Izaskun Manero, Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua Bertso lehiaketaren irabazleak

Abenduaren 5ean, «Nire gorputza nire erabakia» Bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa burutu genuen Bilbon. Honetarako bertso-saio bat antolatu genuen eta Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak gurekin egon ziren. Bertsolariak izan ziren irabazleen izenak ezagutzera eman zituztenak. Zorionak Izaskun Manero (Gazteen maila 1. saria), Deustuko Gazteak – Unai Foruria (Gazteen maila 2. saria), Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua (Helduen maila 1.saria) eta Daniel de Miguel (Helduen maila 2. saria). Txalapartariak, dantzariak, pintxoak eta bideo animazioak izan genituen. Giro ezin hobea.

[Leer más…]