“Santurtzitik Bilbora” lasterketak medicusmundi bizkaia lagunduko du

“Santurtzitik  Bilbora”  lasterketak  medicusmundi  bizkaia  lagunduko  du Image

Igande honetan, azaroak 27, “Santurtzitik Bilbora” lasterketak XXVIII. edizioa ospatuko du. Nazioarteko proba honetan 4.000 atletek parte hartuko dute. Hauen artean, medicusmundi bizkaia elkartearen boluntarioak egongo dira. Gainera, Santurtzi Atletismo Klubak inskripzio bakoitzetik euro bat emango dio medicusmundi bizkaiari jarduera solidarioak egin ahal ditzan. Anima zaitez eta egin korrika gurekin!

Proba goizeko 11.00etan hasiko da Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian. Parte-hartzaileek 15 kilometro baino gehiago ibiliko dituzte, Bilboko Kale Nagusira iritsi arte. Bertan medicusmundi bizkaia egongo da informazioa banatze, argazkiak ateratzen eta sarien banaketan parte hartzen.
Anima zaitez eta gerturatu!

Itzuli