Sexu eta Ugalketa Osasuna

Gaur egun, gure ahaleginak emakumeetan eta sexu eta ugalketa eskubideetara daude bideratuta. Zergatik?

Urtero milioika neska eta emakume hiltzen dira bakarrik “emakumeak” izateagatik; haurdunaldien edo erditzeetan zailtasunak dituztelako, haurdunaldien etete klandestinoengatik, feminizidioengatik, bikote indarkeriagatik, ohore krimenengatik edo osasun arreta egokia ez izateagatik, beste batzuen artean.

Emakumeek sexu eta ugalketa eskubideak modu librean gauzatu ditzaten hainbat hesi existitzen dira: ekonomikoak, kulturalak, sozialak, politikoak eta erlijiosoak. Tamalez, ugalketa osasun eza da ugaltzeko adinean dauden munduko emakume gehienen heriotza edo ezintasunen arrazoia nagusia. Horregatik,  arlo honetan gure lan  nagusiak hauek dira:

  • Mundu mailan ekitatea eta berdintasuna bilatzen duten ekintzak .
  • Sexu eta ugalketa indarkeria mota guztiak salatu eta borrokatzen dituzten ekintzak.
  • Osoko Sexu Hezkuntza sustatzen duten ekintzak.
  • Osasun sistema publikoak bultzatzen dituzten ekintzak.
  • Sexu eta ugalketa eskubideak bermatzen dituzten intzidentziarako ekintza politikoak.