Osasunetik sexu-eta genero-aniztasuna patologia bihurtzen ditugunean

Osasunetik  sexu-eta  genero-aniztasuna  patologia  bihurtzen  ditugunean Image

Sexualitateak eta arauaz kanpoko generoak patologia bihurtzea osasunaren arloko profesionalen artean zilegitzat jotzen den indarkeria da oraindik ere. LGTBI+ pertsona askok diagnostikoa jasotzen dute eta gaixo gisa tratatzen zaie, estigmen arabera eta pertsona gisa txikituta. Ondorioz, giza duintasuna eta aitorpen soziala kentzen zaie.

Patologizazioak nahasmendu bihurtzen ditu pertsonen bizi esperientziak, eta horrek oinarrizko giza eskubideen urraketa larria osatzen du. Hori gorabehera, transexualitatea genero-disforiatzat eta -inkongruentziatzat jotzen dugu oraindik. Eta hori guztia gorabehera, homosexualitatea sendatzeko ustezko terapiei buruzko debateak irauten du. Terapia horiek abian jartzen ari dira osasunaren zenbait sektoretan, kontserbadore eta intoleranteenetan.

Sexu- eta genero-aniztasunaren benetako despatologizazioak izan beharko luke osasunaren arloko helburuetako bat. Hainbat urtez LGTBI+ bizitzen patologizazioa eta medikazioa justifikatzeko balio izan duten teoria zientifikoetatik eratorritako argudioak desegitea da lan nagusia. Denbora luzez, psikologiaren esparruan hainbat ikerketa egin dira, zeinak heterosexualitatea arau hartuta, sexu-orientazio ez-heterosexualaren edo jaiotzean izandako generoarekin bat ez egitearen kausa xedatu nahi zuten. Horien helburua zen sexu- eta genero-aniztasunari ospe txarra ematea, hura desegiteko nahikoa ebidentzia biltzea eta kultura-arauen araberakoak ez diren sexualitateak eta generoak arautu eta kontrolatzea.

Ustez, psikologiak ezarritako patologizaziotik aldentzeko, neurozientziaren eta genetikaren esparruetan zenbait azalpen sortu dira, sexu- eta genero-aniztasunaren kausa kognitiboak ezartzera bideratuak. Horien arabera, LGTBI+ pertsonak hala definituta daude jaiotzetik, bai eta lehenagotik ere. Beren jokabidea ez da nahasmendu mental bat, baizik eta beren geneetako eta sexu-hormonetako egoera fisiko bat (afekzio moduan). Alde batera utzi dute gai sozialen edo kulturaren esku-hartzea, erabat.

Teoria bat ere ez da zientifikoki frogatu, baina arrasto handia utzi dute sexu eta genero-aniztasunari buruzko imajinario kolektiboan. Hortaz, azaltzeko beharra dago etengabe, edo hura aztertzen duen argudioak bilatzeko. Sexu- eta genero-aniztasunaren despatologizazioan sakontzen jarraitu beharra dago, hura aitortzeko eta sendotzeko lan-testuingurua sortuz.

Horrek esan nahi du LGTBI+ pertsonak aitortzeko lan egiten jarraitu behar dela, gaitasun osoko autonomia duten eta beren bizitzen zein prozesuen gaineko erabakiak hartzeko gai diren pertsona gisa aitortuak izan daitezen. Eta hori zaila izango da baldin eta heterosexualitatea arauzko errealitatea dela eta biko errealitatea normala dela interpretarazten diguten neurozientziako eredu psikologikoei eta biomedikoei jarraitzen badiegu, horiek izan baitira hasieratik aniztasunaren patologizazioaren oinarriak.

Sexu- eta genero-aniztasunarekin konprometitua dagoen osasunaren alde jo dezagun.

 

*Egilea: Inmaculada Mujika, ALDARTEko, LGTBI+ Ikerketa eta Arreta Zentroa

Itzuli