatik. Horrela, ibaientzako kartzelak bilakatu dira presa hidroelektrikoak.

Bestalde, Cuyamel-eko komunitatea, Omoa-n, Cortés, bertako ibaian ezarri nahi duten presaren aurkako borrokan aurrera pausoak ematen ari dira.  Ekintza desberdinen ostean, komunitateak Omoako udal koorporazioa derrigortu du borroka horretara gehitzeko; izan ere, 2013.urtean Kongresu Nazionalak baiezkoa eman zion Generadora Cuyamel S.A. enpresari Cuyameleko zentral hidroelektrikoa eraikitzeko, Cortés departamenduan.