Crowdfundingaren helburua beteta: materialak GUatemalako El Reposo herriko osasun zentrora heldu dira

2017an, Guatemalako El Reposo herriko osasun zentroko egoera hobetzeko Crowdfunding kanpaina egin genuen. medicusmundi bizkairen boluntarioen parte hartzeari, Ur Basque People erakundearen laguntzari, Kukumiku plataformari eta parte hartu zenuten pertsona guztiei esker, helburua lortu genuen eta herri honetako biztanleek beraien osasunerako sarbidea bermatzen duen zerbitzu medikua dute.

Asier Alberdi, erizaina eta medicusmundi bizkaiako boluntarioak prozesua niolako izan zen azaltzen digu:

El Reposo herriko osasun zentroan gutxieneko baldintza duinak sortzeko helburuaekin eta hemen Euskal Herrian, hegoaldeko herrialdeen arazoak ikustarazteko “Osasuna, Guatemalan ere eskubide bat” proiektua sortu zen. Honetarako, besteak beste osasunerako eskubidea bezalako ardura zuen medicusmundi bizkaiako boluntario gazte talde bat batu zen.

Eremu honetan ikerketa txiki bat egin ostean, gure esku artera heldu zen El Reposo herriko osasun zentroaren kasua heldu zen. Quetzaltenango departamentuaren hegoaldean kokatutako herri honek 3.709 biztanle ditu, eta denentzako zegoen osasun zentroak urritasun argiak zituen komunitatearen osasun behar izanak hornitzeko. Azkenik Crowdfunding edo finantzaketa kolektibo bat egitea erabaki zen. Helburua 3.500 euro lortzea zen, txertoentzako hozkailu batentzako, medikuntza josturarako materia lortzeko, haurdun dauden emakumeen jarraipena egiteko doppler fetal bat, diabetesaren kontrola izateko glukometro eta sabai faltsu batentzako igeltxo xaflen bitartez osasun zentroa egokitzeko.

40 egunetan zehar hainbat pertsonek beraien hondar apurrak jarri zituzten donazio anonimoen bitartez, eta gutxika-gutxika behar genuen kopurua batzea lortu genuen.

Honekin batera “Guatemalarekin elkartasun ahotsak” jardunaldiak egin genituen. Hauetan mahai inguru bat egin zen osasunerako eskubideari buruz eta zenbait kontzertu eta ikuskizun ere egon ziren, non dirua batzeaz gain proiektua ere ezagutzera eman genuen. Ur Basque People erakundeari esker bigarren ekintza bat ere egin genuen “Lau Ordu Solidario” izenpean. Hainbat pertsonek babestu zuten ekintza Fadura piszinan egindako besakada solidarioen bitartez.

Azkenean heldu zen eguna eta gure helburua beteta zegoen. Gure ekarpen txikiari esker eta beste hainbeste pertsonen esku zabaltasunari esker, El Reposo herriak bertako biztanleak modu egokian zaintzeko baliabide gehiago zituen, osasunerako eskubidea gauzatuz.

Asier Alberdi, medicusmundi bizkaiako boluntarioa

 

Eskerrak emateko El Reposon grabatu duten bideoa:

 

Crowdfunding kanpainari esker batutako funtsei esker, El Reposoko osasun zentroakhonako materialarekin hornitu izan ahal da:

  • Ikuskapen teknikorako esku-ohe berri bat
  • hozkailu bat
  • Sabaia berristeko materialak
  • txertoentzako termo bat
  • Esfigmomanometro bat
  • Diagnostikorako tresneria otorrino eta oftalmoscopio batekin
  • Balantza pediatrikoa eta digitala
  • Ekografiak egiteko dopplerra
  • Disekzio tresneria
  • Nebulizadore familiarra
  • Termometro digitala
  • Glukometro bat tira reaktiboekin
  • Giltzurrun kirurjiko bat
  • Loturentzako artaziak
  • Gorputz arrotzentzako pintzak
  • Oximetroa
  • Estetoskopioa
  • Pintza hemostatikoa eta disekziorako pintzak
  • Plazentarentzako garbiontzi bat
  • Hiru gortina joko
  • Plastikozko 24 aulki
  • Kristalezko ateak dituen metalezko liburutegi bat

 

 

Urriak 17, Pobreziaren eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Pertsona aberatsen eta txirotutakoen arteko desberdintasun handiak, baita Euskadin ere, salatzen dituzte erakunde sozialek

Desparekotasun gordinen aurka mugitu lelopean bizi martxak, elkarretaratzeak, hitzaldiak, antzezlana, erakusketak eta zine forumak bezalako ekimenek pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartzeko beharraren premiaz kontzientziatuko dute, ezinbesteko migrazioetan atentzioa ere jarriz.
Urriaren 17an Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. Hori dela eta, garapenerako erakundeek eta erakunde sozialek gizarteari dei bat egiten diete tokian tokiko eta nazioarte mailan pobrezia eta desberdintasunak desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartzeko beharraren premiaz kontzientziatzeko helburuarekin.
Ekintza ugari burutzen dira nazioarte mailan eta gure ingurunean, Zero Pobrezia kanpaina Estatu osoan burutzen den ekimen bat da. Pobrezia eta desparekotasun gordinak salatuz mobilizazio hauekin bat egiten du kanpaina honek. 2005. urte geroztik ekintza ugari antolatzen dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere. Azken lurralde honetan, aurten gainera, ezinbesteko migrazioak ardatz tematiko gisa landu dira, desparekotasun gordin horien erakusle.

Kolektibo antolatzaileek pobrezia eta desberdintasunak gero eta larriagoak, gordinagoak eta kronikoagoak direla diote. “Egungo sistema kapitalistak, heteropatriarkalak eta finantza-trukeetan oinarritutakoak eragin du hazkunde ekonomiko bat non giza eskubideak eta munduko eskualde guztietan bizi-baldintza duinak alboratzen dituen”. “Azken urteotako krisi ekonomikoak areagotu ditu pertsona aberatsen eta pobretuen arteko desberdintasunak eta injustiziak, neurriz gaineko mailara arte areagotuz eta planetaren garapen iraunkorra arriskuan jartzen duen ekoizpen- eta kontsumo-eredua garatu du”, diote.

Urriak 17, Pobreziaren eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Urriaaren 21ean Bizi Martxan parte hartuko dugu, Bizikletan Arriagatik Meseo Maritimora eta buelta eginez.

Eusko Jaurlaritzako 2016ko Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkestaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan pobrezia-tasa eta desberdintasun-tasa txikiagoak dira Espainiako eta Europako batez besteko indizena baino. Hala eta guztiz ere, 440.823 lagun daude (5etik
1) pobreziako eta gizarte-bazterketako egoeran, eta horrek esan nahi du gaur egun egoera horretan jende gehiago dagoela 2000. urtean baino.

Ezinbesteko migrazioak, desparekotasun gordinen erakusle

Aurten ere salaketen muinean, migrazio-krisi deritzonaren azpian egungo sistemak sortutako zibilizazio-krisia dagoela adierazten dute, eta horren ondorioz milioika pertsonak ezinbestean migratu behar dutela, aipatutako sistema hori bera dela beraz nahitaezko migrazioen erantzule.
“Pertsona horiek beren herrialdeetatik alde egin behar izan duten pertsonak dira, bereziki arraza, erlijioa, nazionalitatea, genero- zein sexu-orientazioa eta iritzi politikoak tarteko jazarpenaren biktima izateagatik, edo gizarte-talde jakin batekoa izateagatik edo beren herrialdean hondamendi ekologikoak gertatu direlako edo gerran daudelako”.

Manifestua

Desparekotasun gordinen aurka sinatu 

Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoei Osoigo.com-en bidez bidalitako galdera babestu

 

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak argitaratuta

Euskadin osasungintzan egiten den gastu orokorrean lau eurotik bat finantzaketa pribaturako da.

medicusmundi “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu ditu prentsa aurrekoan

portada euskaraz osasunerako mehatxuak

Egin klik irudian ikerketara sartzeko

Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud proiektuaren testuinguruan, medicusmundi GGKEak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu zituen prentsaurrekoan. Azterlan hori 2014ko abendua eta 2016ko urria bitartean egin zuen OPIK-Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak, medicus Mundi Araba, medicus Mundi Bizkaia eta medicus Mundi Gipuzkoa erakundeek eskatuta.

Azterlan horrek ondorioztatzen duenez, EAEn gizarte-desoreka handiak daude osasunean, ikasketa-mailaren, generoaren, gizarte-mailaren edo jaiolekuaren arabera. Gizarte-desoreka horiek heredatu egiten dira eta haurren eta nerabeen osasunean eragin handia dute bai haien gurasoen ezaugarri sozioekonomikoek eta bai bizi diren etxebizitzenek ere. Adibide gisa, bizi-itxaropena handitu egiten da ikasketa maila handitu ahala, eta halaber, bizi diren lurraldearen arabera ere aldatu egiten da.

Euskal osasun-sistemak estaltzen ez dituen edo zati batean bakarrik estaltzen dituen zerbitzuak desoreken iturri garrantzitsu dira EAEn duten erabilerari dagokionez. Dentistaren zerbitzua eskuratzeko orduan, esate baterako, desoreka nabarmenak antzeman dira, kontsultak maizago izaten direlako egoera sozioekonomiko hobea duten pertsonen artean, bai gizonen eta bai emakumeen artean ere.

Finantzatzioari dagokionez, txostenak dio finantzaketa pribatuak osasun alorreko gastu osoan duen ehunekoa % 26,8an kokatzen da EAEn, Europa iparraldeko herrialde gehientsuenen oso gainetik, hala nola Herbehereak, Danimarka edo Norvegia, ehuneko hori % 15aren inguruan baitabil. Pribatizazio-maila handiagoa edukitzearen arrazoia, hain zuzen ere, etxeek osasunaren finantzaketan egiten duten gastu zuzenaren ehunekoak argituko luke. Horrelako gastu batek duen ehunekoari bakarrik begiratuz gero, EAEn dugun ehunekoa, gainerako herrialdeekin alderatuta, gastu pribatu osoarena baino handiagoa da. Horrela, EAEko ehunekoa (% 20,7) Herbehereak (5,4), Frantzia (6,9) edo Erresuma Batua baino nabarmen handiagoa da.

 

Beste alde batetik, aseguru pribatuak areagotzeko joera dagoela ikus daiteke (gero eta gehiago dira osasun-aseguru pribatua duten pertsonak). Era horretan, 2015. urtean EAEn aseguru pribatua duten pertsonen kopurua % 33,3 handitu da 2003arekin alderatuta.

Estaldura pribatizatzeari dagokionez, EAEn osasun-arretan inbertitzen den diru publikoaren hamar eurotik bat enpresa edo erakunde pribatuak kontratatzeko erabiltzen da, nahiz eta kopuru horrek jaitsiera arin bat izan duen azkeneko urte hauetan.

Akutuen ospitaleek, osasun-garraioak eta buruko osasunak enpresa edo erakunde pribatuekin itundutako gastu publikoaren erdia baino gehiago bereganatzen dute.

Ikerketa honek, halaber, osasun arloko heziketa pribatizatzeak berekin dituen arriskuez ohartarazten gaitu. Osasun arloko unibertsitate-heziketa publikoa dela dio, baina osasun arloko profesionalen heziketa pribatu iraunkorra gero eta handiagoa dela gaineratzen du. Estatu mailan, industriak osasun-heziketa iraunkorraren parte handi bat finantzatzen du (% 90).

Ondorengo esteka honetan ikerketaren argitalpena kontsultatu dezakezu:

http://www.medicusmundi.es/es/actualidad/publicaciones/publicaciones/278

http://www.ehu.eus/eu/web/opik/privatizacion-desigualdad

Medicusmundi bizkaiatik Euskal Herriko Eskubideen Karta aurkezten dizuegu

Joan den larunbatean, ekainak 14, Euskal Herriko Eskubideen Karta aurkeztu zen eta medicusmundi bizkaiatik pdfa eskaintzen dizuegu deskargatu ahal izateko.

Bestalde, bideo honetan aurkezpena nola joan den ikusi ahal izango duzu.

Erizain espainiarren esplotazioa Alemanian

Madrilera etortzen dira jendea harrapatzera eta hamar erizain eramaten dituzte hilero. Nik bi urteko kontratua sinatu nuen, klausula batekin, zeinen arabera 6.000 eta 10.000 euro arteko isuna ordaindu behar nuen lanez aldatzen banintzen, edota kontratua betetzen ez banuen. Heldu bezain laster, alemanezko sei hilabeteko kurtsoa egin nuen, EBaren diru-laguntzarekin, baina enpresak guri kobratzen gaitu.

Eta hiria erabakitzearena, ezer. Hiri txikietara bidaltzen gaituzte, lekua hobetzeko aukerarik gabe. Soldata, Alemaniako kideekin konparatuz, %20 eta %40 arteko murrizketa du, eta, gainera, ez dugu negoziatzeko aukerarik…

Erizain izatetik, laguntzaile izatera pasatzen gara, gero zaindarira… azkenik, neskame izatera heldu arte. Nola ez, hamabi ordu jarraian lan egiten duzu, atsedenik gabe, eta, gainera, oporrak eta bajak ez dituzte era egokian ordaintzen… Batzuetan bi hilabete jarraian kobratu gabe egoten gara!” [Read more…]

Ideala jazarri, ez konformatu posible denarekin

Medicusmundi arabako kidea den Eduardo Garcíak artikulu berri bat publikatu egin du bere blogean, gaur egungo egoera politikoari buruz, hau da, europako hauteskundeetan alderdi-bitasunak jasandako porrota, berriki gertatutako erregearen abdikazioa eta beste hainbat gauzei buruz, betiere, gai guztiak garapen eta lankidetzarekin erlazionatuz. Medicusmundi bizkaiatik artikulua irakurtzera animatzen zaitugu, zure ideiak bere blogean plazaratu ahal izateko. Ez ahaztu, eztabaida denen onurako da! [Read more…]

Medicusmundi bizkaiak 2014ko Elikadura-eskubidearen Aldeko Kanpainako panel erakusketan parte hartuko du

Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea dela eta, eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren gaietarako Sailatik bultzatuta, hainbat panel aurkeztuko dira Bilboko Metroko lau geltokietan. [Read more…]