2014 BILBOKO KONGRESUA: Sexu eta ugalketa osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte hartzea: Nazioarteko lankidetzaren erronkak.

Egunak: 2014-ko Ekainaren 25 eta 26

Lekua: Bilbao

Kontaktua: /

Leku kopurua: Leku kopurua mugatua dago.

Prezioa : 10€

Izena emateko epea: Izena emateko epea maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 16an amaituko da


  • Herritarren eskubideak eta printzipioak bermatzeko eraiki beharko den estatu-ereduari buruz Ipar eta Hegoko herrialdeek dituzten esperientziak elkartrukatzea.
  • Iparreko zein hegoko herrialdeetan, sexu- eta ugalketa-osasunaren arloan Politika Publikoak garatzeko prozesua Estatuentzat zer zailtasun dituen aztertzea; horretarako, lortutakoak zein egungo joerak identifikatuko dira.
  • Adostasun-eremuak sortzea, nazioarteko lankidetzak sexu- eta ugalketa-osasunean Politika Publikoak sustatzeko orduan dituen erronken inguruan, baita Politika horien ondoriozko Eskubideak bermatuko dituzten Estatuak eraikitzearen inguruan ere.
  • Identifikatzea eta adostea zein diren gizarte zibil antolatuaren eta gizarte eta osasun arloko langileen gizarte-erronkak eta –estrategiak sexu- eta ugalketa-osasunen Politika Publikoak sustatzeari eta benetan aplikatzeari dagokionez, eta Eskubideen ikuspuntutik abiatuta.
Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen

Kongresua Izena emateko orria

  • Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoarekin bat etorriz, zure datuak ADMINISTRAZIO OROKORRA izeneko fitxategi batean sartu dira; fitxategi hori Datuak Babesteko Agentziaren Erregistroan inskribatu da, eta MEDICUS MUNDI BIZKAIAK du erregistro horren ardura. Datu pertsonalak jaso egingo dira bakar-bakarrik ondoko helburuarekin: gurekin lotzen zaituen harremana kudeatzeko beharrezkoak diren tramiteak erraztea, eta zuri egiten dugun lanaren berri emateko gure buletinaren bidez. Zu zeu zure datuen titularra zarenez, datuak aipatutako fitxategian sartzeko baimena ematen duzu. Edonola ere, datuetan sartzeko, zuzentzeko, datuak ezeztatzeko eta datu horiei aurka egiteko eskubidea doan egikari dezakezu. Horretarako, idazki bat bidali beharko duzu MEDICUS MUNDI BIZKAIAREN ondoko helbidera, eta LOPD adierazi beharko duzu jakinarazpenean: Begoñako Andra Mari kalea, 20, behea, 48006 Bilbo, Bizkaia.