Las Lorocas taldeak irabazi du Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren seigarren edizioa

Larunbat honetan, apirilak 21, Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren seigarren edizioko azken proba eta bukaerako jaia egin dituzte Donostian Euskadiko hiru medicusmundi elkarteek. Donostiako Parte Zaharreko kaleetan proba burutu eta gero, bertako zenbait dendaren laguntzarekin, bukaerako jaia egin zen Kresalan, eta han banatu zitzaizkien sariak talde irabazleei.

Las Lorocas taldeak eskuratu du lehen saria, alegia, Erdialdeko Amerikara bidaian joatea, non taldekideek aukera izango baitute medicusmundik han aurrera eramaten duen lankidetza-lana hurbiletik ezagutzeko. Bigarren sailkatuak, Txintxingorri taldeak, bidaiatzeko diru-laguntza bat jaso du, Espainiako estatuaren barruan edo herrialde mugakide batean elkartasunarekin eta/edo lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz.

Gazteak Hegoaren bila - jovenes en busca del sur

Las Lorocas taldea lehen saria jasotzen

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketa bi urtean behin antolatzen dute Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi araba, medicusmundi bizkaia eta medicusmundi gipuzkoa), EAEko 19 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta, lau kideko taldeetan parte har dezaten. Aurten lehiaketak proposatzen dituen lau proben bidez (esketx bat egitea, irrati-mezu bat grabatzea, kanta bat sortzea, eta sorpresazko azken proba), osasun-zerbitzuen erabileran gertatzen diren ekitaterik ezeko egoerez gogoeta egiteko gonbita egin zaie. Proba-formatu horien bidez, zenbait galderari erantzun behar izan diete; esaterako, ea zer rol jokatu behar duten erakundeek osasun-sistemak sendotzeko edo ea ekitaterik ezeko egoerarik dagoen osasun-zerbitzuen erabileran. Helburua, gazteak osasun-arloko ekitatearen alde mobilizatzea, maila globalean partekatutako ardura baten ikuspegitik.

Halaber, beste eragile batzuk inplikatuz sarean lan egiteko asmoz, antolakuntzak laguntza jasoko du proben ebaluazioan, Donostiako UPV/EHUko Erizaintza Eskolaren, Honduraseko Unibertsitate Nazional Autonomoko –medicusmundi bizkaiak Hondurasen lankide dituen kontraparteetako bat– familia-osasuneko taldeetako zenbait ikasleren, eta Haziak arabar musika-taldearen eskutik.

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketaren seigarren edizio hau “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud” proiektuaren bigarren fasearen barruan kokaturik dago.

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketak 200 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu

Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa) bi urtean behin antolatzen dute Gazteak Hegoaren bila lehiaketa, eta haren seigarren ekitaldian 19 eta 30 urte arteko berrehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute, lau kideko taldeetan.Martxoaren 5ean abiatu zen lehiaketa honetan, parte-hartzaileek gogoeta egin ahalko dute osasun-zerbitzuen erabileran gertatzen diren ekitaterik ezeko egoerez, lau proba eginez.Hori guztiaren helburua dagazteak osasun-arloko ekitatearen alde mobilizatzea, maila globalean partekatutako ardura baten ikuspegitik.

Jokoak lau proba ditu; hain zuzen, lehena dagoeneko argitaratu da www.jovenesenbuscadelsur.orgwebgunean, eta parte hartzen duten taldeak hartan ari dira buru-belarri. Proba horretan, esketx bat sortzeko proposatzen da, osasun-sistema inklusibo bat aldarrikatzeko, neurriak ezarriko dituena osasunerako eskubidea pertsona guztientzat bermatzeko, haien generoa, gizarte-klasea, ikasketa-maila edo jaioterria edozein izanik ere.

Hurrengo probak martxoaren 19an eta apirilaren 2an argitaratuko dira.Azken proba, laugarrena, apirilaren 21ean egingo da, Donostian, eta egun berean  izango da sari-banaketaren ekitaldia.Proba horietan zehar, parte-hartzaileek lehiaketaren gaiaren inguruko zenbait galderari erantzuna ematen saiatuko dira:Zer rol jokatu behar dute erakundeek osasun-sistemak sendotzeko?Badago ekitaterik ezeko egoerarik osasun-zerbitzuen erabileran? Eta abar.Sarean lan egiteko asmoz, antolakuntzak laguntza jasoko du proben ebaluazioan, Donostiako UPV/EHUko Erizaintza Eskolaren, medicusmundi Bizkaiak Hondurasen lankide dituen kontraparteen eta Arabako musika-talde baten eskutik.

Gazteak hegoaren bila

Gazteak hegoaren bila

Talde irabazleak Erdialdeko Amerikara joango da bidaian, eta aukera izango du medicusmundik han aurrera eramaten duen lankidetza-lana hurbiletik ezagutzeko.Bigarren sailkatzen den taldeak bidaiatzeko diru-laguntza bat jasoko du, Espainiako estatuaren barruan edo herrialde mugakide batean elkartasunarekin eta/edo lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz.

Gazteak Hegoaren bila sentsibilizaziorako joko-lehiaketa bat da, medicusmundik antolatua, helburu bikoitza duena:batetik, gazteen ezagutza eta interesa areagotzea Hegoaldeko herrialdeetako errealitatearen inguruan; bestetik, taldekako sortze-lana bultzatzea.Lehiaketaren seigarren ekitaldi hau “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud. Fase II” izeneko proiektuaren barruan kokaturik dago.

Inkarri talde gipuzkoarrak irabazi du V. Gazteak Hegoaren Bila lehiaketa

Pasa den larunbatean, maiatzak 21, ospatu zen aurtengo Gazteak Hegoaren Bila edizioko finala. Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek antolatutako Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren bosgarren ekitaldian, lehiaketaren laugarren eta azken proba Gasteizko hiriguneko kaleetan zehar egin eta gero, irabazleak aurkeztu ziren.

[Read more…]

Gasteizen izango da Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren azken jaia

Lehiaketaren V.ekitaldiko talde irabazleak jakinaraziko dira azken jaian

Hurrengo larunbat honetan, maiatzak 21, jakingo da zein diren talde irabazleak Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek antolatutako Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren bosgarren ekitaldian. Haien izenak azken jaian jakinaraziko dira, lehiaketaren laugarren eta azken proba Gasteizko hiriguneko kaleetan zehar egin eta gero. Proba horretan, gainera, taldeek elkar ezagutzeko aukera izango dute, hilabete baino gehiagoan lehian ibili eta gero.

[Read more…]

GAZTEAK HEGOAREN BILA LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAREN 30ERARTE LUZATU DUGU!

Ez duzu izena emateko denborarik izan? Izena emateko epea konturatu gabe pasa al zaizu? Ezagutzen duzun norbaitek parte hartuko du eta zu irrikitan zaude orain? Egon lasai!

GAZTEAK HEGOAREN BILA LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAREN 30ERARTE LUZATU DUGU!

19 eta 30 urte bitarteko bazara eta Euskadin bizi eta ikasi edo lanean bazabiltza…

Lau pertsonaz osatutako talde bat sortu eta izena eman GAZTEAK HEGOAREN BILA lehiaketan,  web orrialde honen bitartez.

Irabazteko, Osasun Giza Eskubide gaiari buruzko lau froga gainditu beharko dituzue

ADIMENA ZORRUZTU, IZAN ZAITEZTE ZORTZAILE! PARTE HAR EZAZUE!