Nazioarteko jardunaldiak BILBO 2018 – ESTATUA OSASUNaren ESKUBIDEAREN BERMATZAILE: Erronkak eta mehatxuak

Osasun-Sistemei Buruzko Nazioarteko Jardunaldiak BILBO 2018 – ESTATUA OSASUNaren ESKUBIDEAREN BERMATZAILE: Erronkak eta mehatxuak

Egunak: 2018ko otsailaren 12 eta 13

Lekua: Bilbo

Kontaktua: bizkaia@medicumsundi.org / 94 412 73 98

Leku kopurua: Edukiera bete arte

Prezioa : Doan

Izena emateko epea: Izena emateko epea 2018/02/09 arte luzatu da


2018ko otsailaren 12 eta 13an, osasunaren eta nazioarteko lankidetzaren arloko zenbait adituk osasun sistemak jasotzen ari diren pribatizazio eta merkantilizazioaren ezezagunak izan arren orain gertatzen ari diren zenbait aspektu zerrendatuko dituzte, ikuspuntu global-lokal batetik habiatuta. Helburua ikuspegi zabal eta kritiko bat sortzea da, Iparrean zein Hegoan jasotako esperientzia ezberdinak elkar lotuz, eta osasun sistema eredu ezberdinen inguruko testuinguruak baliatuz.

Osasun arloan lan egiten duten profesionalentzat zuzendutako jardunaldiak dira, baina ONGDetako lankideek, koordinakundeak, gizarte mugimenduek, ikasleek , osasun arloko erakunde publikoetako arduradunek eta publikoak orokorrean ere parte hartu ahal izango du.

Osasun sistemak gure ongizatearen erabakigarriak dira, gizarteko desparekotasunak areagotzeko edo aldiz murrizteko potentzial izugarria dute eta. Hau da, osasuna eta arreta sanitarioa ongizate sozialerako eskubide bat, edo bestalde, merkataritzarako ondasun pribatu bat bezala ulertzeak, biztanleriaren talde ezberdinek honetara duten sarbidea eta eskaintzen zaien zerbitzuen kalitatea baldintzatzen dute.

Jardunaldiotan, “El Salvadorreko eta Euskal Autonomi Erkidegoko osasun-sistemetan osasunerako eskubideak dituen erronkak eta mehatxuak’, EHU/UPVko OPIK, Osasunerako Gizarte-Baldintzagile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa Taldeak egin duen azterketatik atera diren ondorio nagusiak eta La sanidad en shock: negociando con la salud  dokumentala ere aurkeztuko dira.

“Merkataritza Librea, Enpresak eta Gobernuak: Osasunarekin negoziatzen” proiektuaren testuinguruan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantziaturik jardunaldiak dira hauek.

  • Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Ekintza Zientifikoetarako Interes Sanitarioaren Onarpena aitortutako jardunaldiak dira. 

JARDUNALDIEN PROGRAMA

 

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen