Crowdfundingaren helburua beteta: materialak GUatemalako El Reposo herriko osasun zentrora heldu dira

2017an, Guatemalako El Reposo herriko osasun zentroko egoera hobetzeko Crowdfunding kanpaina egin genuen. medicusmundi bizkairen boluntarioen parte hartzeari, Ur Basque People erakundearen laguntzari, Kukumiku plataformari eta parte hartu zenuten pertsona guztiei esker, helburua lortu genuen eta herri honetako biztanleek beraien osasunerako sarbidea bermatzen duen zerbitzu medikua dute.

Asier Alberdi, erizaina eta medicusmundi bizkaiako boluntarioak prozesua niolako izan zen azaltzen digu:

El Reposo herriko osasun zentroan gutxieneko baldintza duinak sortzeko helburuaekin eta hemen Euskal Herrian, hegoaldeko herrialdeen arazoak ikustarazteko “Osasuna, Guatemalan ere eskubide bat” proiektua sortu zen. Honetarako, besteak beste osasunerako eskubidea bezalako ardura zuen medicusmundi bizkaiako boluntario gazte talde bat batu zen.

Eremu honetan ikerketa txiki bat egin ostean, gure esku artera heldu zen El Reposo herriko osasun zentroaren kasua heldu zen. Quetzaltenango departamentuaren hegoaldean kokatutako herri honek 3.709 biztanle ditu, eta denentzako zegoen osasun zentroak urritasun argiak zituen komunitatearen osasun behar izanak hornitzeko. Azkenik Crowdfunding edo finantzaketa kolektibo bat egitea erabaki zen. Helburua 3.500 euro lortzea zen, txertoentzako hozkailu batentzako, medikuntza josturarako materia lortzeko, haurdun dauden emakumeen jarraipena egiteko doppler fetal bat, diabetesaren kontrola izateko glukometro eta sabai faltsu batentzako igeltxo xaflen bitartez osasun zentroa egokitzeko.

40 egunetan zehar hainbat pertsonek beraien hondar apurrak jarri zituzten donazio anonimoen bitartez, eta gutxika-gutxika behar genuen kopurua batzea lortu genuen.

Honekin batera “Guatemalarekin elkartasun ahotsak” jardunaldiak egin genituen. Hauetan mahai inguru bat egin zen osasunerako eskubideari buruz eta zenbait kontzertu eta ikuskizun ere egon ziren, non dirua batzeaz gain proiektua ere ezagutzera eman genuen. Ur Basque People erakundeari esker bigarren ekintza bat ere egin genuen “Lau Ordu Solidario” izenpean. Hainbat pertsonek babestu zuten ekintza Fadura piszinan egindako besakada solidarioen bitartez.

Azkenean heldu zen eguna eta gure helburua beteta zegoen. Gure ekarpen txikiari esker eta beste hainbeste pertsonen esku zabaltasunari esker, El Reposo herriak bertako biztanleak modu egokian zaintzeko baliabide gehiago zituen, osasunerako eskubidea gauzatuz.

Asier Alberdi, medicusmundi bizkaiako boluntarioa

 

Eskerrak emateko El Reposon grabatu duten bideoa:

 

Crowdfunding kanpainari esker batutako funtsei esker, El Reposoko osasun zentroakhonako materialarekin hornitu izan ahal da:

  • Ikuskapen teknikorako esku-ohe berri bat
  • hozkailu bat
  • Sabaia berristeko materialak
  • txertoentzako termo bat
  • Esfigmomanometro bat
  • Diagnostikorako tresneria otorrino eta oftalmoscopio batekin
  • Balantza pediatrikoa eta digitala
  • Ekografiak egiteko dopplerra
  • Disekzio tresneria
  • Nebulizadore familiarra
  • Termometro digitala
  • Glukometro bat tira reaktiboekin
  • Giltzurrun kirurjiko bat
  • Loturentzako artaziak
  • Gorputz arrotzentzako pintzak
  • Oximetroa
  • Estetoskopioa
  • Pintza hemostatikoa eta disekziorako pintzak
  • Plazentarentzako garbiontzi bat
  • Hiru gortina joko
  • Plastikozko 24 aulki
  • Kristalezko ateak dituen metalezko liburutegi bat