“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketak 200 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu

Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa) bi urtean behin antolatzen dute Gazteak Hegoaren bila lehiaketa, eta haren seigarren ekitaldian 19 eta 30 urte arteko berrehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute, lau kideko taldeetan.Martxoaren 5ean abiatu zen lehiaketa honetan, parte-hartzaileek gogoeta egin ahalko dute osasun-zerbitzuen erabileran gertatzen diren ekitaterik ezeko egoerez, lau proba eginez.Hori guztiaren helburua dagazteak osasun-arloko ekitatearen alde mobilizatzea, maila globalean partekatutako ardura baten ikuspegitik.

Jokoak lau proba ditu; hain zuzen, lehena dagoeneko argitaratu da www.jovenesenbuscadelsur.orgwebgunean, eta parte hartzen duten taldeak hartan ari dira buru-belarri. Proba horretan, esketx bat sortzeko proposatzen da, osasun-sistema inklusibo bat aldarrikatzeko, neurriak ezarriko dituena osasunerako eskubidea pertsona guztientzat bermatzeko, haien generoa, gizarte-klasea, ikasketa-maila edo jaioterria edozein izanik ere.

Hurrengo probak martxoaren 19an eta apirilaren 2an argitaratuko dira.Azken proba, laugarrena, apirilaren 21ean egingo da, Donostian, eta egun berean  izango da sari-banaketaren ekitaldia.Proba horietan zehar, parte-hartzaileek lehiaketaren gaiaren inguruko zenbait galderari erantzuna ematen saiatuko dira:Zer rol jokatu behar dute erakundeek osasun-sistemak sendotzeko?Badago ekitaterik ezeko egoerarik osasun-zerbitzuen erabileran? Eta abar.Sarean lan egiteko asmoz, antolakuntzak laguntza jasoko du proben ebaluazioan, Donostiako UPV/EHUko Erizaintza Eskolaren, medicusmundi Bizkaiak Hondurasen lankide dituen kontraparteen eta Arabako musika-talde baten eskutik.

Gazteak hegoaren bila

Gazteak hegoaren bila

Talde irabazleak Erdialdeko Amerikara joango da bidaian, eta aukera izango du medicusmundik han aurrera eramaten duen lankidetza-lana hurbiletik ezagutzeko.Bigarren sailkatzen den taldeak bidaiatzeko diru-laguntza bat jasoko du, Espainiako estatuaren barruan edo herrialde mugakide batean elkartasunarekin eta/edo lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz.

Gazteak Hegoaren bila sentsibilizaziorako joko-lehiaketa bat da, medicusmundik antolatua, helburu bikoitza duena:batetik, gazteen ezagutza eta interesa areagotzea Hegoaldeko herrialdeetako errealitatearen inguruan; bestetik, taldekako sortze-lana bultzatzea.Lehiaketaren seigarren ekitaldi hau “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud. Fase II” izeneko proiektuaren barruan kokaturik dago.

Jai giroa Santurtzitik Bilbora herri lasteketan

Parte hartze masiboa, giro ona eta bizimodu osasuntsua gailendu ziren Santurtzitik Bilbora herri lasterketaren XXIX. aldian. Bigarren urtez jarraian, medicusmundi bizkaia ere bertan izan ginen, haibat boluntarioen laguntzari esker antolatzen den lasterketa honi izaera solidarioa gehituz.

Aurten, izen emate bakoitzeko euro bat  medicusmundi bizkaiarentzat izango da, Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen ditugun proiektuak finantzatzeko. Batzen den dirua, nerabe eta gazteekin egiten dugun Sexu eta Ugalketa Eskubideen alorreko lanaera bideratuko dugu.

Lan honen azken helburua, sexu bortizkeria, transmisio sexualeko gaixotasunak eta haurdunaldi goiztiarrak eragoztea da, modu honetan emakume gazteek beraien egoera sozio-ekonomikoa hobetzeko aukera izan dezaten, herrialdearen garapenaren partaide izan daitezen.

Hemen aurkitu dezakezu diruak finantzatuko dituen proiektuei buruzko informazio gehiago.

Honduras eta El Salvadorreko osasun sistemak eta sarbideak

Munduko herrialde ezberdinetan dauden osasun sistemak eta herritarrek hauetara duten sarbidea ikustaraziko duen dokumentala filmatzeko, medicusmundi bizkaia Ertamerikan izan da. Oraingo honetan taldea El Salvador eta Hondurasen egon da, bertako osasun sistemetan egiten ari diren erreformak aztertzen.

Osasun publikoaren maisutza arduradunekin elkarrizketa, Honduraseko osasun sistemaren erreformari buruzko iritzia ezagutzeko.

 

Red de Mujeres de P. Cortes erakundeko partaideekin eztabaida taldea

Herrialde hauetako egoera sozio-sanitarioa hurbiletik ezagutzeko, taldeak osasun zerbitzu eta ministerioetako langile eta ordezkariez gain, erabiltzaileak eta hango erakundeak ere elkarrizketatu ditu. Herritarren egoera eta beharrizanak azaleratzeko komunitateekin talde eztabaidak ere egin dituzte.

Herrialde hauetako osasun sistemak eraldaketa prozesuan aurkitzen dira, eta medicusmundi bizkaia osasunera sarbidea errazten duten gakoak aztertu ditu, osasun arloan dauden ezberdintasunak eta kezkak identifikatzen, eta konponbideak aztertzen.

Dokumentala otsailean egingo diren nazioarteko jardunaldietan aurkeztuko da, osasun sistema ezberdinen eta hauek dituzten arriskuak ikustaraziz.

 

 

Desberdintasunaren aurka borrokatu osasun-eskubidearen alde egiteko

Osasunaren Nazioarteko Eguna apirilaren 7an ospatzen da urtero, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) sorreraren urteurrena oroitzeko, 1948an. Aurten bektoreen bidez transmititzen diren gaixotasunei buruz hitz egingo da. Bektoreak gaixotutako pertsona baten (edo animali baten) patogenoak beste pertsona bati transmititzen dizkioten organismoak dira; orokorrean, eremu tropikaletan eta edateko ura eta saneamendua izateko arazoak dituzten lekuetan ohikoagoak dira. 2014ko Osasunaren Nazioarteko Eguna ezagunagoak diren bektore batzuei buruz hitz egingo dute, haien artean, eltxoak, zimitzak, akainak edo barraskiloak ; hauek paludismoa, milikeria edo sukar horia bezalako gaixotasunak transmititzen dituzte.

[Read more…]

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako “Performance” Sopelan

Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Egunaren inguruan, Azaroak 25, emakumeenganako indarkeri matxistak salatzeko kaleko ekintza edo “performance” burutuko dugu. Ekintza hau, medicusmundi bizkaiak, Sopelako Udalak, Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatea Berditansun Sailak, Itzartu elkarteak eta Sopelako Asanblada Feministak antolatzen ari dugu. Dagoeneko, bi tailer burutu dira. Azken saioak azaroaren 8an eta 15ean izango dira, 18.00etan Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.

[Read more…]

Ura eta zinema. Tanta bat, mundu bat, eskubide bat

2010ean, Nazio Batuek adierazi zuten edateko ura eta saneamendua izatea giza eskubi bat dela. Eskubide hori pertsona guztiek izan dezaten, ezinbestekoa da ura ondasun publikotzat, sozialtzat eta kulturaltzat hartzea; azken finean, salgai izateari uztea eta beste giza eskubide batzuei lotzea, hala nola bizitzarako, osasunerako, garapenerako eta hezkuntzarako eskubideei.

“TANTA BAT, MUNDU BAT, ESKUBIDE BAT” Kanpaina honen bidez, eskubide hori munduko leku guztietan benetan bete dadila eskatzen dugu, eta horrela, bat egiten dugu Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2013a Uraren Esparruko Lankidetzaren Nazioarteko Urtea izendatzearekin.

Aste honetan, ekintza guztien artean “Ura eta zinema” nabarmentzen dugu. Honako filmeak proiektatuko dira:

Urriak 29: Emakumeen iturria (Radu Mihaileanu, 2011), El Carmen aretoan (Indautxu Plaza), 19.45

Urriak 31: Mundua egarri (Yann Arthus-Bertrand, 2012), El Carmen aretoan (Indautxu Plaza), 19.45

Proiekzioen ostean mahai-inguruak egingo dira.

Azaroarean 15etik 22ra: Zinebi Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetza berezia (informazio gehiago Zinebi 2013 programazioan)

Parteartzaikeak: Acnur Euskal Batzordea, ADECO, ANESVAD, Área de Igualdad Cooperación y Ciudadanía, Coordinadora de ONGD Euskadi, Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia, EDUCO, Emaús Fundación Social, FISC, Huancavelicaren Lagungak, Ingeniería para la Cooperación-Lankidetzarako Ingeniaritza, Intermon Oxfam, Manos Unidas, medicusmundi bizkaia, Remar, Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional, Unesco Etxea eta Unicef.

Kolaboratzaileak: Asociación de comerciantes del Casco Viejo, CineClub Fas, Metro Bilbao, ZINEBI 2013